Arrazionalismo modernoa (XVII. mendea)
Arrazionalismo modernoa XVII. mendearen lehen erdian sortutako korronte filosofikoa da. Ezagutza ez dator esperientziatik, ez pertzepziotik edo zentzumenetik; aitzitik, arrazoimenean dago. Hauek izan ziren ezaugarri nagusiak:
Giza arrazoimenaren erabateko konfiantza
Arrazoimena gizakiak egia aurkitzeko duen fakultate bakarra dela uste zuten. Hori da ezagutza berri fidagarriak lortzeko eta lortutakoak baieztatzeko erabili behar den bidea. Erdi Aroan izan zen fedearen eta arrazoimenaren arteko posizioaren garrantzia nagusi izan zenean, orduan arrazoimenaren balioa nagusitu zen.
Jatorrizko ideien existentzia
Jatorrizko ideiak: Egiaren oinarri diren edukiak edo ideiak ditu giza adimenak. Adimenaren jatorrizko izaera duten ideia horietatik abiatuta, eta metodo deduktiboa erabiliz, zalantzarik gabeko egietara iritsiko da arrazoimena.
Izaera matematikoa duen metodoa
Metodo matematikoa: Matematikaren metodo axiomatikodeduktiboa bereganatzearen helburuak akatsak saihestea eta zientzia guztiak eredu eta hizkuntza sinboliko bakarrera eramatea ziren.
Gizakiaren ikuspegi dualista (arima eta gorputza)
Dualismoa: Arima niretik bereiztezin da guztiz; bera da nire pentsatze kontzientea. Gorputza, aldiz, gizakiaren zatia da bizirik dagoen bitartean eta, bere kasa, automata moduan funtzionatzen du mundu fisikoaren legeek zuzenduta. Bi horien arteko harremana oso txikia dela uste zuten (ontzia eta pilotuaren erlazioa bezalakoa).
Mekanizismoa
Mekanizismoa: Errealitate fisiko guztia inolako helbururik ez duen tresna mekaniko baten moduan ulertzen da. Mundua eta naturaren fenomenoak mekanismo moduan azaltzen saiatu ziren, eta hala mundua menderatu edota ulertu zitekeela pentsatu zuten.
Leibniz eta Spinoza izan ziren arrazionalista garrantzitsuetakoak, baina ikuspuntu historikoan Descartes izan zen eragin handiena izan zuena. Descartesek bere buruari galdetu zion ea inola ere zalantzan jar zitekeen zerbait balegoen; aurkituz gero, hori izango zela jakinduriaren abiapuntu ziurra. Egia ebidenteena honetan aurkitu zuen: “Pentsatzen dut; beraz, banaiz.” Horrek ematen dizu ni zer naizen ezagutzeko abiapuntua. Ondoren, Jainkoaren eta mundu fisikoaren existentziak deduzitu zituen. Substantzia horiek erabat autonomoak zirela zioen eta, beraz, ez zegoen beste substantziaren interbentziorik. Hiru substantzia horiek ezagutzeko metodo matematiko-ziurra erabili zuen.