Askatasuna, Zoriontasuna eta Etika: Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika3,39 KB

Askatasuna: Kanpokoa eta Barnekoa

Baldintzapen determinismoa

Gizakiok aske al gara ekintzak aukeratzeko eta burutzeko? Bi erantzun nagusi daude:

  • Indeterminismoa: Indeterministen aburuz, gizakia askea da. Horrek ez du esan nahi askatasuna erabatekoa denik, eragile askok mugatzen edo baldintzatzen baitute. Nolanahi ere, maila handiagoan edo txikiagoan, gizakiok askeak gara erabakiak hartzeko eta ekintzak burutzeko.
  • Determinismoa: Deterministek askatasunaren existentzia ukatzen dute. Hau da, gure burua libre sentitu arren, erabakiak edo ekintzak aurrez finkaturik daudela pentsatzen dute.

Determinismo mota nagusiak

  • Teologikoa: Jainkoak zehazturikoa erabakiko edo burutuko dugu.
  • Kosmologikoa: Patuak aurrez zehazten du dena.
  • Zientifikoa: Dena naturaren legeen arabera gertatzen da; baita gure erabakiak eta ekintzak ere.

Askatasuna eta sentimenduak

  • Baldintza batzuek gure askatasuna murriztu edo indartu dezakete.
  • Gure emozioak eta sentimenduak kontrolaezinak badira, haien menpe biziko gara.
  • Nahimena aske da zentzu batean edo bestean hautatzeko.
  • Gizatiarrago izateko idealak eta proiektuak diseinatzeko gai gara. Horretarako, gizatiarrago egiten gaituzten sentimenduak landu eta bitarteko egokienak erabaki behar ditugu.

Zoriontasuna eta Etika

Zoriontasunaren etika (Maximoaren etika)

  • Bizimodu onaren ereduak proposatzen dituzte.
  • Ahalik eta zoriontasun gehien lortzeko aholkuak ematen dituzte.
  • Ona hierarkizatuta aurkezten da.

Justiziaren etika (Minimoaren etika)

  • Mundu osoari eska dakizkiokeen eginbeharrak dira.
  • Justiziazko gizartean bizitzeko edonork bete behar dituen arauak.
  • Moralaren maila unibertsala aztertzen du.
  • Kanten inperatibo kategorikoa: Duintasunari eta autonomiari garrantzia gorena ematen dio.

Zoriontasunaren etika: Doktrinak eta ereduak

Autorrealizazioa

Eudemonismoa (Aristoteles, K.a. 384-322)

  • Zoriontsu izatea da gizakiaren azken helburua.
  • Zoriontasuna lortzeko bideak desberdinak izan daitezke.
  • Zoriontsu izatea nork bere burua errealizatzea da: gure gaitasun guztiak garatzea eta gizakiak berezkoak dituen helburuak lortzea.

Nork bere burua aski izatea

Zinismoa (Diogenes Sinopekoa, K.a. 412-323)

  • Zoriontasuna gizabanakoaren askatasun erradikala da, gizarteko arau eta erakundeen gainetik.
  • Norberak bere burua menderatu behar du: naturaren arabera bizi dena da jakintsua.
  • Konbentzioak baztertu eta ekintza zein hitz-askatasuna praktikatu behar dira.

Estozismoa (K.a. III - K.o. II)

  • Zoriontasun iturri bakarra lasaitasuna eta izukaiztasuna dira.
  • Jakintsua naturaren arabera bizi dena da, kosmosaren ordena ezagutuz.
  • Dena patuaren menpe dagoenez, barne bakea lortzeko: sufrimenduari aurre egin, besteen iritziak baztertu, emozioak kontrolatu eta etorkizunari buruzko itxaropen ustelik ez izan.

Hedonismoa (Epikuro, K.a. 341-270)

  • Gizakiok plazera bilatzen dugu eta oinazea ekidin.
  • Jakinduriak bi sustrai ditu: plazera eta adimen kalkulatzailea; hau da, bizitza osoan plazera banatzen jakitea, ondorio mingarriak kalkulatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML