Platonen Arimaren Teoria eta Estatu Justua
Platonen ustez, arimaren hiru zatiak korrespondentzia du estatuaren gizarte-klase bakoitzarekin. Honen arabera:
- Arimaren zati arrazionala: Buruari dagokiona da, eta bere bertutea jakinduria da. Gobernariei dagokie, eta filosofoak izan behar direla uste du, etika kontuan hartzen baitute.
- Arimaren zati haserrekorra: Bihotzari dagokiona da, eta bere bertutea indarra da. Militarrei dagokie, eta haien lana estatua defendatzea da.
- Zati grinatsua: Gorputza ia osoari dagokiona da, eta bere atributua neurritasuna da. Artisauei, nekazariei, etab. dagokie, eta haien funtzioa baliabide materialak sortzea da.
Hiru arimaren atalek norberaren justizia sortzen duten bezala, Platonen ustez, horrela funtzionatzen duen estatu batek gizarte justizia bat izango du. Norberak balio duen lana egiten badu, denak ongi funtzionatuko duela dio.
Politika eta Etika Platonen Sisteman
Platonen politika oso lotua dago etikari. Honen arabera, ongia ezagutzen duenak hau gauzatu egingo du eta zoriontsu izango da. Nola ongia ezagutzen dutenak gobernarri filosofoak ziren, hauek ongia gauzatu eta herritarrak zoriontsu bihurtuko dituzte. Beraz, ongia ezagutzen ez duen pertsona batek (ezjakin batek) ezin du inola ere gobernari izan; ezta asko dakien norbait ere, baldin eta dakien hori praktikara eramaten ez badu.
Gobernarientzako Baldintzak
Baldintza horiez gain, Platonek beste hainbat baldintza jarri zituen gobernari izateko:
- Derrigortu egin behar da gobernatzera, ez baita ona norbaitek boterea nahi izatea.
- Aginte politikoa gutxietsi behar du.
- Ederrak, ausartak eta langileak izan behar dira.
- Familiarik ez dute izan behar, kontzentra daitezen.
- Ezin dute jabetza pribaturik izan, dena herriarentzat izan behar delako (Platonek jabetza publikoa eskatzen du).
Platonen Bost Gobernua Motak
Bost gobernu mota bereizten ditu eta aristokrazia izan ezik beste guztiak baztertzen ditu:
- Aristokrazia: Ez da odolaren aristokrazia, jakinduriarena baizik, eta hau defendatzen du.
- Timokrazia: Militarren gobernua da, ohorearen gobernua.
- Oligarkia: Aberatsen gobernua da eta boterea bilatzen dute. Hasiera batean Platon hauekin bat zetorren, baina geroago ez.
- Demokrazia: Nahiz eta herritarren gobernua izan, ezjakina da.
- Tirania: Hau bidegabeena edo kaltegarriena da, besteen akats guztiak ditu batera.