Kant-en Etika eta Sofisten Erlatibismoa: Filosofia Moralaren Oinarriak
Kant-en Etika Materialen Kritika
Kantek etika materialei egiten dien kritika: etika materialetan, eginbeharra gutaz kanpotik dator, eta ez gure kontzientzia moraletik. Kant-en arabera, gizakiok geure buruari eginbeharrak modu unibertsalean eta baldintzarik gabe ezartzeko gaitasuna dugu, kontzientzia morala dugulako. Horregatik, agindu hipotetikoek ezin dute morala oinarritu; agindu kategorikoek bakarrik funtsa dezakete.
Kant-en Morala: Agindu Hipotetikoak eta Kategorikoak
Kantek bere morala Arrazoimen Praktikoaren Kritika idazlanean azaldu zuen. Kant-en ustez, morala aginduz beteta dago, eta bi eratako aginduak daude: hipotetikoak eta kategorikoak.
Agindu Hipotetikoak
Beste baldintza baten mende dauden aginduak dira (adibidez, kartzelara joan nahi ez baduzu, jabegoa errespetatu; ez lapurtu, etab.). Nazio batean indarrean dauden legeak, aginduak betetzea ona izan arren, kanpotik ezartzen zaigun zerbait dira.
Agindu Kategorikoak
Gizakia ekintza jakin bat egitera behartzen dute, modu unibertsalean eta baldintzarik gabe (adibidez, ez da inor hil behar). Kant-en arabera: "Joka ezazu zure nahimenaren legea arau unibertsal izango balitz bezala". Ez da kanpotik ezartzen, gizakiari bere baitatik eta beragatik inposatzen zaio. Kant-en ustez, baldintzarik gabeko on bakarra borondate ona da.
Sofisten Erlatibismoa
Sofistak, lehen filosofo profesionalak izan ziren, eta Atenasko ospe handiko filosofoak. Hauek, Sokrates ez bezala, erlatibismoaren alde jokatzen zuten. Kultura-ereduak ikuspuntuaren araberakoak zirela esaten zuten. Elkarrizketa egia aurkitzeko metodoa izan beharrean, konbentzitzeko erabiltzen zuten. Ezarri al daiteke gizaki guztiek, gizaki izateagatik, errespetatu edo saihestu behar duten araurik edo baliorik?
Erlatibismo moralak ezetz dio, hiru arrazoi emanez:
- Irizpide moralak kulturaren araberakoak dira; zuzena edo okerra den erabakitzeko, kulturaren barnean kokatu behar da. Jarrera honi kultura-erlatibismo deritzo.
- Errespetua eta tolerantzia dira aniztasuna hobekien babesten duten jarrerak.
- Ezagutza morala izenekoa ez da arrazionala, guztiz emotiboa baizik; ondorioz, erabat pertsonala. Jarrera honi erlatibismo emotibista deritzo.
Argudio hauen aurrean, esan dezakegu ez dagoela kultura-hierarkia bat, kulturak dinamikoak direla eta etengabe aldatzen direla, eta, azkenik, tolerantzia eskatzen dela.
Ondorio gisa, esan dezakegu nolabaiteko erlatibismoa behar dugula, baina zenbait printzipio unibertsal ahaztu gabe.