Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Platonen Hiri Ideala: Ongiaren Kontzeptua eta Bertuteak

Filosofia eta etika2,59 KB

Ongiaren kontzeptua Platonen filosofian

Platonen helburua estatu zuzena eraikitzeko eredua sortzea da. Platonek unibertsoaren osotasuna harmonia batean murgildurik ikusten du: banakoa estatuaren harmoniaren isla da, eta, halaber, estatua unibertso osoaren harmoniaren isla. Onaren ideia izango da unibertso osoaren harmoniaren giltzarria.

Onak arautuko du, azken batean, unibertso osoa, bai arlo fisikoan zein moralean, eta horrexegatik gizarte zuzena onaren ideia horretan oinarritu beharko da. Estatu zuzena ordenan oinarrituriko estatua izango da; ordena bera, ordea, onean oinarrituriko ordena izango da.

Gizabanakoak gizartean integratuta egon beharko du, bakarka ezin baititu bere premiak ase; beharrezkoa du besteen lankidetza, komertzioa, etab....

Jarraitu irakurtzen "Platonen Hiri Ideala: Ongiaren Kontzeptua eta Bertuteak" »

Neodarwinismoa, Gizakiaren Sorrera eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,3 KB

Neodarwinismoa edo Teoria Sintetikoa

Aldakortasun Genetikoa

  • Espezie bereko kideen artean genotipo askoren agerpena.
  • Aldakortasun hori mutazioen bidez lortzen da, ugalketa sexuala dutenetan.

Hautespen naturalak espezieen eboluzioa arautzen du: naturak desagerrarazi egiten ditu ingurunera moldatzeko edo beste indibiduoekiko borrokarako gene desegokiekin hornituta dauden norbanakoak.

Gizakiaren Sorrera

Gizakiok eta beste primate antropomorfoek arbaso komunak ditugula argi dago, zeren eta %95.5eko DNA berdina baita. Baina denboraren joanean gizakia bereizten joan zen gainerako primateetatik bi prozesuren bitartez:

a) Hominizazioa

Gizaki eta primate antropomorfoen artean dauden desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da. Prozesu honek, besteak...

Jarraitu irakurtzen "Neodarwinismoa, Gizakiaren Sorrera eta Askatasuna" »

Wittgenstein: Hizkuntzaren Filosofia eta Bilakaera

Filosofia eta etika2,52 KB

Wittgensteinen pentsamenduaren bilakaera

Ludwig Wittgensteinen pentsamendua bi filosofia desberdinetan dago banatuta, estiloaren eta edukiaren arabera.

Lehenengo garaia: Tractatus Logico-Philosophicus

Tractatusen filosofia ez da zientzia bat; proposizio filosofikoak, zentzugabeak direnez, hizkuntzaren ulermen ezak sortzen ditu. Beraz, filosofiak hizkuntzaren mugak gainditu behar ditu. Filosofiaren helburua proposizio zientifikoen zentzu logikoa argitzea da.

Etikaren, estetikaren eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen dira, eta ez dute esanahirik, hizkuntzaren eta munduaren mugak gainditzen ahalegintzen direlako. Horren aurrean ezin dugu hizkuntzaren analisi filosofikoa aplikatu.

Beraz, honako ondorio hauek...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Hizkuntzaren Filosofia eta Bilakaera" »

David Hume: Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa

Filosofia eta etika3,35 KB

David Hume: Testuinguru Historikoa

David Hume Edinburgon, Eskozian jaiotzen da (1711-1776).

XVIII. Mendeko Testuingurua

XVIII. mendea mende garrantzitsua da. Azken hamarkadetan lehen iraultza burgesak emango dira (adibidez: Iraultza Frantsesa, 1789an). Iraultza hauek XVII. mendean hasiko dira, Britania Handian.

Aurreko Mugimenduak

Aurrekariei dagokionez, XVI. mendean Iraultza Zientifikoaren hastapenak emango dira, Kopernikorekin (zientzia modernoari hasiera emanez). XVII. mendean zehar Galileorekin jarraituko du, eta Newtonekin gailurra aurkituko du.

Gizarte eta Politika Egitura

Halaber, mende hauetako herrialde gehienek monarkia absolutetan antolatzen dira, eta gizartea estamentala da. Pribilegiodun (noble, elizgizonak) eta pribilegiogabeen (herri...

Jarraitu irakurtzen "David Hume: Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa" »

Platon eta Nietzscheren arteko ikuspegi filosofikoen konparazioa

Filosofia eta etika2,72 KB

Ontologia: Bi munduen arteko talka

Ontologia kontuan hartuz, Platon bere dualismoarengatik bereizten da, eta Nietzschek honen aurka egiten du, bizitza terrenala mespretxatzen duelako. Platoniar errealitatea bi munduren existentzian oinarritzen da:

  • Egiazko mundua: Arrazoiaren bidez ezagutzen dena, ezagutza objektiboa eskaintzen duena.
  • Itxurazko mundua: Zentzumenen bidez ezagutzen dena, ezagutza subjektibo eta aldagarria eskaintzen duena.

Dena den, Platonek itxurazko eta gezurrezkoa deitzen zion errealitatea, Nietzscherentzat existitzen den errealitate bakarra da. Errealitatezko mundua, Platonentzat, arrazoiaren asmakizuna baino ez da, gizakiaren desintegrazioaren fruitu. Nietzschek beste mundu baten sorrera kritikatu egiten du, bizitzarekiko mespretxua...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Nietzscheren arteko ikuspegi filosofikoen konparazioa" »

Wittgenstein: Proposizio Motak eta Filosofiaren Funtzioa

Filosofia eta etika2,49 KB

Wittgenstein-en proposizio motak Tractatus-ean

Wittgensteinek hiru proposizio mota bereizi zituen Tractatus Logico-Philosophicus lanean:

  • Zientzietako proposizioak edo proposizio enpirikoak: Zentzua eta esanahia dute; hau da, egiazkoak ala gezurrezkoak izan daitezke, eta hori jakiteko munduari begiratu behar zaio. Proposizio zentzudunak gertaera posibleak deskribatzen dituztenak dira. Egiazkoak ala gezurrezkoak diren jakin daiteke. Proposizio egiazko guztiek gertaera posibleak, eta gainera errealak, deskribatzen dituzte.
  • Logikaren proposizioak: Ez dute ezer esaten munduari buruz, ez dute esanahirik, baina zentzua dute, eta munduari so egin gabe jakin dezakegu tautologiak ala kontraesanak diren.
  • Metafisikaren proposizioak: Ez dute zentzurik, ez baitute
...
Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Proposizio Motak eta Filosofiaren Funtzioa" »

Wittgensteinen etika: balio absolutua eta erlatiboa

Filosofia eta etika2,46 KB

Etika Wittgensteinen pentsamenduan

1930ean, Wittgensteinek etikari buruzko hitzaldi bat eman zuen Cambridgeko Unibertsitateko “The Heretics” elkartean.

Hitzaldian, gai bati buruzko iritziak plazaratu zituen. Haren ustez, etika adierazi eta erakutsi daiteke, baina irakatsi ezin dela pentsatzen du, ezin delako zientzia bat izan edo ezin duelako gizakia ontasunerantz bideratu.

Tractatus-ean esaten du judizioen bilaketa alferrikakoa izan daitekeela, ez baitago etikoa den judizio absolutu bat; etikoa den judizio bat adieraziko banu, norbaitek uko egin liezaioke, eta, beraz, ez litzateke zentzuzkoa izango biok arrazoia dugula esatea.

“Hitzaldi bat etikaz” eta proposizio-sistemak

Wittgensteinek beste era batean ikusten ditu gauzak “Hitzaldi bat

...
Jarraitu irakurtzen "Wittgensteinen etika: balio absolutua eta erlatiboa" »

Nietzsche eta Botere-nahimena: Gizakiaren Eboluzioa eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,43 KB

Botere-nahimena: Nietzsche-ren Ikuspegia

Gizakiaren hiru eboluzio-faseak

Nietzschek irudiak erabiltzen ditu gizaki berriaren aldartea nolakoa izan den eta nolakoa izan behar duen azaltzeko. Erabilitako irudien bereizgarritasunak aztertzen ditu, gizakiaren eboluzio-fase desberdinekin alderatzeko. Hirugarren fasean, gizakia haurrarekin parekatzen du, ezaugarri hauek dituelako:

  • Jatortasunez sortzailea.
  • Jolasean aritzen dena.
  • Kemen handiarekin bizibide berriak asmatzeko gai dena.

Jainkoa, sormenaren oztopoa

Sormen-lan horren oztopoak Jainkoaren existentzia eta haren aginduak dira. Askatasuna bere horretan hartuz gero, bateraezina da Jainkoarekin.

Etorkizunak gizatasuna garatzeko aukera berriak eskaintzen ditu. Gizakiak lurrean gauzatuko ditu bere gogoak,...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Botere-nahimena: Gizakiaren Eboluzioa eta Askatasuna" »

Wittgenstein: Filosofiaren Funtzioa eta Hizkuntzaren Mugak

Filosofia eta etika2,8 KB

Filosofiaren Funtzioa "Tractatus" eta Ikerketa Filosofikoetan

Wittgenstein-en arabera, Tractatus-ean, filosofiak ez die bizitzako arazoei erantzuten. Proposizioek gauzak diren bezala erakusten dituzte, baina gauzak munduan nolakoak diren jakiteak ez du garrantzirik sublimea den zerbaitekiko erlazioan, eta sekula ezin zaie galdera-izaerarik eman.

Filosofia Zientzia Gisa eta Hizkuntzaren Mugak

Hortaz, filosofia ez da zientzia bat; proposizio filosofikoak, zentzugabeak direnez gero, hizkuntzaren ulermenik ezak sortzen ditu. Hori dela eta, filosofiaren zeregin ez da “sistema” bat egitea. Filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu, argi eta garbi egon dadin zer esan daitekeen zentzuz eta zer ez. Beraz, filosofia zientziari buruzko zeregin...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Filosofiaren Funtzioa eta Hizkuntzaren Mugak" »

Komunismoa: Utopia ala Errealitate Posiblea?

Filosofia eta etika2,04 KB

Komunismoa, klaserik gabeko gizartea: utopia hutsa?

Marxek komunismoa lortu nahi zuen estatu perfektu gisa. Komunistek banako guztien berdintasuna defendatzen dute; hau da, pertsona guztiek eskubide eta betebehar berdinak izan behar dituzte, inoren menpean egon gabe. Baina filosofo batzuen ustetan, ezinezkoa da klaserik gabeko gizarte bat lortzea.

Karl Popper eta gizarte irekiaren defentsa

Karl Popper filosofoak gizarte irekiaren defentsa egin zuen: gizarte mota horietan gobernariak toleranteak dira eta herritarren desioei erantzuteko bidezko sistema politikoa erabiltzen dute, iruzurrik gabe. Baina komunismoari kritika zorrotza egiten dio; izan ere, Marxek proposatutako ereduan, giza-klase bat azkenean boteretsu bihurtuko dela pentsatzen du, gizarte...

Jarraitu irakurtzen "Komunismoa: Utopia ala Errealitate Posiblea?" »