Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Nietzscheren Filosofia: Etika, Morala eta Supergizakia

Filosofia eta etika3,39 KB

1. Testua: Etika eta Sasierrealitatea

Etika: (Ustezko ontasunak gizakia deformatzen duelako, helburu metafisikoak proposatuz).

Sasierrealitatea: “Irakasle onek” ikasleak gaizki gidatzen jarraitzen dituzte, benetako errealitatetik kanpoko xedeak proposatuz; hortaz, txirokeria (morroien morala) sustatzen dute.

  • Gizaki onen egien arabera heziak: Irakasle horiek artaldekidea izateko hezi dituzte gizaldi berriak: umilak, makalak eta akritikoak.
  • Deformatu egin dute: Irakasleek benetako errealitateaz irakatsi beharrean, errealitate metafisikoez egiten dute berba, gure izaera makaltzen jarraituz.

2. Testua: Jainkoaren Heriotza eta Bizijarrerak

Etika: (Bizijarrera - Alaia)

Jainkoaren heriotzaren aurrean, batzuek negar egiten dute (artzaia galdu dutelako)

...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Etika, Morala eta Supergizakia" »

Moralaren eta Etikaren Azterketa

Filosofia eta etika2,28 KB

Eguneroko Morala eta Etika

"Moral" eta "etika" hitzak sinonimo gisa erabiltzen dira batzuetan, eta esanahi banarekin beste batzutan.

  • Sinonimo gisa erabiltzen direnean, ontzat edo txartzat, justutzat edo ez justutzat, zuzentzat edo ez-zuzentzat jotzen ez diren ekintzez ari zaizkigu, ontasunaren edo gaiztotasunaren ikuspuntutik.
  • Aitzitik, hitz horiek beste testuinguru batzuetan erabiltzen direnean, bataren eta bestearen esanahiek ez dute bat egiten. Adibidez, esaldi honetan: "Aristotelesen etikak moralaz pentsatzen laguntzen digu". Horrela erabiltzen direnean, bereizi egiten dira eguneroko bizitzako jakintza morala (morala) eta eguneroko moral horri buruzko jakintza filosofikoa (etika).

A) Morala

  • Pertsonen ekintzen eta jarreren artean, zein diren
...
Jarraitu irakurtzen "Moralaren eta Etikaren Azterketa" »

Gizakiaren ikuspegi filosofikoa eta psikologikoa

Filosofia eta etika2,2 KB

Gizakiaren ikuspegi filosofikoa

1. Dualismoa

Antzinako erlijio guztietan adierazten da: hinduismoa, kristautasuna, islama… Gizakiak bi izaera desberdin ditu: gorputza (lurtarra) eta arima (jainkotiarra).

  • Platon-ek K.a. IV. mendean ikuspegi dualista bat defendatu zuen. Gizakia gorputz batean preso dagoen arima bat da.
  • Descartes-ek XVI. mendean arima eta gorputza bereizi zituen. Errealitate fisikoa mekanikoki funtzionatzen duen makina bat da. Arima, ordea, gizakia bera da; subjektu arrazional bat; gogamena.
  • Egungo dualismoak dio gizakiaren errealitatea bitan zatitu daitekeela: barne prozesu mentalak eta mundu fisikoarekiko interakzioa.

2. Monismoa

Monismoa antzinatik defendatu den ikuspuntua da (Txinan, Indian, Babilonian, Egipton…). Greziako Antzinaroko...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren ikuspegi filosofikoa eta psikologikoa" »

Psikologia eta Gizartea: Konduktismoa, Dualismoa eta Kultura

Filosofia eta etika2,58 KB

Konduktismoa

XX. mendean sortutako psikologia eskola bat da. Psikologiak zientifikoa izateko metodo bat behar du. Ezinezkoa da kontzientzia zientifikoki aztertzea; horregatik, pertsonek nola jokatzen duten ikertu dezakegu.

Baldintzapen klasikoaren teoria

Estimulu baten aurrean nahi gabe jokatzen dugu eta estimulu horrek baldintzatzen gaitu.

Adibidea: Pavloven esperimentua

  • Txakur bati janaria erakusten diotenean salibatzen hasten da.
  • Soinu batekin erlazionatzen dute janaria.
  • Geroago, janaririk gabe soinua soilik jartzen diote eta txakurra salibatzen hasten da.

Ondorioz, esan dezakegu txakurrak soinua janariarekin erlazionatzen duela.

Gizakiarekiko ikuspegi filosofikoa

Dualismoa defendatzen du; hau da, bi izaera desberdinez sortutako izakiak garela: arima...

Jarraitu irakurtzen "Psikologia eta Gizartea: Konduktismoa, Dualismoa eta Kultura" »

Fedea eta arrazoimena ezagutzeko sinetsi

Filosofia eta etika2,05 KB

4. AGUSTIN HIPONAKOA: FEDEA ETA ARRAZOIMENA: EZAGUTZEKO SINETSI: Goiz Erdi Aroko filosofo guztiekin gertatzen dan bezala, Agustinen Filosofian ezin da banandu pentsamendu arrazionala eta erlijiosoan. Agustinentzat filosofiaren helburua Egia bakarra aurkitzea da, baina Kristoren fedearen bidez, bai eta Jainkoaren graziaren bidez baino ez dago Egia Aurkitzerik. San Agustinek Isaias profetaren “Sinesten ez badozue, ez dozue Ulertuko” lelo ezaguna bere erara moldatuko eban: Ulertzeko sinesten dot; Sinesteko ulertzen dot (Credo ut intelligam; intelligo ut credam). Aipatutako Helburua betetzeko arrazoia eta fedea elkarlanean aritu behar dira, baina Hasiera batean, fedeak arrazoia gidatuko dau eta ondoren, arrazoiak fedearen Misterioak argitzen...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta arrazoimena ezagutzeko sinetsi" »

Ilustrazioaren Ideiak: Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,27 KB

Arrazoi Eredu Berria

Arrazoi enpirikoa eta analitikoa: Esperimentua eta gertakariak nagusitzen dira, eta esperientziatik abiatzen da ezagutza zientifikoa.

Arrazoi kritikoa: Arrazoiaren kanpoko aginpideen aurka eta arrazoiaren beraren autokritika.

Arrazoi autonomoa: Arrazoia da gizakiaren gidari arlo guztietan.

Aurrerapena

Aurrerapen zientifiko-teknikoek munduari buruzko ikuskera baikorra ematen diete ilustratuei. Historia da gizakiaren etengabeko perfekziorantz daraman bidea. Izan ere, arrazoiaren bidez natura menderatu eta gizadiaren ongizate materiala eta zoriontasuna lor daitezkeela uste dute.

Tolerantzia eta Erlijioa

Tolerantzia: Erlijio-kontuetan.

Erlijio Arrazoiduna

Ilustratuek erlijioaren interpretazio arrazionala egiten dute: gizakiak ezin du...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioaren Ideiak: Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna" »

Jakintza Motak: Filosofia, Zientzia, Mitoak eta Artea

Filosofia eta etika2,74 KB

1. Jakintza: Sentimendua

  • A) "Sapere" hitzetik dator eta dastatzea esan nahi du.
  • B) Gizakiok txikiak garenetik heldu arte daukagu jakiteko nahia.
  • C) Aurreiritzi filosofikoak aldenduz, azterketa kritikoa egiten da.
  • D) Galderak eginez (Analisi kritikoa), ezjakintasunetik aldentzea, errealitateaz sakonki jabetzea eta zoriontsua izatea da helburua.

2. Jakintza Mitikoa: Kontzeptua

  • A) Poetek egindako errealitatearen lehen azalpenak dira.
  • B) Protagonistak heroiak ziren eta denbora historikotik kanpo zeuden.
  • C) Pentsamolde bat ziren eta elkarrekin errealitate osoa azaltzen zuten.

3. Jakintza Filosofikoa: Pentsamendua

  • A) Filosofia (Filo = Amodioa + Sofia = Jakintza) jakintzarekiko amodioa esan nahi du.
  • B) Errealitatearen azalpena (egitura eta zentzua) eta zoriontasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Jakintza Motak: Filosofia, Zientzia, Mitoak eta Artea" »

Filosofiaren Historia eta Ezagutzaren Teoria: Oinarriak

Filosofia eta etika2,5 KB

5 aldi bereizten dira: Aldi kosmolo., aldi antropo., sistema handien aldia, aldi helenis., erligiosoa. Aldi antropologikoa: gizakia bere buruaz hausnartzen hasiko da, kanpokoari behatzen utzi, Sokrates eta Protagoras,sofistak erretorika. Aldi hele. 2 korronte epikureismo eta estoizismo. Filosofiaren zienzia aldatu,zoriontasuna ekar dezakeetela.

er-ar helburua: arrazoia eta fedea ustartzea, gai nagusia filosofia eta teologia ustartzea zen.

ar-mod: teozentrismoa alde batera eta antropozentrismoa zentratu. Mate, fisika eta astronomia garapen handia.

ar-mod korrontea: 2 arrazionali. Enpirinismo. Arrazio: Matematika oinarrizko printzipioetatik Axiometatik etortzen da eta egia errebelatzen zuela. Beharrezkoa eta unibertsala da




defendatzen existentz.,...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Historia eta Ezagutzaren Teoria: Oinarriak" »

Platonen Dualismo Ontologikoa: Ideien Teoria

Filosofia eta etika2,87 KB

Dualismo Ontologikoa: Ideien Teoria

Platonen idealismoa ondo ulertzeko, Atenasek sufritutako erabateko krisia kontutan izan behar dugu (biolentzia, ustelkeria, diskriminazioa…). Demokraziaren garairik hoberenak Periklesekin batera joan ziren eta militarrek agintea eskuratu ondoren gizartearen haustura gero eta larriagoa zen. Idealismoak gizarte egoera goitik behera eraldatzeko esfortzuari ekin zion. Platonek, amore eman gabe, ideien garrantzia azpimarratu zuen. Injustiziaren, sufrimenduaren edo desesperazioaren aurka, ideien itxaropena aurkezten digu. Platonen iritzirako ideiek kapazitate eraldatzailea edo iraultzailea dute. Ideiak injustiziaren antidotoa dira, eta garrantzi bizikoa da pertsonek ideien indarraz jabetzea.

Ideiek hiru funtzio...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Dualismo Ontologikoa: Ideien Teoria" »

Etika Kategoriak, Epikureismoa eta Estoizismoa: Oinarriak

Filosofia eta etika8,83 KB

Kategoria Etikoak

Etika Materiala

Eduki moralak eskaintzen dituzte; hau da, jarraitu behar ditugun printzipioak zehazten dituzte. Etika materialen ideia nagusia zoriontasuna da.

  • Heteronomoa: Gizarte edo taldeko printzipioak jarraitzen ditugu. Arau moralaren oinarria subjektutik at dago. Ez du pertsonak berak garatzen.
  • Hipotetikoa: Arauak betetzen dira helburu bat lortzeko. Helburua lortu nahi bada, ekintza edo bitarteko batzuk bete behar dira aurretik.
  • A posteriori: Araua oinarritzeko esperientzia sentikorrera jo behar dugu. Hau da, munduan ikusitakoan oinarritzen dira, esperientzian.

Etika Formala

Etika formalen helburua printzipioek izan behar duten forma edo bete behar dituzten baldintzak eskaintzea da. Etika materialak ez bezala, ez digute esaten...

Jarraitu irakurtzen "Etika Kategoriak, Epikureismoa eta Estoizismoa: Oinarriak" »