Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Metafisikaren Historia: Erdi Arotik Aro Garaikidera

Filosofia eta etika2,53 KB

Erdi Aroko Metafisika

Erdi Aroan kristautasunaren eragina nabaria zen. Erlijioak aztergai eta auzi berriak ekarri zizkion metafisikari. Zalantzan jartzen ez zuten bakarra Jainkoaren existentzia zen. Jainkoari buruzko galderek garrantzia hartu zuten, hala nola, fedearen eta arrazoiaren arteko loturak.

Agustin Hiponakoa eta Platonismoa

V. mendean, Agustin Hiponakoa Platonen filosofia kristautasunarekin batera uztatzen saiatu zen. Orduan, Agustinen pentsamendua bilakatu zen garai hartako interpretazio filosofikorik garrantzitsuena. Honen ustez, bi mundu zeuden:

  • Jainkoaren mundua: Ideala eta akatsik gabea, zoriontasunez betea, zeina hil ondoren soilik ezagutu ahalko litzatekeen.
  • Mundu materiala: Gure mundu materiala. Mundu honetan ezingo dira Jainkoarekin
...
Jarraitu irakurtzen "Metafisikaren Historia: Erdi Arotik Aro Garaikidera" »

Platonen Ideien Teoria: Errealitatearen Dualismoa

Filosofia eta etika2,1 KB

Platonen errealitatearen teoria, batetik, zentzumenek erakusten diguten aniztasuna eta arrazoiak eskatzen duen iraunkortasuna eta erregulartasuna bateratzeko saiakera da; bestetik, ezagutza unibertsal eta objektiboa lortu eta sofisten erlatibismo eta eszeptizismoa gainditzeko moduari buruzko hausnarketa. Bi helburu hauek Ideien Teoriaren bidez lortu nahi zituen.

Errealitatearen ikuskera dualista

Platonek errealitatearen ikuskera dualista zuen eta bi mundu bereizten zituen: Ideien mundua eta sentipenezko mundua.

Ideien mundua

Ideien mundua mundu materialetik banatuta zegoen; ez-materiala, betierekoa, perfektua eta aldaezina zen. Bertan ideiak eta objektu matematikoak kokatzen dira.

  • Ideiak edo formak: Mundu materialeko gauzen ereduak dira eta arrazoimenaren
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Ideien Teoria: Errealitatearen Dualismoa" »

Filosofiaren jatorria: mitoetatik logosera

Filosofia eta etika9,19 KB

1. Filosofiaren jatorria

Filosofiaren jatorria: Filosofia K.a. IV. mendean sortu zen. Antzinako Grezian, Joniar koloniatan, hain zuzen ere. Tales Miletokoa hartzen da lehen filosofotzat.

Zertarako sortu?

Zertarako sortu? azalpen arrazionalak emateko fenomeno naturalen azalpen mitikoen ordez.

Mitotik logosera

Mitotik logosera igaro zen filosofiaren jatorria; pentsaera mitikoa pentsaera arrazionalak ordezkatu baitzuen.+ Merkataritza garatzearekin batera, ohartu ziren hainbat herriko kontakizun eta azalpen mitikoak ez zatoztela bat. Ondorioz, lehen filosofoak mundu mitikoaz ez fidatu: mito hauetaz ez fidatzea mundu kaotiko eta arbitrario hartaz —natura jainko-jainkosen nahien esku zegoela— pentsatetik hasi zen.

Mitotik logosera igarotzea:

  1. Irudimenean
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren jatorria: mitoetatik logosera" »

Teoria Etiko Nagusiak: Sofistetatik Diskurtsoaren Etikara

Filosofia eta etika2,74 KB

Sofisten Morala eta Erlatibismoa

Morala konbentzionala da; bestela, jatorri jainkotiarra edo naturala izango balu, gizaki guztiek berez jakingo lukete zer den ona eta zer den txarra. Morala konbentzionala da balioak eta arauak denboran zehar aldatu egiten direlako eta desberdinak direlako kultura batzuetan eta besteetan. Horrez gain, plazeraren bilaketa eta indartsuenaren nagusitasuna nabarmentzen dira.

Sokrates: Intelektualismo Morala

Harentzat oso garrantzitsua zen morala erlatibismotik eta eszeptizismotik salbatzea. Sokratesek lege morala ariman aurkitu zuen. Logosari jarraitzeko eginahala egiten duenak bertutea zertan datzan aurkitzen du, eta bere burua gizaki zoriontsutzat har dezake.

Hedonismoa: Plazera Ongi Goren Gisa

Teoria honen arabera,...

Jarraitu irakurtzen "Teoria Etiko Nagusiak: Sofistetatik Diskurtsoaren Etikara" »

Marxen pentsamenduaren oinarrizko ezaugarriak

Filosofia eta etika2,57 KB

Marx: oinarrizko ezaugarriak

Marx: haren pentsamenduaren ezaugarriak kritika eta praktika dira. Kritikak Hegel-en idealismoan eta Feuerbachen materialismo mekanistan oinarritzen dira. Eta praktika iraultzaren garrantzian oinarritzen da.

Kritika: idealismoari eta materialismo mekanistari aurka

Hegel-en idealismoa kritikatzeko kontuan hartzen du errealitatea azaltzeko era eta burgesiaren ideologia, proletarioa kontrolatzen duelako. Marxek materialismoa defendatzen du idealismoaren aurka dagoena. Feuerbachen materialismo mekanistaren kritiketan Marxekin amankomunean duen ideia bakarra materialismoa defendatzea da.

Ideologia eta alienazioa

Bere ustez, ideologia gizarte batek naturarekin eta beste izakiekin erlazionatzeko dituen ideien multzoari deritzo,...

Jarraitu irakurtzen "Marxen pentsamenduaren oinarrizko ezaugarriak" »

Zientzia esperimentala

Filosofia eta etika4,08 KB

PLATON: ongiaren teoria: piramide baten kokatzen da, zein hiru zatiran banatzen den. Behetik hasita lehenengoa gauza sentigarrien ideiak izango ziran hau da haitzuloaren itzalak, autematzen duzun lehengo ideia, hurrengoa ideia matematikoak dira , honek haitzuloaren kanpoko gauzak diranak eta ondoren ideia etikoak edo estetikoak , kanpoko gauzak diranak hau da benetako ideiak. Baian ongiaren ideia ezagutzeko , ezagutu behar dozuna da kanpoan dagoen eguzkia. Banetako ideiak haintzuoaren kanpoan ezagutzen dozuzanak izango dira. Dialektikaren teoria: haitzuloaren mitoaren bitarte, platonek heziketaren prozsua nondik nora ematen den azaltzen dau eta dialektikaren teoriarekin prozesu horretan ematen diran maila ezberdinak zehazten dauz .Dialektikan...

Jarraitu irakurtzen "Zientzia esperimentala" »

Ortega y Gasseten pentsamenduaren hiru aroak

Filosofia eta etika2,47 KB

Ortega y Gasseten pentsamenduaren aroak

Ortega y Gasseten pentsaera azaltzeko, hiru aro bereiz daitezke:

  • Aro objektibista
  • Aro perspektibista
  • Aro arraziobitalista

Perspektibismoaren teoria

Perspektibismoaren teoriak errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. Ondorioz, egia absolutua, errealitatearen guztizko ikuspena, haren inguruan jasotako irudi guztien konbinazio antolatua da. Egia arian-arian erdietsiko da, ikuspuntuetako irudiak batu ahala.

Eszeptizismoa eta erlatibismoa gainditzea

Pentsalariak aurre egin nahi die eszeptizismoari eta erlatibismoari. Joera horien arabera, alferrik ahalegintzen gara egia ziurrak bilatzen, berez hilezinak direlako, subjektuen ezagumenak mugak dituela kontuan izanik. Aldi berean, arrazionalismoaren...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasseten pentsamenduaren hiru aroak" »

Descartes: Zalantza Metodikoa eta Cogitoaren Egia

Filosofia eta etika2,62 KB

Zalantza metodikoa: Cogito, ergo sum

Metodo honekin, Descartesek ezagutza guztia berrikustea erabakitzen du, zalantzarik gabeko egia ziurra bilatzeko asmoz. Egia hori aurkitu ahal izateko, ez da nahikoa gezurrak baztertzea, baizik eta nahitaezkoa da zalantzazkoa izan daitekeen oro ere atzera botatzea.

Zalantzan jar daitezkeen elementuak

Zalantzan jar daitezkeen gauzak honako hauek lirateke:

  • Zentzumenen informazioa: askotan huts egin baitezakete.
  • Frogapenak: batzuetan oker erabiltzen dugulako arrazoimena.
  • Loaren eta esnatzearen arteko muga: ez dugulako ondo bereizten noiz gauden lo eta noiz esna.
  • Jenio gaiztoa: iruzur egin nahi digun izaki hipotetikoa.

Azken batean, zalantza unibertsala da, ezagutza orori baitagokio, eta baita metodikoa ere, egia bilatzen...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Zalantza Metodikoa eta Cogitoaren Egia" »

Filosofia Politikoa: Estatuaren Teoriak eta Herritasuna

Filosofia eta etika2,99 KB

Estatu Demokratikoa eta Herritasun Globala

Herritarra gizaki autonomoa da. Herritarra izateak dakar: sakratutasuna, berdintasuna, nonbaiteko kide izatea, duintasuna, errespetua eta elkarrizketa.

Herritarren betebehar moralak

  • Kontserbadoreentzat: Aberriaren defentsa.
  • Liberalentzat: Herritar bakoitzaren giza legea.
  • Sozialistentzat: Elkartasun banatzailea.

Herritasun Globala

Herritasun globalaren ideiak beste egoera bati egiten dio erreferentzia: globalizazioaren aroan bizi gara, elkarri lotuta eta elkarren mendeko mundu bat erakusten diguna.

Demokrazia

Demokrazia da erregimen politiko motarik onena, nahiz eta perfektuagoa izan daitekeen. Giza eskubideak onartzea eta errespetatzea garrantzitsua da.

Demokraziaren hiru ikuspegiak

  • Legitimitatearen printzipio
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia Politikoa: Estatuaren Teoriak eta Herritasuna" »

Wittgensteinen Hizkuntzaren Filosofia

Filosofia eta etika2,6 KB

Proposizioak eta Teoria Piktorikoa

Hizkuntza-proposizioek pentsamendua adierazten dute, eta pentsamendua egitateen isla edo margoa da (teoria piktorikoa). Proposizio batek forma logiko bat eduki behar du: zentzua. Proposizio guztiek zentzua izan behar dute.

Baina proposizio guztiak ez daude maila berean:

  • Zentzudun proposizioak: Proposizio hauek egiazkoak edo faltsuak izateko aukera dute, egiaztapena egin ondoren. Adibidez: «Markinatik Durangora ordu erdiro ari dira autobusak». Adierazpen honek, faltsua izan arren, zentzua du, frogatzeko aukera izan duelako; eta ezaugarri horrek (egiaztagarria izateak) ematen dio zentzua. Wittgensteinen adierazpenetan, proposizio hauek esan daitezke, errealitatea errepresentatzen dutelako.
  • Pseudo-proposizioak
...
Jarraitu irakurtzen "Wittgensteinen Hizkuntzaren Filosofia" »