Mitoaren eta Logosaren Kontrastea: Filosofiaren Bilakaera
Mitoaren eta Logosaren Kontrastea
Mitoak: Hasierako Esplizazioak
- Mitoak: Gizakiak bere ingurunea ulertzeko egindako lehen ahaleginak dira (kosmosaren sorrera eta gizaki zein bizidun guztien izatea esplikatu izan dute).
- Mitoak jainkoen, unibertsoaren eta gizakien gaineko kontakizunak izan dira, eta bizitzaren jatorria eta fenomenoen zergatia esplikatu nahi zituzten.
- Lehen aldiz deskribatzen eta azaltzen zuten.
- Mitoaren sortzailea beti da ezezaguna eta kolektiboa.
- Kontakizunak irudimenezkoak edo fantastikoak dira; narrazioak dira.
Logosera: Arrazoiaren Agertzea
- Logosera: Grezian agertzen da kultura eta bizitza publikoari esker.
- Logos hitzean (“arrazoia”, hitza) du jatorria.
- Pentsamendua arrazionala da: Arrazoiketa logikoetan eta esperientziaren behaketan oinarritzen da.
- Sistematikoa da (Ordenatuta egon behar du).
- Kritikoa da (Arrazoiak argudiatuz, ezagutza oro arbuia daiteke).
- Ez dira narrazioak, gogoeta filosofikoak baizik.
Erdi Aroko Filosofiaren Funtzioa
Erdi Aroa: Teologiaren Zerbitzuan
Garai hartan, filosofiaren eginkizuna hau zen:
- Kristau-doktrina teologikoaren esanahia argitzen laguntzea zela ulertu zuten.
- Bibliako irakaspenak jardun arrazionalaren bidez azaltzea zen filosofian zeregina.
Patristika (Erdi Aroko Lehen Eskola Filosofiko Kristaua)
Erdi Aroko lehen eskola filosofiko kristaua da.
- San Agustin Hiponakoa (ordezkari nagusia):
- Arrazoimenaren eta fedearen arteko harremana, argialdia eta maitasuna jotzen ditu jakintza lortzeko bidetzat; aukeramena, denboraren kontzeptua... aipatzen ditu.
- Arrazoiak fedearen bidea prestatzen du, eta, behin fedea izatera iristean, errebelazioaren zentzuan sakontzen laguntzen du.
- Fedea arrazoimenari nagusitzen zaio.
Eskolastika
Kristau-pentsamenduak Aristotelesen pentsamendua bere egitean datza.
- San Tomas Akinokoa (ordezkari nagusia):
- Bost bide proposatu zituen arrazoimenaren bidez Jainkoa badela argudiatzeko.
- Jainkoarengana fedearen nahiz arrazoimenaren bidez irits daiteke.
- Hala eta guztiz ere, haren ustetan badira fedearen bidez soilik eskuragarriak diren egiak, adibidez, Hirutasunaren misterioa.
Nominalismoa (XIV. Mendea)
- Guillem Ockham (ordezkari gorena):
- Honen ustez, kontzeptu generikoak mundua ordenatzeko balio duten giza sorkuntza dira, baina ez du zentzurik haiei benetako entitatea egoztea.
- Egiazki banako partikularrak baino ez daude, eta izenak haiei buruz jarduteko gizakien konbentzio hutsak dira.