Descartesen Filosofia: Jainkoa, Mundua, Pasioak eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,15 KB

Jainkoa eta Munduaren Existentzia

Descartesek, behin intuizioz pentsamendua edo arima (res cogitas) existitzen zela aurkituta, perfekzio mailaren sortzailea bilatzen saiatu zen. Jakinik adimenean izaki perfektu baten ideia daukagula, eta ideia hori ezin izan dela norbanakoagandik etorri (ez garelako perfektuak), ez gauzetatik (ez mundua ere ez baita perfektua), ez ezerezetik (ez baitago hemen ezer), izaki perfektu batek nahitaez existitu egin behar du, eta hau res cogitas Jainkoa da. Behin Jainkoa perfektua denez, badakigu ona dela eta ez gaituela engainatzen, ez behintzat argi eta bereizi sortzen diren ideietan.

Azkenik, argi eta bereizi azaltzen zaizkigu gauzak; errealak badira, mundua existitzen da (res extensa), eta honen atributua hedatzeko gaitasuna da. Honela frogatu zuen Descartesek hiru substantzien existentzia. Baina teoriak azaltzerakoan, nahiz eta bera arimatik abiatu, Jainkoa bihurtzen du teorien zentro, hau baita substantzia mugagabe bakarra.

Pasioak eta Askatasuna

Descartesek mekanizismoaren teoria defendatzen du: gorputza, edozein materia, natura guztia, lege mekaniko batzuek gobernatzen dituzte. Izaki bizidun guztiak bi errealitate osotan banatzen dira: arima eta gorputza. Eta hain desberdinak dira, non arima ezin da gorputzetik sortua izan. Gorputza arimarik gabe makina litzateke, baina, hala ere, bi substantziak elkarrekin bizi dira, hau da, komunikatuta daude, baina, era berean, independenteak dira.

Arimak bi gaitasun ditu: arrazoia eta borondatea, eta honen ezaugarria askea izatea da. Askatasuna jaiotzetiko deia da, eta honi zor diozu zalantzatzeko gaitasuna. Ordea, aske den borondateak adimenak edo arrazoiak ontzat jotzen duena onartu behar du, baina aukeratzerakoan pasioen eragina jasan dezake. Pasioak arimari eragiten dioten emozioak dira, eta, ez direnez borondatezkoak, arimaren kontrolari ihes egiten diote. Arrazoiaren kontra doaz pasio hauek, eta, beraz, arimak hauengandik askatzen saiatu behar du eta arrazoiari kasu egin. Honek esan nahi du ez ditugula pasioak akabatu behar, ordenatu baizik, giza askatasuna borondatea adimenaren nahietara makurtzea baita.

Deskargatu

PDF Word HTML