Sokrates, Sofistak eta Platon: Egia, Metodoa eta Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika3,82 KB

Sokrates eta Sofistak: Egiaren Bilaketa eta Metodoa

Sokratesek ez zuen inoiz irakaskuntza erregularrik praktikatu, ez zioten klaseengatik ordaintzen. Bere irakaskuntza era anarkiko batean ematen zuen, Atenaseko kaleetatik paseatuz eta bidean topatzen zituen pertsonekin mintzatuz. Egia aurkitzeko biderik onena elkarrizketa iruditzen zitzaion.

Sofistengandik bereizten duena egia bilatzea da, eta ez hitzen edertasuna, hain zuzen ere. Sokratesek hizkuntzari bere duintasuna itzuli nahi zion, egia bilatzeko tresna gisa erabiliz, eta ez besteak konbentzitzeko soilik.

Sofisten ustez, legea ez da pribatuan bete behar. Sokrates, aldiz, hiltzera kondenatua izan zen eta ez zuen ihesik egin, heriotzari beldurrik ez ziolako eta bere bizitza osoan legeak errespetatu behar zirela defendatu ondoren, eredua eman nahi zuelako.

Sokratesen Metodoa: Elkarrizketa

Bere metodoa, elkarrizketa, bi ataletan banatzen da:

  1. Ironia: Gai baten aurrean, Sokratesek bere ezjakintasuna aitortzen zuen. Honela, gaia oso ondo ezagutzen duela pentsatzen zuen bere solaskidea galderen bidez berak ere gai horretaz ezer ez zekiela konturatzera eramaten zuen.
  2. Maieutika: Galdera trebeak direla medio, Sokratesek bere solaskidea egia aurkitzera eramaten zuen. Sokratesek bere amak egiten zuena egiten zuen solasean: ideiak solaskidearen buruan jaiotzen laguntzen zuen.

Ekarpen Nagusiak

Sokratesek filosofiari egin zizkion ekarpenik garrantzitsuenak definizioaren bilaketa eta moral intelektualista dira.

1. Definizioaren Bilaketa

Sokratesen arabera, hizkuntza ezin da besteak konbentzitzeko tresna hutsa izan; egia aurkitzeko tresna izateko helburua du, eta komunitateak legea eta morala ezartzeko erabiltzen duen tresna izan behar du. Guztientzat balio duten definizioak ezean, zientzia ezinezkoa zaigu, eta, larriagoa dena, gizakien arteko harremanak ere bai.

2. Moral Intelektualista

Sokratesek bertutea jakintzarekin identifikatzen zuen. Bere aburuz, zer egin behar duen dakienak ongi egiten du, eta gaizkileak ez daki zer egin behar duen. Sokratesek pentsatzen zuen inork ez duela jakinaren gainean gaizki egiten. Hortik ondorioztatzen da, Sokratesen ustez, bekatu eta zigorra kontzeptuak ez zirela existitzen.

Gaizkileak hezi behar dira; hau da, espetxeek eskolak izan behar dute.

Platonen Pentsamenduaren Oinarriak eta Herentzia

Presokratikoen Herentzia

Platonek aurreko filosofoen ideiak onartu zituen:

  • Pitagoras: Dualismo antropologikoa eta arimaren hilezintasunaren teoria.
  • Heraklito: Errealitatea aldaketa geldiezina delako ideia.
  • Eleatarrak: Izatearen ezaugarriak.
  • Filosofo pluralistak eta sofistak ere bere pentsamenduan azaltzen ziren.

Sokratesen Herentzia

Sokratesen metodo induktiboa bereganatu zuen.

Platonen Soluzioa

Platonen ustez, kontzeptu unibertsalek existentzia erreal eta mundu sentikorretik bereizia dutela. Horrela, mundu sentikor eta ulergarriaren arteko dualismoa ezarri zuen.

Abiapuntua eta Helmuga Etiko-Politikoa

Platon kezka etiko-politiko batetik abiatu zen. Bere bizitza bera jarduera politiko eta obra moralizatzaileko saiakera izan zen. Gizarte konstituzio politiko ideiala sortzeari eskaini zion bere obraren zati garrantzitsu bat.

Filosofia platonikoaren norabidea argi eta garbi dago:

  1. Kezka etikotik sortzen da.
  2. Horretarako, ongia zer den aztertu behar da.
  3. Horretarako, ezagutzaren teoria eraiki beharra dago.
  4. Ongia ideia bat denez, Ideien Teoria beharrezkoa zaio bere etika nahiz politikaren oinarri metafisikotzat.

Platonek aitortu zuen Sokrates hil zenean herrien konstituzioak txarrak zirelako ideiara iritsi zela.

Deskargatu

PDF Word HTML