David Hume: Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa

Filosofia eta etika3,35 KB

David Hume: Testuinguru Historikoa

David Hume Edinburgon, Eskozian jaiotzen da (1711-1776).

XVIII. Mendeko Testuingurua

XVIII. mendea mende garrantzitsua da. Azken hamarkadetan lehen iraultza burgesak emango dira (adibidez: Iraultza Frantsesa, 1789an). Iraultza hauek XVII. mendean hasiko dira, Britania Handian.

Aurreko Mugimenduak

Aurrekariei dagokionez, XVI. mendean Iraultza Zientifikoaren hastapenak emango dira, Kopernikorekin (zientzia modernoari hasiera emanez). XVII. mendean zehar Galileorekin jarraituko du, eta Newtonekin gailurra aurkituko du.

Gizarte eta Politika Egitura

Halaber, mende hauetako herrialde gehienek monarkia absolutetan antolatzen dira, eta gizartea estamentala da. Pribilegiodun (noble, elizgizonak) eta pribilegiogabeen (herri xehea, sortu berria den burgesia) artean banatzen da.

Eraldaketa Politikoa XVII. mendean

Egoera XVII. mendean aldatzen hasiko da, lehen aipatutako BH-ko (Britania Handiko) iraultza burgesarekin. Monarkia absolutuaren kontrako lehen iraultza gertatzen da. Ondorioz, parlamentu monarkia bat ezartzen da eta, horrekin batera, subiranotasunaren jatorri jainkotiarra kritikatzen duten lehen teorilariak agertzen dira (Hobbes, Locke).

Teoria Politikoaren Oinarriak

Teorilari hauetatik garrantzitsuenetarikoak Locke eta Hobbes dira:

  • Hobbes ikuskera ezkorra du gizakiarekiko; bere ustez gizakiak denak denen kontrako gerran aritzen baitira, bere interesen bila. Hau konpontzeko gizarte itun bat proposatzen du, non guztiok botere osoa (eta beraz gure askatasunak) subirano absolutu baten esku uzten dugun.
  • Locke enpirista da, eta Liberalismo Politikoaren teorilaria. Berak ere gizarte itun bat planteatzen du, baina absolutismoaren aurka. Bizitzaren eskubidea, kontzientzia askatasuna eta jabego pribatua defendatzen ditu. Eskubide hauek bermatzeko, Estatua behar dela dio, baina ez Estatu absolutua, baizik eta Estatu tolerantea erlijioa dela eta. Era berean boterearen banaketa defendatzen zuen, botereak elkar mugatzeko.

Filosofiaren Testuingurua: Ilustrazioa eta Epistemologia

XVIII. mendea oso iraultzailea da, eta ez soilik esparru politikoan: Industri Iraultza ematen da Ingalaterran, eta mugimendu kultural berria dugu: Ilustrazioa, non zientzia eta jakintza goraipatzen diren eta lehenengo entziklopediak idazten diren.

Filosofia Modernoko galdera nagusiari (nola ezagutu ziurtasunez) erantzuteko bi eskola nagusi sortzen dira: Arrazionalistak (Descartes, Spinoza) eta Enpiristak (Hume, Locke).

Enpirismoaren Aitzindariak

Enpirismo Britainiarrean aitzindari gisa Francis Bacon dugu (XVI-XVII). Indukzioa eta metodo esperimentala proposatzen ditu.

Hume eta Kant

Kantek sintesia egingo du arraz. eta enpiris. artean. Bai Kantengan eta bai Humengan Newtonen lanak eta Ilustrazioaren espirituak (arrazoi kritikoa) eragina izango dute.

Deskargatu

PDF Word HTML