Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Etika eta Garapen Morala: Eszeptizismoa eta Kohlberg

Filosofia eta etika2,36 KB

Eszeptizismoa eta Moralaren Justifikazioa

Eszeptizismoak dio ezin dela irizpiderik aurkitu aukera batzuen edo besteen alde egiteko; aukeretako bat ere ez da besteak baino hobea eta ezinezkoa da bereiztea benetan justua dena eta ez-justua dena, ona dena eta txarra dena. Erabakiak hartzera behartuta bagaude ere, inoiz ez dugu haientzat justifikazio arrazionalik aurkituko.

Eszeptikoen argudioei aurre egin dakieke esanez badirela arrazionalki zer den egokia eta zer ez argiki bereizteko balio duten printzipio eta arau moralak. Oro har, moralak gidatzen gaitu gizarte-bizitza justua eta bizitza pertsonal zoriontsua eratzeko.

Minimoen eta Maximoen Etikak

Justiziaren etikak edo minimoen etikak edozein izaki arrazionali eska dakizkiokeen justizia-betebeharrak...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Garapen Morala: Eszeptizismoa eta Kohlberg" »

Immanuel Kanten Etika: Etika Formala eta Kategorikoa

Filosofia eta etika3,08 KB

Kanten Etika: Zer egin behar dut?

Etikaren arloan, Kantek "Zer ezagut dezaket?" galderari erantzuten dio, esperientzatik jasotzen duguna soilik kontuan hartuz. Baina gizakiak ezagutzaz gain, ekintzak ere garatzen dituenez, beste galdera bat sortzen da: "Zer egin behar dut?"

Arrazoimen espekulatiboa eta praktikoa

Ezagutzaz arduratzen den etika arrazoimen espekulatiboa da, eta bigarren galderari erantzuten diona arrazoimen praktikoa. Honek ez du esan nahi bi arrazoimen mota desberdin daudenik, arrazoimen berdinak bi funtzio betetzen dituela baizik: lehenengoak gauzak nola ezagutu esaten digu, eta bigarrenak nola jokatu behar dugun. Azken honetaz arduratzen dena Etika da.

Etika materialen kritika

Etikak ez ditu gauzak deskribatzen (matematika edo fisika...

Jarraitu irakurtzen "Immanuel Kanten Etika: Etika Formala eta Kategorikoa" »

Kant-en Etika eta Sofisten Erlatibismoa: Filosofia Moralaren Oinarriak

Filosofia eta etika2,54 KB

Kant-en Etika Materialen Kritika

Kantek etika materialei egiten dien kritika: etika materialetan, eginbeharra gutaz kanpotik dator, eta ez gure kontzientzia moraletik. Kant-en arabera, gizakiok geure buruari eginbeharrak modu unibertsalean eta baldintzarik gabe ezartzeko gaitasuna dugu, kontzientzia morala dugulako. Horregatik, agindu hipotetikoek ezin dute morala oinarritu; agindu kategorikoek bakarrik funtsa dezakete.

Kant-en Morala: Agindu Hipotetikoak eta Kategorikoak

Kantek bere morala Arrazoimen Praktikoaren Kritika idazlanean azaldu zuen. Kant-en ustez, morala aginduz beteta dago, eta bi eratako aginduak daude: hipotetikoak eta kategorikoak.

Agindu Hipotetikoak

Beste baldintza baten mende dauden aginduak dira (adibidez, kartzelara joan nahi...

Jarraitu irakurtzen "Kant-en Etika eta Sofisten Erlatibismoa: Filosofia Moralaren Oinarriak" »

Descartesen Filosofia: Jainkoa, Mundua, Pasioak eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,15 KB

Jainkoa eta Munduaren Existentzia

Descartesek, behin intuizioz pentsamendua edo arima (res cogitas) existitzen zela aurkituta, perfekzio mailaren sortzailea bilatzen saiatu zen. Jakinik adimenean izaki perfektu baten ideia daukagula, eta ideia hori ezin izan dela norbanakoagandik etorri (ez garelako perfektuak), ez gauzetatik (ez mundua ere ez baita perfektua), ez ezerezetik (ez baitago hemen ezer), izaki perfektu batek nahitaez existitu egin behar du, eta hau res cogitas Jainkoa da. Behin Jainkoa perfektua denez, badakigu ona dela eta ez gaituela engainatzen, ez behintzat argi eta bereizi sortzen diren ideietan.

Azkenik, argi eta bereizi azaltzen zaizkigu gauzak; errealak badira, mundua existitzen da (res extensa), eta honen atributua hedatzeko...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Filosofia: Jainkoa, Mundua, Pasioak eta Askatasuna" »

Giza existentziaren zentzua: Gakoak eta korronteak

Filosofia eta etika2,6 KB

Giza existentziaren zentzua: Gako nagusiak

Gizakia egiteko dagoen errealitate bat da. Norberak bere burua eraikitzen du, bi oinarritatik abiatuta: batetik, norbanako gisa bere egitura osatzen duena eta, bestetik, bizi den garaia eta gizartearen egitura.

1. Bizitzak ez du zentzurik: Nihilismoa eta absurdoa

Existentzialismo nihilistaren ordezkari nagusia Albert Camus izan zen eta, neurri apalago batean, Jean-Paul Sartre ere bai. Korronte horren arabera, bizitza absurdoa da. Camusek Sisiforen mitoa erabili zuen existentzia zeinen absurdoa den azaltzeko. Haren iritziz, bizitza proiektu-segida bat da, eta proiektu horiek guztiak heriotzak zapuzten ditu. Sartreren arabera, mundura egotzitako izaki bat da gizakia. Gizakiak balioa ematen die gauzei, baina...

Jarraitu irakurtzen "Giza existentziaren zentzua: Gakoak eta korronteak" »

Metafisikaren Bilakaera: Krisialditik Aro Garaikidera

Filosofia eta etika2,67 KB

Metafisikaren ospe-galera

Historikoki, metafisikak ospe ona galdu du hainbat arrazoirengatik:

  • Gizarteak alferrikako jakintzatzat hartzen du.
  • Zientziak goitik behera begiratzen dio metafisikari, eta zenbaitetan erabateko mespretxuz tratatzen du.
  • Filosofiari dagokionez, metafisikari egindako kritikek ospe-galera orokortu zuten. Ondoren, Auguste Comteren filosofia positibista izan zen joera nabarmenena.

Metafisikaren formulazio berria aro garaikidean

Jarrera mugatzaile horren aurka jada ohartarazi zuen Blaise Pascal pentsalariak: "Bihotzak baditu arrazoimenak ezagutzen ez dituen arrazoiak". Metafisika XX. mendearen bigarren erdian berriro indartzen hasi zen.

Karl Jaspers pentsalariak "mugako egoerei" buruzko hausnarketa bultzatu zuen. Hauek dira egoera...

Jarraitu irakurtzen "Metafisikaren Bilakaera: Krisialditik Aro Garaikidera" »

Sofistak: Giza Filosofia, Erlatibismoa eta Demokrazia

Filosofia eta etika4,53 KB

Sofistak: Filosofiaren Giza Norabidea

Filosofia presokratikoaren ondoren, filosofiak norabide berri bat hartu zuen, norabide antropologikoa: naturaren (physis) ardura alde batera utzita, gizakia eta gizartea bihurtu ziren filosofiaren ardatz nagusia. Aldaketa honen bultzatzaile eta protagonistak sofistak izan ziren.

Sofisten testuingurua eta eragina Atenasen

Kultura handiko filosofoak ziren eta K.a. V. mendean Atenasen elkartu ziren, non izugarrizko aldaketa kultural, sozial eta politikoak gertatzen ari ziren. Periklesen figura funtsezkoa izan zen Atenasko garapen kulturalean, bera izan baitzen gizarte demokratikoaren erreformak aurrera eraman zituena. Sofistek eragin handia izan zuten Periklesen.

Sofisten ezaugarriak eta hezkuntza-metodoak

Sofista...

Jarraitu irakurtzen "Sofistak: Giza Filosofia, Erlatibismoa eta Demokrazia" »

Sokrates: Antierlatibismoa eta Metodo Sokratikoa

Filosofia eta etika2,52 KB

Sokrates: Egiaren bila jardun zuen filosofoa

K.a. V. mendean bizi izan zen filosofo eta maisu garrantzitsu bat izan zen. Bere bizitza osoan zehar egiaren bila jardun zuen eta gazteak galbidera gidatzeagatik hiltzeko pena ezarri zitzaion.

Intelektualismo morala eta zoriontasuna

Sofistek ez bezala, berak doan irakasten zuen eta gazteei euren buruak ezagutzera bultzatzen zituen, honela zoriontsu izango zirela esanez. Baina erabateko zoriontasuna lortzeko, Sokratesek intelektualismo morala sortu zuen eta zera dio honek: ongia eta justiziaren arabera jokatu behar da zoriontsu izateko, baina horretarako zer den ongia eta zer den justizia jakin beharra dago. Kezka hauek direla medio, ezagutzaren metodo bat eta teoria bat planteatu zituen.

Metodo sokratikoa:

...
Jarraitu irakurtzen "Sokrates: Antierlatibismoa eta Metodo Sokratikoa" »

Platonen Arimaren Teoria eta Estatu Justua

Filosofia eta etika2,68 KB

Platonen ustez, arimaren hiru zatiak korrespondentzia du estatuaren gizarte-klase bakoitzarekin. Honen arabera:

  • Arimaren zati arrazionala: Buruari dagokiona da, eta bere bertutea jakinduria da. Gobernariei dagokie, eta filosofoak izan behar direla uste du, etika kontuan hartzen baitute.
  • Arimaren zati haserrekorra: Bihotzari dagokiona da, eta bere bertutea indarra da. Militarrei dagokie, eta haien lana estatua defendatzea da.
  • Zati grinatsua: Gorputza ia osoari dagokiona da, eta bere atributua neurritasuna da. Artisauei, nekazariei, etab. dagokie, eta haien funtzioa baliabide materialak sortzea da.

Hiru arimaren atalek norberaren justizia sortzen duten bezala, Platonen ustez, horrela funtzionatzen duen estatu batek gizarte justizia bat izango du....

Jarraitu irakurtzen "Platonen Arimaren Teoria eta Estatu Justua" »

Platonen Ezagutzaren Teoria: Dialektika eta Ideien Mundua

Filosofia eta etika2,3 KB

Ezagutzaren Teoria: Dialektika eta Ideien Mundua

Jakina da, Heraklitok esan bezala, sentipen mundua aldakorra dela, baina era berean, jakina da Platonek eta Sokratesek egia unibertsal batean sinisten dutela; antierlatibistak baitira. Honexegatik sortu zuen Platonek ezagutzaren teoria hau, hain zuzen, betiereko ezagutzara edo ezagutza zientifikora iris dadin.

Ideien Mundua eta Ezagutza Zientifikoa

Honetarako, ideien mundua bilatu behar ditugu kontzeptuak; hauek baitira aldaezinak, eta beraz, honetan bakarrik oinarritu daiteke zientzia. Ezagutu behar den ideia nagusiena ONGIA da, honetaz sortzen baitira besteak.

Anamnesia: Oroitzapenaren Teoria

Platonek dioenez, ideien munduko kontzeptu guztiak berriztu behar ditugula, hau da, oroitu egin behar ditugula....

Jarraitu irakurtzen "Platonen Ezagutzaren Teoria: Dialektika eta Ideien Mundua" »