Immanuel Kanten Etika: Etika Formala eta Kategorikoa

Filosofia eta etika3,08 KB

Kanten Etika: Zer egin behar dut?

Etikaren arloan, Kantek "Zer ezagut dezaket?" galderari erantzuten dio, esperientzatik jasotzen duguna soilik kontuan hartuz. Baina gizakiak ezagutzaz gain, ekintzak ere garatzen dituenez, beste galdera bat sortzen da: "Zer egin behar dut?"

Arrazoimen espekulatiboa eta praktikoa

Ezagutzaz arduratzen den etika arrazoimen espekulatiboa da, eta bigarren galderari erantzuten diona arrazoimen praktikoa. Honek ez du esan nahi bi arrazoimen mota desberdin daudenik, arrazoimen berdinak bi funtzio betetzen dituela baizik: lehenengoak gauzak nola ezagutu esaten digu, eta bigarrenak nola jokatu behar dugun. Azken honetaz arduratzen dena Etika da.

Etika materialen kritika

Etikak ez ditu gauzak deskribatzen (matematika edo fisika bezala), jarrerak nola izan behar diren aztertzen ditu baizik. Kantek garaiko etikari kritika egiten dio, etika unibertsal, natural eta a priori baten alde eginez.

Orokorrean, moralak zoriontasuna lortzeko bidea erakusten digu, baina Kantentzat hau ezin zen horrela izan, bakoitzak modu desberdinean lortzen baitu zoriontasuna. Bere kritikak hiru ardatz ditu:

  • Enpirikoak dira: Edukiak eta jarraibideak esperientzian oinarritzen dira. Kantek ez du onartzen oinarri enpirikorik duen etika; printzipioek unibertsalak eta a priori izan behar dute.
  • Hipotetikoak dira: Aginduak ez dira modu absolutuan adierazten. Helburua lortzeko bidea aurkezten dute, baina helburua nahi ez bada, agindua indargabetu egiten da.
  • Heteronomoak dira: Aginduak kanpotik datoz, gure autonomiaren kontrakoak dira. Kanten etikan, aginduak borondatezkoak izan behar dira.

Etika Formala: Ezaugarriak

Etika materialaren arazoak ikusita, Kantek etika formala proposatzen du. Hau irekia da, ez du helbururik markatzen, bakoitzak bere legeak bete behar ditu. Ezaugarri nagusiak:

  • A priori: Unibertsala eta gizaki guztiontzat beharrezkoa.
  • Kategorikoa: Aginduak baldintzarik gabe daude.
  • Autonomoa: Pertsona bakoitzak hartzen ditu bere erabaki propioak.

Ekintza motak eta betebeharra

Kantek ekintzak sailkatu zituen:

  • Betebeharraren aurkakoak: Besteetaz aprobetxatzea.
  • Betebeharraren araberakoak: Beste helburu batengatik egiten direnak (adibidez, bezeroak mantentzeko prezioa ez igotzea).
  • Betebeharrarengatik egindakoak: Balio morala dute, helburuak dira eta ez bitartekariak.

Kanten hiru postulatuak

Metafisika ezin bada ezagutu ere, etika existitzeko hiru postulatu onartu behar dira:

  1. Askatasuna: Moral autonomoa bermatzeko ezinbestekoa.
  2. Arimaren hilezkortasuna: Ongia beti egitea bizitza honetan amaitu ezin denez, beharrezkoa da.
  3. Jainkoa: Ekintzen saria eta zigorra bermatzeko existentzia onartu behar da.

Deskargatu

PDF Word HTML