Etika eta Garapen Morala: Eszeptizismoa eta Kohlberg

Filosofia eta etika2,36 KB

Eszeptizismoa eta Moralaren Justifikazioa

Eszeptizismoak dio ezin dela irizpiderik aurkitu aukera batzuen edo besteen alde egiteko; aukeretako bat ere ez da besteak baino hobea eta ezinezkoa da bereiztea benetan justua dena eta ez-justua dena, ona dena eta txarra dena. Erabakiak hartzera behartuta bagaude ere, inoiz ez dugu haientzat justifikazio arrazionalik aurkituko.

Eszeptikoen argudioei aurre egin dakieke esanez badirela arrazionalki zer den egokia eta zer ez argiki bereizteko balio duten printzipio eta arau moralak. Oro har, moralak gidatzen gaitu gizarte-bizitza justua eta bizitza pertsonal zoriontsua eratzeko.

Minimoen eta Maximoen Etikak

Justiziaren etikak edo minimoen etikak edozein izaki arrazionali eska dakizkiokeen justizia-betebeharrak zein diren esateaz arduratzen diren proposamen filosofikoak dira.

Maximoen etikak, berriz, proposatzen duten eredua jarraitzea aholkatzen duten proposamenak dira; portaeraren gidatzat hartzera gonbidatzen gaituzte, baina ezin dute hori betetzea eskatu, zoriontasunaz aholkatu egiten baita, ez agindu. Horrela, bai erlijio bakoitzak, bai ideologia politiko bakoitzak maximoen etika bat darama esleiturik: haren zoriontasun-eskaintza partikularra.

Kohlbergen Arrazoibide Moralaren Garapena

Arrazoibide moralaren garapenak hainbat etapatan banatutako sekuentzia bati jarraitzen dio, Lawrence Kohlbergen arabera. Psikologo estatubatuarrak hiru mailatan antolatzen ditu etapa horiek, judizioen heldutasun-maila baxuenetik altuenera:

  • Maila prekonbentzionala: Maila horretan dauden pertsonek haien interesak asetzen dituen hura dute justutzat. Sortuko direla uste duten ondorioen arabera baino ez dituzte arauak errespetatzen.
  • Maila konbentzionala: Maila horretan dauden pertsonek beren gizarteko gehiengoaren ohiturekin bat egiten duen hura dute justutzat.
  • Maila poskonbentzionala: Pertsona hauek bereizten dituzte beren gizarteko arauak eta printzipio moral unibertsalak. Gizarteko kide sentitzen dira; hori dela eta, bereizezinak zaizkie justizia partikularra eta elkartasun globala. Hori da zenbait eskubide defendatzen dituzten pertsonen kasua; eskubide horien unibertsaltasunean sinesten dutelako ekiten diote haien defentsari.

Deskargatu

PDF Word HTML