Filosofia Klasikoaren Oinarriak: Jainkoa, Etika eta Substantzia

Filosofia eta etika3,68 KB

Jainkoaren existentziaren bost bideak

Bost bideak (Quinque Viae) Jainkoaren existentzia frogatzeko argudioak dira, mundu naturalaren behaketatik abiatuta:

  1. Izaki naturalen higidura: Potentziatik aktora pasatzea da. Higidura orotan bereizi egin behar da higitzen dena eta higiarazten duena. Beraz, higitzen ez den lehen eragilea, motor ibilgea, postulatu behar da.
  2. Kausa eragilearen ordenan: Ezer ezin daiteke izan bere buruaren kausa. Beraz, kausa eragile guztien jatorrian kausarik gabeko lehen kausa dago.
  3. Izaki naturalen izaera kontingentetik: Mundu naturala bilakaeraren eta heriotzaren mende dago. Izaki guztiak kontingenteak balira, orain ez litzateke ezer existituko; beraz, izaki beharrezko bat, Jainkoa, beharko litzateke.
  4. Izakietan dauden perfekzio maila desberdinetatik: Mundu naturalean ez daude egia, ontasuna eta abar era osatuan, baina badago perfekzio ideia. Horrek perfekzio absolutua duen iturri bat eskatzen du.
  5. Helburuzko kausa kontzeptua: Unibertsoan helbururik badago, izaki naturalen mundua ez da kaotikoa, aitzitik, kosmos ordenatu gisa agertzen da, helburu baten arabera. Ordena kosmiko hori adimen batek bideratzen du, izakiek helburuak bete ditzaten.

Platonen filosofia: Etika eta Hiri Ideala

Filosofia: Bizialdian ardura diguten usantzaz, elkarlana eta solasaldien bidez, ozta-ozta mamitzen den gogoeta da.

Bertutea eta Hiri Ideala

Platonek gizartea hiru sailetan banatzen du, arimaren hiru zatirekin eta bertute nagusiekin lotuta:

  • 1. Produktugileak: Eskulangintzan oinarrizko ondasunak ekoizten dituzte. Haien bertutea neurritasuna da. Arima irritsa kontrolatuz iristen dira perfekziora.
  • 2. Zaintzaileak (Soldaduak): Gaitasun fisiko eta moralez horniturik egon behar dute. Gizartearen defentsa da haien eginbeharra, eta sendotasuna (ausardia) euren bertutea.
  • 3. Gobernari filosofoak: Haien bertutea zuhurtzia da. Egokiena erregea izango da. Onenak eta adimen gaitasun handienak dituztenak baino ezingo dira agintari izan.

Justizia bideragarria izateko baldintzak

  1. Aberastasuna eta txirotasuna desagertu behar dira. Soldaduek bizitzeko behar dituzten bitartekoak behar dituzte soilik.
  2. Goi mailako taldeek (zaintzaileek eta gobernari filosofoek) familia gisako bizimoduari uko egitea.

Aristotelesen metafisika: Hilemorfismoa eta Substantzia

Platonen ideien teoriaren kritika: Hilemorfismoa

Aristotelesek Platonen ideien teoria kritikatzen du, eta hilemorfismoa proposatzen du: munduko gauza guztiak forma bat hartu duen materiak osatzen ditu.

Substantziaren analisia

Substantzia erreala bezain unibertsala da. Ikuspegi guztiek substantziara gidatuko dute. Substantzia printzipio bikoitza da: norbanako bakarrarekin identifikatzen da, baina berezko bikoiztasuna ageri du.

Substantzia motak

  1. Lehen substantzia: Banako erreala (adibidez, Maria).
  2. Bigarren substantzia: Subjektu nahiz predikatu gisa funtziona dezake (adibidez, emakumea).

Substantzia eta akzidentea

Ezaugarrien artean, batzuk beharrezkoak dira (esentzialak), besteak ohikoak eta besteak akzidenteak. Akzidenteen bitartez egoera aldakorren mende daude, ustekabekoak dira. Substantzia bat ezaugarritu eta beste batetik bereizten duena esentzia da.

Deskargatu

PDF Word HTML