Platonen Ezagutzaren Teoria: Dialektika eta Ideien Mundua
Ezagutzaren Teoria: Dialektika eta Ideien Mundua
Jakina da, Heraklitok esan bezala, sentipen mundua aldakorra dela, baina era berean, jakina da Platonek eta Sokratesek egia unibertsal batean sinisten dutela; antierlatibistak baitira. Honexegatik sortu zuen Platonek ezagutzaren teoria hau, hain zuzen, betiereko ezagutzara edo ezagutza zientifikora iris dadin.
Ideien Mundua eta Ezagutza Zientifikoa
Honetarako, ideien mundua bilatu behar ditugu kontzeptuak; hauek baitira aldaezinak, eta beraz, honetan bakarrik oinarritu daiteke zientzia. Ezagutu behar den ideia nagusiena ONGIA da, honetaz sortzen baitira besteak.
Anamnesia: Oroitzapenaren Teoria
Platonek dioenez, ideien munduko kontzeptu guztiak berriztu behar ditugula, hau da, oroitu egin behar ditugula. Platonek teoria hau bere antropologian oinarritzen du eta honela dio:
- Arima ideien mundukoa da eta bertan kontzeptu guztiak behatu zituen.
- Lurra jeistean gorputz batekin bat egin eta lehenago ikusitakoa ahaztu egin zuen.
- Sentipen munduan lehenago ikusitako kontzeptuen kopia inperfektuak ikusten dituen heinean, Ideien munduan ikusitakoaz gogoratzen da, bere arima jaiotzetiko ideia baitzegoen gordeta.
Dialektika: Egia Unibertsala Lortzeko Bidea
Dialektika, hitzak bera dioen bezala, “igoera bidea” esan nahi du, sentipenen munduko ideien kopietatik ideien munduko egia unibertsal eta aldaezin horietara zuzen, ongiara iristeko bidea.
Dialektikaren Lau Pausuak
Bere heziketa sistema honetan oinarrituko da eta lau pausu bereiz ditzakegu hemen:
- Doxa (Sentipen Munduko Ezagutza):
- Susmoa: Errealitatearen itzal edo irudiak besterik ez ditugu ezagutzen.
- Sinismena: Sentipen munduko errealitateak ulertu eta ezagutzen ditugu.
- Episteme (Ideien Munduko Ezagutza - Zientzia): Hauek abstraktuagoak dira.
- Pentsamendua edo Diskurtsoa: Bide laguntzaileak behar ditu: geometria, astronomia, aritmetika eta musika; hauek baitira abstrakzioa eskatzen duten hainbat ikasgai.
- Intuizioa: Helburua da. Bakarrik filosofoak iris daitezke, Ongiaren ezagutzara.