Platonen Hiri Ideala: Ongiaren Kontzeptua eta Bertuteak

Filosofia eta etika2,59 KB

Ongiaren kontzeptua Platonen filosofian

Platonen helburua estatu zuzena eraikitzeko eredua sortzea da. Platonek unibertsoaren osotasuna harmonia batean murgildurik ikusten du: banakoa estatuaren harmoniaren isla da, eta, halaber, estatua unibertso osoaren harmoniaren isla. Onaren ideia izango da unibertso osoaren harmoniaren giltzarria.

Onak arautuko du, azken batean, unibertso osoa, bai arlo fisikoan zein moralean, eta horrexegatik gizarte zuzena onaren ideia horretan oinarritu beharko da. Estatu zuzena ordenan oinarrituriko estatua izango da; ordena bera, ordea, onean oinarrituriko ordena izango da.

Gizabanakoak gizartean integratuta egon beharko du, bakarka ezin baititu bere premiak ase; beharrezkoa du besteen lankidetza, komertzioa, etab. Aipaturiko gizarte zuzen horretan aurkitu beharko du arimak betetasuna.

Gizartearen antolaketa eta filosofoen eginkizuna

Platonek, bere gogoko hiria antolatzeko, lanaren banaketan oinarrituko da. Hori kontuan izanik, hiru gizarte klase bereiziko ditu, eta ezagupena izango da klaseen artean bereizketak ezartzeko irizpidea:

  • Gizartea onaren bidetik eramateko, onaren ezagupena izatea beharrezkoa da.
  • Ezagupen hori dutenek, filosofoek alegia, izan beharko dute buruzagiak.
  • Goieneko klasea, bada, filosofoena izango da.

Bertuteak eta hiri ideala

Platonek beste hiru klase bereiziko ditu, bakoitzak bere bertute eta zereginekin, gizarte ideala sortzeari begira. Norbanako bakoitzak, dagokion gizarte klasearen arabera, bere bertuteak garatu beharko ditu, horrela gizartearen harmonia lortzeko eta, horrekin batera, norbanakoaren beraren harmonia eta zoriontasuna ere.

Arima motak eta bertute nagusiak

Platonek hiru arima mota bereiziko ditu: arrazoimenezkoa, suminezkoa eta irrikazkoa. Horregatik, indartuko dituen bertuteak jakinduria, ausardia, zuhurtasuna eta zuzentasuna izango dira, hiri jakintsu, ausart, zuhur eta zuzena sortzeko:

  • Jakinduria: Filosofoen berezitasuna da; eurei esker izango da hiria jakintsua.
  • Ausardia: Soldaduen arimaren bertute berezia da, euren lana behar den moduan egiten lagunduko diena.
  • Zuhurtasuna: Klase guztien ezaugarria izanik, artisauen klaseari dagokio era berezi batean, euren gorputzeko irriak neurtzeko beharrezkoa baitzaie.

Bakoitzak bere lana eginez, gizartearen eta banakoaren harmonia sortuko da. Zuzentasuna nagusituko da hirian eta gizaki bakoitzak zuzentasunaren ideia hori bereganatuko du.

Deskargatu

PDF Word HTML