Neodarwinismoa, Gizakiaren Sorrera eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,3 KB

Neodarwinismoa edo Teoria Sintetikoa

Aldakortasun Genetikoa

  • Espezie bereko kideen artean genotipo askoren agerpena.
  • Aldakortasun hori mutazioen bidez lortzen da, ugalketa sexuala dutenetan.

Hautespen naturalak espezieen eboluzioa arautzen du: naturak desagerrarazi egiten ditu ingurunera moldatzeko edo beste indibiduoekiko borrokarako gene desegokiekin hornituta dauden norbanakoak.

Gizakiaren Sorrera

Gizakiok eta beste primate antropomorfoek arbaso komunak ditugula argi dago, zeren eta %95.5eko DNA berdina baita. Baina denboraren joanean gizakia bereizten joan zen gainerako primateetatik bi prozesuren bitartez:

a) Hominizazioa

Gizaki eta primate antropomorfoen artean dauden desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da. Prozesu honek, besteak beste, honako eraldaketa hauek ekarri zituen:

  • Bipedoak izatea.
  • Aurpegia eta hortzen aldaketa.
  • Burmuina handitzea.

b) Gizatiartzea edo Humanizazioa

Komunikatzeko (hizkuntza eta kultura) eta elkartzeko (gizartea) era berriak garatzen hasteko prozesua.

Gizakia, Izaki Askea

Gizakia animalia arrazoiduna da, adimenez hornituta dagoelako, eta, beraz, izaki askea da. Adimena eta askatasuna banaezinak dira.

Animalien mundua itxia da; ez dute erabakirik hartu behar, belaunaldiz belaunaldi modu berean jokatzen dute. Gizakiak aukerak egitean ez du kapritxoz jokatzen; beti arrazoi, motibo edo zergati batzuei jarraituz jokatzen du. Gure grinak bultzatuta jokatzen dugunean, askatasuna itxura besterik ez da.

Pertsona bakoitzak aukera hau edo beste hori aukeratu aurretik, bere adimenean "asmatu" behar ditu, eta ondoren errealitatean gauzatu. Beraz, gizakia bukatu gabeko, amaitu gabeko izakia da.

Gizakia, Izaki Gizartekoia

Gizakiak erakusten duen besteenganako mendetasuna ez dagokio soilik alderdi biologikoari. Aitzitik, gizabanakoaren nortasuna bera eratzen duen gaitasun gehienak besteen arteko bizitzari zor zaizkio. Gizartean bizitzeak erakutsiko dio gizabanakoari pertsona izaten.

Gizabanakoak besteen beharra du besteengandik bereizteko eta, aldi berean, komunitateko kide sentitzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML