Agustinen askatasun, gaitz eta historiaren ikuspegia
AG. — Askatasunaren kontzeptua Agustinen arabera
AG. Askatasunaren gaiak ez du Agustinengan guk askatasunaz ulertzen dugunarekin zerikusirik. Askatasuna eta "liberum arbitrium" (aukeramena) guretzat sinonimoak dira; ez ordea, Agustinentzat. Bere pentsamendua teologikoa da: abiapuntua da gizadia eroria, baina Kristok salbatu du. Agustinek dioenez, gizakia gizaki da aske delako; askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea. Gizakiak, Jainkoarenganako joera izan behar du. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe; baina obligaziorik gabe ere ez dago askatasunik.
Gizakiaren ongia eta zerbitzuaren ideia
Gizakiarentzat ongia Jainkoa da. Jainkoa zerbitzatzen duenean askea izango da eta zoriontasuna lortuko du; esklaboa, berriz, Jainkoa zerbitzatzen ez duenean...