Nietzsche, Marx eta Descartes: Filosofiaren Gakoak

Filosofia eta etika5,42 KB

Nietzsche: Botere-Nahimena eta Betiereko Itzulera

Nietzscheren kezka morala betiereko itzuleraren kontzepzioan agertzen da argien. Judu-kristauen denboraren ikuspegi linealaren aurrean, bizitza zirkularra dela zioen; behin eta berriz errepikatzen ari da, memento bakoitza betierekoa izanik. Ez dago hasierarik, ezta bukaerarik ere. Inongo Jainkok ez zuen dena sortu ezerezetik, eta munduak ez du haren nahia eta helburua betetzen azken egunera arte.

Beste bizitzarik ez dagoela onartzean, daukagun bakarra ez dugula alferrik galdu behar pentsatzen zuen Nietzschek. Mundua den bezalakoa da, eta horrela onartu behar da. Bizitzaren une bakoitza behin eta berriz errepikatuko dela pentsatuz bizi behar da. Aukeratutakoa behin eta berriz bizi beharko duela jasanezinezko ideia iruditzen zaionak ez du ongi aukeratu, ez du bizitza seriotasunez hartu. Bizitzaren pisuak zapaldu egiten ditu moral dekadentea dutenak. Moral horretatik askatu denak, berriz, bere ekintzak errepikatzea nahi du.

Supergizakia eta Ikuspegi Dionisiakoa

Gizaki horrek, supergizakiak, munduaren ikuspegi dionisiakoa du. Horixe da betiereko itzuleraren kontzepzioari eman behar zaion interpretazioa; azkenean, irudi poetiko bat da. Nietzschek ez du esan nahi hilezkorrak garenik, edota errealitatea behin eta berriz errepikatzen denik benetan. Esan nahi duena da bizitza bakarra dugula, eta hori une bakoitzean izan behar dugula kontuan; bizitzak eskaintzen duena poztasunez eta alaitasunez bizi behar dela, datorrena datorrela, norberaren eskuetan dagoena erantzukizunez aukeratuz eta ez dagoena onartuz.

Gizaki berria librea da, eta bizitza den bezala onartzen du, alderdi ederrekin eta baita ilunekin ere, garai bateko greziarrek bezala. Supergizakia izango da botere-nahiaren pisua jasateko gai den bakarra, hondoratu gabe. Nietzschek zioen Dionisoren berragerpena zela. Zaratustraren morala ere deitu zion. Zaratustra edo Zoroastro Persian arabiarrek islama sartu aurreko erlijioko profeta da, K.a. VI. mendekoa. Mundu grekoan, mirariak egiten zituen azti antzekoa zen. Nietzschek zioen moralaren kontrako ikur gisa erabiliko zuela, morala sortu zuen lehenengoa izateagatik.

Marx eta Alienazioaren Teoria

Alienazioa edo bestelakotzea, oro har, gauza bat berez dena ez izatea da, beste gauza bat bilakatuz. Hegelen pentsamenduan, alienazioa Ideiak pairatzen zuen prozesua zen, baina alienazio hori nahitaezkoa zen Izpiritura, prozesuaren helmugara, ailegatzeko. Marxen ustez, ordea, alienatuta dagoena gizakia da. Honek adierazten du gizakia ez dela benetako gizakia. Marxek alienazio-mota ezberdinak aipatu zituen:

1. Alienazio Ekonomikoa

Lana da gizakia gizaki egiten duena. Gizakia animaliengandik bereizi zen natura eraldatzen hasi zenean. Gizakiak egiten duen produktuan berarena den zerbait uzten du, produktua halakoa baita gizakiak lanaren bidez (bere energiaren zati baten bidez) egin duelako, objektu naturala izateari utziz. Soldatapeko lanean, ordea, produktua beste baten kapitala izatera pasatzen da, langilearen zapalkuntzaren kausa bihurtuz. Kapitalista langilearen lanaren bidez aberasten da: zenbat eta lan gehiago egin langileak, are eta aberatsagoa izango da kapitalista. Ondorioz, bere gizatasuna beste baten esku gelditzen da, eta produktua bere etsaia bihurtzen da.

2. Alienazio Soziala eta Politikoa

Alienazio ekonomikoaren ondorioa da. Kapitalismoan, ustiaketaren kausa produkzio-bideen jabego pribatua da. Jabeek eta langileek klase ezberdinak osatzen dituzte, eta haien interesak kontrakoak dira, gizartea bi taldetan banatuz. Arlo politikoan, Estatua klase menperatzaileen zerbitzura dagoen tresna baino ez da. Marxen ustez, Estatu oro diktadura bat da, bere egoera pribilegiatua mantentzeko erabiltzen baitute. Horregatik, Estatuaren desagerpena planteatuko du, anarkismoak ez bezalako modu batean.

3. Alienazio Erlijiosoa

Erlijioaren kritika filosofia bezain zaharra da. Epikurok beldurraren iturritzat jo zuen; Feuerbachek, berriz, Jainkoa gizakiaren asmakizuna dela zioen. Marxen ustez, erlijioa gizakiak pairatzen duen egoera penagarriari aurre egiteko baliabidea da. Baina erlijioak ez du mundu honetako bizimodua hobetzen, hil osteko mundu ideal bat baizik. Honen ondorioa injustiziaren justifikazioa da. Marxen hitzetan: "Erlijioa herriarentzako opioa da", benetako askapena atzeratzen duen lilurakeria delako.

4. Alienazio Filosofikoa

Filosofiaren papera errealitatea interpretatzea izan da, baina Marxek dio kontenplazio hutsean geratu dela. Idealismoak gizakia benetako errealitatetik baztertzen du. Honen kontra, jarduera praktikoa (praxia) proposatzen du: "Filosofoek mundua interpretatu besterik ez dute egin; gakoa, ordea, mundu hori eraldatzean datza".

Descartes eta Metodo Cartesiarra

Metodo cartesiarraren helburua matematikan bezala jokatzea da: erabat egiazko eta zalantzarik gabeko den ideia baten bila aritzea. Descartesentzat, metodoa edozein ezagutzarako baliagarria da, denok arrazoi komun bat dugula uste baitu.

Metodo horren aurka hainbat kontraargudio daude. Enpiristen ustez, egia ezagutzeko modu bakarra esperientzia da. Ez dute sinesten arrazoimen hutsaren bidean, eta matematikak zein fisikak ez dute baliozkotasun osorik egiarentzat esperientziatik abiatzen ez badira.

Nire ustez, metodo cartesiarraren alde edo kontra...

Deskargatu

PDF Word HTML