Nihilismoa eta Bitalismoa: Nietzschek Bizitzari Egindako Kritika
NIHILISMOA.
Nihil hitzak latinez "ezer ez" esan nahi du, baina nihilismo terminoak hainbat esanahi ditu Nietzscherentzat. Beraren ustez, ez da teoria filosofiko bat, gure Mendebaldeko kulturaren historiaren ondorioa eta sintoma bat baizik. Biziari ihes egitea adierazten du, bizi erreal eta sentikorrari bizkar ematea. Gizaki guztiak ez dira biziak berarekin dakartzan sufrimendu eta pasioak jasateko gai, ez dira heriotzarekin amaitzen den sormenaren eta suntsipenaren arteko tentsio amaiezina jasateko gai. Hori dela eta, gizakiak sufrimendurik eta heriotzarik gabeko babeslekuak asmatu ditu. Bere ustez, jokabide hori nihilista da, bizi erreala eta sentikorra gutxiesten duelako. Nihilismo hori negatiboa da, biziaren berezko balioen kontrakoa baita. Jainkoaren heriotzak jarrera nihilistak indartu ditu. Balio betiko eta aldaezinetan zuen fedea ere galdu du gizakiak. Beste munduaren erreferentzia galduta, gizakiak ez daki zein den bere egitekoa munduan, eta horrek etsipena sortzen dio. Gizaki modernoa etsipenean jausi da.
Alde negatibo honek beste alde positiboa eskatzen du. Nihilismo positiboa espiritu indartsuen nihilismoa da, eta gizakia sendabidean jartzen du, balio guztien transmutazioa baitu helburu. Balio berriak ukatu baieztatzeko, suntsitu sortzeko, ezereztatu ekoizteko. Moral berria bizitzeko nahi lehiatsu honetan oinarritzen da. Bizitzari ez zaio normarik ezarri behar, beraz gozatu baizik. Etsipena, apaltasunaren aurrean indarra, boterea, pasioa, plazerra. Hau da Senek eskatzen dutena.
BITALISMOA.
Nietzschek zalantzan jarri zuen gizadiak azken bi maila urteetan egindako bidea, eta nagusiki, kristautasunari leporatu zion errua. Nietzscheren arabera, zientziak, filosofoak eta bereziki, erlijiok galbidera eraman dute gizakia. Moral tradizionalaren balioak goraipatu izan dira eta kontzientzia txarra sortu da gizakien baitan, senean eta barne indarrean oinarritutako giza biziaren kaltetan.
Nietzschek biziaren balioak defendatu zituen eta bizia ukatzen duten indarrak gainditu behar direla aldarrikatu. Hortaz, kultura europarraren usteltasuna salatzen duen eta bizia goraipatzen duen filosofia da. Nietzschek metafisikaren faltsutasun agerian jarri nahi izan zuen, eta metafisika, erlijiorekin eta moralarekin batera, gizadiaren gainbeheraren kausa zela salatu zuen. Ikuspegi bitalistaren arabera, gizakiak bere baitan aurkitu behar du bere bizitzaren helburua, kanpora begiratu beharrik gabe, kanpoko indarrei barne senak esaten dena egin behar du.