Sokrates: Antierlatibismoa eta Metodo Sokratikoa

Filosofia eta etika2,52 KB

Sokrates: Egiaren bila jardun zuen filosofoa

K.a. V. mendean bizi izan zen filosofo eta maisu garrantzitsu bat izan zen. Bere bizitza osoan zehar egiaren bila jardun zuen eta gazteak galbidera gidatzeagatik hiltzeko pena ezarri zitzaion.

Intelektualismo morala eta zoriontasuna

Sofistek ez bezala, berak doan irakasten zuen eta gazteei euren buruak ezagutzera bultzatzen zituen, honela zoriontsu izango zirela esanez. Baina erabateko zoriontasuna lortzeko, Sokratesek intelektualismo morala sortu zuen eta zera dio honek: ongia eta justiziaren arabera jokatu behar da zoriontsu izateko, baina horretarako zer den ongia eta zer den justizia jakin beharra dago. Kezka hauek direla medio, ezagutzaren metodo bat eta teoria bat planteatu zituen.

Metodo sokratikoa: Elkarrizketa

Bere ezagutzaren metodoa edo metodo sokratikoa elkarrizketan datza (induktiboa); galdera eta erantzun batzuetan, hain zuzen ere. Hemen bi fase bereiz ditzakegu: ironia eta maieutika; biek, ondoren ikusiko dugun bezala, kontrako helburuak dituzte.

Ironia

Galdera bat planteatzen zaio Sokratesi eta honek ezjakinarena egiten du; honela, bere solaskidea buruan dituen ideiak botatzen hasten da eta hainbat ondorio esan ondoren, bere pentsaeran dauden kontraesanak erakusten ditu. Honela, zekiela uste zuenari benetan ez zekiela erakusten zaio.

Maieutika

Hau ere elkarrizketa bat da; hitzaren esanahiak berak dioen bezala, "argitara atera" behar dira ideiak. Metodo honen bidez, Sokratesek inoiz erantzunik eman gabe eta elkarrizketa inora gidatu gabe, solaskideak bere ondorio propioak esanez egiara iristea lortzen du. Honela, ezjakinari egia bere barnean zegoela erakusten zaio.

Antierlatibismo morala eta definizio unibertsala

Sokrates antierlatibista morala zela esango dugu, Platonekin batera egia unibertsal batean sinesten baitzuen eta egia hartara iristeko metodo baten aurkikuntzan ere bai. Hau jakinik, ezagutzaren teoria bat planteatuko du Sokratesek. Ezagutza honek nahitaez bi ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Beharrezkoa: Beste era batera izan ezin dena, zerbaitek zerbait hori izateko behar duen ezaugarria.
  • Unibertsala: Munduko edozein leku eta momentutan denontzat berdina izango dena.

Ezaugarri hauek kontuan harturik, dedukzio metodo baten bidez hainbat kontzeptu desberdin hartzen ditu eta egia unibertsal batera iristen da.

Deskargatu

PDF Word HTML