Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Sokrates, Sofistak eta Platon: Egia, Metodoa eta Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika3,82 KB

Sokrates eta Sofistak: Egiaren Bilaketa eta Metodoa

Sokratesek ez zuen inoiz irakaskuntza erregularrik praktikatu, ez zioten klaseengatik ordaintzen. Bere irakaskuntza era anarkiko batean ematen zuen, Atenaseko kaleetatik paseatuz eta bidean topatzen zituen pertsonekin mintzatuz. Egia aurkitzeko biderik onena elkarrizketa iruditzen zitzaion.

Sofistengandik bereizten duena egia bilatzea da, eta ez hitzen edertasuna, hain zuzen ere. Sokratesek hizkuntzari bere duintasuna itzuli nahi zion, egia bilatzeko tresna gisa erabiliz, eta ez besteak konbentzitzeko soilik.

Sofisten ustez, legea ez da pribatuan bete behar. Sokrates, aldiz, hiltzera kondenatua izan zen eta ez zuen ihesik egin, heriotzari beldurrik ez ziolako eta bere bizitza osoan legeak errespetatu...

Jarraitu irakurtzen "Sokrates, Sofistak eta Platon: Egia, Metodoa eta Filosofiaren Oinarriak" »

Arrazionalismo modernoa (XVII. mendea)

Filosofia eta etika2,55 KB

Arrazionalismo modernoa XVII. mendearen lehen erdian sortutako korronte filosofikoa da. Ezagutza ez dator esperientziatik, ez pertzepziotik edo zentzumenetik; aitzitik, arrazoimenean dago. Hauek izan ziren ezaugarri nagusiak:

  1. Giza arrazoimenaren erabateko konfiantza

    Arrazoimena gizakiak egia aurkitzeko duen fakultate bakarra dela uste zuten. Hori da ezagutza berri fidagarriak lortzeko eta lortutakoak baieztatzeko erabili behar den bidea. Erdi Aroan izan zen fedearen eta arrazoimenaren arteko posizioaren garrantzia nagusi izan zenean, orduan arrazoimenaren balioa nagusitu zen.

  2. Jatorrizko ideien existentzia

    Jatorrizko ideiak: Egiaren oinarri diren edukiak edo ideiak ditu giza adimenak. Adimenaren jatorrizko izaera duten ideia horietatik abiatuta,

...
Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismo modernoa (XVII. mendea)" »

Nietzsche, Marx eta Descartes: Filosofiaren Gakoak

Filosofia eta etika5,42 KB

Nietzsche: Botere-Nahimena eta Betiereko Itzulera

Nietzscheren kezka morala betiereko itzuleraren kontzepzioan agertzen da argien. Judu-kristauen denboraren ikuspegi linealaren aurrean, bizitza zirkularra dela zioen; behin eta berriz errepikatzen ari da, memento bakoitza betierekoa izanik. Ez dago hasierarik, ezta bukaerarik ere. Inongo Jainkok ez zuen dena sortu ezerezetik, eta munduak ez du haren nahia eta helburua betetzen azken egunera arte.

Beste bizitzarik ez dagoela onartzean, daukagun bakarra ez dugula alferrik galdu behar pentsatzen zuen Nietzschek. Mundua den bezalakoa da, eta horrela onartu behar da. Bizitzaren une bakoitza behin eta berriz errepikatuko dela pentsatuz bizi behar da. Aukeratutakoa behin eta berriz bizi beharko duela...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche, Marx eta Descartes: Filosofiaren Gakoak" »

Askatasuna, Zoriontasuna eta Etika: Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika3,39 KB

Askatasuna: Kanpokoa eta Barnekoa

Baldintzapen determinismoa

Gizakiok aske al gara ekintzak aukeratzeko eta burutzeko? Bi erantzun nagusi daude:

  • Indeterminismoa: Indeterministen aburuz, gizakia askea da. Horrek ez du esan nahi askatasuna erabatekoa denik, eragile askok mugatzen edo baldintzatzen baitute. Nolanahi ere, maila handiagoan edo txikiagoan, gizakiok askeak gara erabakiak hartzeko eta ekintzak burutzeko.
  • Determinismoa: Deterministek askatasunaren existentzia ukatzen dute. Hau da, gure burua libre sentitu arren, erabakiak edo ekintzak aurrez finkaturik daudela pentsatzen dute.

Determinismo mota nagusiak

  • Teologikoa: Jainkoak zehazturikoa erabakiko edo burutuko dugu.
  • Kosmologikoa: Patuak aurrez zehazten du dena.
  • Zientifikoa: Dena naturaren legeen
...
Jarraitu irakurtzen "Askatasuna, Zoriontasuna eta Etika: Kontzeptu Nagusiak" »

Ilustrazioa: Arrazoia, Zientzia eta Gizarte Aldaketak (XVIII. mendea)

Filosofia eta etika2,54 KB

Ilustrazioa: Ezaugarri Orokorrak eta Ondorioak

Ilustrazioa XVIII. mendean zehar hedatu zen garai historiko eta kultura-mugimendua da, batez ere Frantzian eta Ingalaterran. Mugimendu honen helburua arrazoiaren argiak direla medio gizadiaren ilunpeak argitzea da. Hori dela eta, XVIII. mendeari Argien Mendea esaten zaio.

Pentsalari ilustratuek giza arrazoia ezjakintasunaren, superstizioaren eta tiraniaren kontra borrokatzeko tresnarik egokiena zela aldarrikatzen zuten. Ilustrazioak eragin handia izan zuen ekonomia, politika eta gizarte arloetan.

Ezaugarri Orokorrak

  • Konfiantza osoa arrazoiarengan

    Ilustratuen ustez, arrazoia da gizakiok dugun gaitasunik handiena, aurrera egiteko ezinbestekoa. Arrazoiari esker, bai gizabanakoak, bai gizarteak, egingo

...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Arrazoia, Zientzia eta Gizarte Aldaketak (XVIII. mendea)" »

Platonen justizia eta filosofiaaren garapenak

Filosofia eta etika5,11 KB

Platonen Agintera Motak

Platonen justiziaren kontzeptua

Platonen justiziaren kontzeptua ez da berdintasunaren gainean oinarritzen; berarentzat onena aristokrazia zen, poliseko onenek gobernatzea. Degradazioak hasi ondoren zaintzaileen handinahikeriagatik agertuko litzateke timokrazia (timokraziak diruaren eta ondarearen garrantzia dakarrela). Ondoren, jabe pribatuek agintarien artean zabaltzean oligarkia agertuko litzateke: aberastea helburu bihurtuko da eta horretarako legeak aldatuko lituzkete, herri xumea gero eta pobreagoa izatera iritsiz. Azkenean, degradazio horrek demokrazia ekarriko luke: askatasuna eta berdintasuna zabalduko lirateke, desberdinak diren gizakiak berdinak balira bezala tratatuko lirateke eta baliogabea denak baliotsuaren...

Jarraitu irakurtzen "Platonen justizia eta filosofiaaren garapenak" »

Filosofia Klasikoaren Oinarriak: Jainkoa, Etika eta Substantzia

Filosofia eta etika3,68 KB

Jainkoaren existentziaren bost bideak

Bost bideak (Quinque Viae) Jainkoaren existentzia frogatzeko argudioak dira, mundu naturalaren behaketatik abiatuta:

  1. Izaki naturalen higidura: Potentziatik aktora pasatzea da. Higidura orotan bereizi egin behar da higitzen dena eta higiarazten duena. Beraz, higitzen ez den lehen eragilea, motor ibilgea, postulatu behar da.
  2. Kausa eragilearen ordenan: Ezer ezin daiteke izan bere buruaren kausa. Beraz, kausa eragile guztien jatorrian kausarik gabeko lehen kausa dago.
  3. Izaki naturalen izaera kontingentetik: Mundu naturala bilakaeraren eta heriotzaren mende dago. Izaki guztiak kontingenteak balira, orain ez litzateke ezer existituko; beraz, izaki beharrezko bat, Jainkoa, beharko litzateke.
  4. Izakietan dauden perfekzio
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia Klasikoaren Oinarriak: Jainkoa, Etika eta Substantzia" »

Kulturak: Goi-mailakoak, Behe-mailakoak eta Kulturartekotasuna

Filosofia eta etika2,54 KB

Goi-mailako eta behe-mailako kulturak al daude?

Kulturen arteko harremanak aztertzean, hainbat jarrera eta ikuspegi sortzen dira. Hauek dira horien artean aipagarrienak:

  1. Etnozentrismoa

    Gainerako kulturak beren kulturatik epaitzen dituztenen jarrera da; beren kultura «onena» dela uste dute. Bi dira etnozentristaren bereizgarriak: beren kulturakoak ez direnak ulertzeko ezintasuna eta bere bizimodua besteena mespretxatuz goratu nahia. Jarrera hori izaten da fenomeno hauen oinarrian:

    • Xenofobia: Atzerriari gorrotoa izatea.
    • Arrazakeria: Zenbait etnia arbuiatzea.
    • Kultura-asimilazioa: Kultura nagusiak gutxiengoak menderatzea.
    • Chauvinismoa: Norberarena den talde etnikoa nahiago izatea.
  2. Marginazioa eta baztertzea

    Gaur egun maiz aurkitzen den jarrera bat da,

...
Jarraitu irakurtzen "Kulturak: Goi-mailakoak, Behe-mailakoak eta Kulturartekotasuna" »

Mitoaren eta Logosaren Kontrastea: Filosofiaren Bilakaera

Filosofia eta etika2,77 KB

Mitoaren eta Logosaren Kontrastea

Mitoak: Hasierako Esplizazioak

  • Mitoak: Gizakiak bere ingurunea ulertzeko egindako lehen ahaleginak dira (kosmosaren sorrera eta gizaki zein bizidun guztien izatea esplikatu izan dute).
  • Mitoak jainkoen, unibertsoaren eta gizakien gaineko kontakizunak izan dira, eta bizitzaren jatorria eta fenomenoen zergatia esplikatu nahi zituzten.
  • Lehen aldiz deskribatzen eta azaltzen zuten.
  • Mitoaren sortzailea beti da ezezaguna eta kolektiboa.
  • Kontakizunak irudimenezkoak edo fantastikoak dira; narrazioak dira.

Logosera: Arrazoiaren Agertzea

  • Logosera: Grezian agertzen da kultura eta bizitza publikoari esker.
  • Logos hitzean (“arrazoia”, hitza) du jatorria.
  • Pentsamendua arrazionala da: Arrazoiketa logikoetan eta esperientziaren behaketan
...
Jarraitu irakurtzen "Mitoaren eta Logosaren Kontrastea: Filosofiaren Bilakaera" »

Jakintza motak: Literatura, Erlijioa eta Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika4,34 KB

Literatura-jakintza

Literaturak hitz idatziari egiten dio erreferentzia. Ahoz nahiz idatziz, hitza hizpide duen artea da, hitzaren artea. Literatura-lanek ezaugarri hauek dituzte:

  • Errealitatearen imitazio bat da (mimesia).
  • Ez du gertatzen dena kontatzen, gerta daitekeena baizik (egiantza). Idazleak, sinesgarriagoa egiteko, fikzioari errealitate-zati bat eransten dio. Orokorrean, dena ez da errealitatea.
  • Egilea eta hartzailea “garbitu” behar ditu, emozio ezkor eta mingarrietatik libratuz (katarsia). Emozioak mugitzea bilatzen du.
  • Gozamen estetikoa eragiten du irakurlearengan, beste emozio batzuen artean.

Filosofia eta literatura honako honek bereizten ditu: literaturak, arlo posible eta alternatiboan, irudimenetik jaiotako egoera pertsonalak aurkezten...

Jarraitu irakurtzen "Jakintza motak: Literatura, Erlijioa eta Filosofiaren Oinarriak" »