Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Simone de Beauvoir eta XX. Mendeko Pentsamendu Filosofikoa

Filosofia eta etika6,94 KB

Simone de Beauvoir eta feminismoaren oinarriak

Simone de Beauvoir (1908-1986) feminismoaren bigarren olatuko pentsalari nagusia izan zen, batez ere 1949an argitaratu zuen Bigarren Sexua lanari esker. Lan horren helburua emakumeak bere burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea zen. Ordutik aurrera, feminismoa emakumeen zapalkuntza sostengatzen duten egitura sozial eta kulturalen kritika sakona izango da. Beauvoir existentzialismoaren barruan kokatzen da. Filosofia horren arabera, gizakiak ez du aurrez zehaztutako izaera edo natura finkorik; bere ekintzen bidez eraikitzen du bere burua.

Generoa eraikuntza sozial gisa

Emakumeari, aldez aurretik ezartzen zaio bere patua, naturala balitz bezala: pasibotasuna, ahultasuna, babesaren beharra… Nolakotasun...

Jarraitu irakurtzen "Simone de Beauvoir eta XX. Mendeko Pentsamendu Filosofikoa" »

Susmoaren Filosofoak eta Pentsamendu Kritiko Modernoa

Filosofia eta etika4,16 KB

Susmoaren Filosofoak: Marx, Nietzsche eta Freud

“Susmoaren filosofoak” izena Paul Ricoeur-ek eman zien Karl Marx, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freud-i. Hiru pentsalari hauek ideia komun bat dute: errealitatea ez da dirudiena, baizik eta azpian dauden indar ezkutuek baldintzatzen dute.

Karl Marx: Kapitalismoa eta Alienazioa

Marxek defendatzen du historia faktore ekonomikoek eta klase borrokak gidatzen dutela. Kapitalismoan, gizartea bi taldetan banatzen da:

  • Burgesia: ekoizpen baliabideen jabea dena.
  • Proletariotza: bere lana saltzen duena.

Harreman horrek esplotazioa sortzen du, langileak sortzen duen balioa jasotzen duena baino handiagoa delako. Gainera, alienazioa gertatzen da: langilea bere lanetik, sortzen duen produktutik eta bere izaeratik...

Jarraitu irakurtzen "Susmoaren Filosofoak eta Pentsamendu Kritiko Modernoa" »

Filosofia Modernoaren Gakoak: Kontratua, Dualismoa eta Kant

Filosofia eta etika2,49 KB

1. Kontraktualismoa

Kontraktualismoak dio Estatua pertsonen arteko akordio baten ondorio dela. Hasieran gizakiak natura-egoeran bizi ziren, estaturik eta legerik gabe. Egoera hori hobetzeko, gizarte-kontratua egin zuten.

Autore nagusien pentsamendua

  • Thomas Hobbes: Natura-egoeran gizakia berekoia da eta gatazkak sortzen dira. Horregatik, jendeak botere handia ematen dio agintari bati segurtasuna lortzeko. Estatua absolutua da, eta ezin da matxinatu.
  • John Locke: Gizakia askea dela eta eskubide naturalak dituela dio (bizitza, askatasuna, jabetza). Estatua eskubide horiek babesteko sortzen da, baina boterea mugatua izan behar da. Gobernuak ez baditu errespetatzen, herriak matxinatzeko eskubidea du.
  • Jean-Jacques Rousseau: Gizakia berez ona da, baina
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia Modernoaren Gakoak: Kontratua, Dualismoa eta Kant" »

Existentzialismoa eta Feminismoaren Bilakaera Historikoa

Filosofia eta etika4,07 KB

Existentzialismoa: Askatasunaren eta Existentziaren Filosofia

Existentzialismoa XIX. mendean sortu zen eta XX. mendearen bigarren erdiraino iraun zuen. Filosofo batzuen lanak deskribatzeko erabilitako terminoa da, baina inoiz ez da egon askatasun zabalik definizioaren inguruan. Hitza, historikoki, korronte filosofiko bat izendatzeko erabili da. Jean-Paul Sartre izan zen existentzialismoa beretzat hartu zuen lehen filosofoa.

Existentzialismo motak eta desberdintasunak

Existentzialismoaren barruan desberdintasun sakonak daude:

  • Erlijiosoa: Errealitatea erlijioan aurkitzen dutenak (Unamuno, Jaspers).
  • Atea: Jainkoak salbatzeko itxaropenik ez dutenak (Sartre, Beauvoir...).

Sartreren ekarpena eta gizakiaren askatasuna

Sartreren ekarpena existentzialismoaren...

Jarraitu irakurtzen "Existentzialismoa eta Feminismoaren Bilakaera Historikoa" »

Erlijioaren funtzioa gaur egungo gizartean

Filosofia eta etika2,35 KB

Historian zehar, erlijioak gizartean funtzio ugari bete ditu: komunitatearen batasuna sendotu, azalpen kosmikoak eta existentzialak eskaini, eta arau moralak ezarri. Hala ere, Ilustrazioaren ondoren eta modernitatean barrena, hainbat filosofo —Marx, Nietzsche eta Freud, “susmoaren filosofoak” deiturikoak— erlijioaren funtzio eta egiazkotasuna zalantzan jartzen hasi ziren.

Susmoaren filosofoen ikuspegia

Marxentzat, erlijioa “herriaren opioa” zen, sistemaren injustiziak ezkutatzeko eta klase zapalduek beren sufrimendua arintzeko. Testuinguru ekonomiko eta politiko batean ulertu behar da haren ikuspegia, non erlijioak egitura sozialen mantentzaile gisa jarduten duen. Nietzscheren ustez, “Jainkoa hil da”, eta horrek balio tradizionalen...

Jarraitu irakurtzen "Erlijioaren funtzioa gaur egungo gizartean" »

Susmoaren filosofoak eta Darwin: Egungo pentsamenduaren sustraiak

Filosofia eta etika2,75 KB

XIX. eta XX. mendeetako pentsamenduaren sustraiak

XIX. eta XX. mendeetako filosofiak egungo pentsamenduaren sustraiak beregan dituela esan genezake; Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin gabe ezingo litzateke garai honetako filosofia ulertu. Lehenengo hiru hauek “susmoaren filosofoak” bezala ere ezagunak dira; izan ere, hirurek zalantzan jarri zuten ordura arteko filosofiak emandako interpretazioa: gizakia subjektu autonomo, aske eta arrazionala delako pentsamendua ez dela erabat zuzena susmatuko dute.

Aurrekoa kontuan hartuz, bakoitzak pentsatuko du faktore irrazionalek sakonki baldintzatzen dutela giza arrazoimena eta askatasuna. Diagnostikatzen duten egoerari buelta eman behar zaiola iritziko dute guztiek:

1. Marx: Egitura ekonomikoa eta alienazioa

Marxen...

Jarraitu irakurtzen "Susmoaren filosofoak eta Darwin: Egungo pentsamenduaren sustraiak" »

Eichmann Jerusalemen: Gaizkiaren hutsalkeria aztergai

Filosofia eta etika2,36 KB

Eichmann eta Holokaustoa

Adolf Eichmann Holokaustoa diseinatu zuen nazi alderdiko kargu gorenetakoa zen. Gerra amaitzean Argentinara egin zuen ihes; bertan, Mossadeko komando batek bahitu eta Jerusalemera eraman zuen hegazkinez, nazioarteko legeak hautsiz, 1960an. Hurrengo urtean epaitu, erruduntzat jo eta heriotza-zigorra ezarri zioten, 1962an gauzatu zena.

Hannah Arendten analisia: "Eichmann Jerusalemen"

Eichmann Jerusalemen obran, Arendtek Eichmann gizaki arrunta dela argitu ondoren (ez da munstro maltzurra, ez antisemita amorratua, ez soziopata azkarra…), galdera honi erantzun nahi dio: nola da posible pertsona batek milaka pertsonaren heriotza agintzea?

Defentsaren argudioak

Pentsalariak Eichmannen defentsak erabilitako bi argudiori erreparatuko...

Jarraitu irakurtzen "Eichmann Jerusalemen: Gaizkiaren hutsalkeria aztergai" »

Filosofia Garaikidearen Gakoak: Arendt, Beauvoir eta Gehiago

Filosofia eta etika10,49 KB

Hannah Arendt eta gaizkiaren hutsalkeria

Testu ulermenak.

1. Eichmann ez zen tuntuna, burugabea baizik, eta hori da bere jokabidearen gakoa. Bere burugabekeria ez da gauza ohikoa, nahiz eta ez den gaiztakeria sakon baten ondorioa. Hain zuzen ere, Jerusalemen egindako epaiketaren irakasbide nagusia hau da: arriskutsuagoa izan daiteke errealitatetik urrunduta dagoen pertsona bat, bere baitan sen gaiztoak dituen beste bat baino.

2. Eichmann ez zen pertsona bereziki gaiztoa, eta hori argi geratu zen bere epaiketan. Ez zuen gaiztakeriarako asmorik, eta bere jardueraren motibo bakarra aurrerapen pertsonala zen. Hala ere, desira hori ez zen gaizkia egiteko borondatetik sortzen. Izan ere, ez zekien benetan zertan zebilen, eta ez zuen egiten ari zenaren...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Garaikidearen Gakoak: Arendt, Beauvoir eta Gehiago" »

Simone de Beauvoir eta Generoaren Eraikuntza

Filosofia eta etika2,66 KB

Simone de Beauvoir, XX. mendeko pentsalari eta idazle frantses ospetsua, feminismoaren historiako irudi gakoetako bat da. Bere lanik ospetsuena, "Bigarren sexua", emakumeen egoera soziala eta kulturala aztertzen du modu zorrotz eta sakonean. Lan honetan agertzen den teoria bat oso ezaguna egin da: "Ez da emakume jaiotzen, bilakatu egiten da". Esaldi honek feminismoan oinarri teoriko garrantzitsu bat markatu zuen.

De Beauvoirren Tesi Nagusia

De Beauvoir-ek adierazten du genero-identitatea, kasu honetan emakume izatea, ez dela biologikoki zehaztua jaiotzean, baizik eta gizarteak, hezkuntzak eta kultura zehatzek forma ematen dutela pertsona baten bizitzan zehar.

Feminismoaren Oinarriak eta Aurrekariak

  • Simone de Beauvoirren tesiaren aldeko argudio
...
Jarraitu irakurtzen "Simone de Beauvoir eta Generoaren Eraikuntza" »

Gizakiaren Filosofia: Askatasuna eta Gogo-Gorputz Eztabaida

Filosofia eta etika2,67 KB

Aske al gara?

José Ortegak gogorarazten du gizakia izateak bizitza etengabeko zeregina dela jakitea inplikatzen duela; ez du balio izatea soilik, baizik eta izate horrek zer esan nahi duen ulertzea. Izaki tenporalak gara, bizirik gaudela ohartzean hilko garela ikusten dugulako. Denbora mugatua dugu, eta gure ekintzek eragina dute. Horrek laguntzen digu heriotzari nola aurre egin jakiten eta bizitzak zentzurik duen ala ez erabakitzen.

Gogoa eta gorputzaren arteko eztabaida

Dideroten gizakiaren definizioak gorputza eta arima bereizten ditu: materialtasuna (gorputza, desioak...) eta arimari lotutako arrazionaltasuna. Hiru jarrera nagusi hartu daitezke kasu honetan:

  • Dualismoa: Arima gorputzari kontrajartzen zaio eta benetako identitatea da; desioak
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Filosofia: Askatasuna eta Gogo-Gorputz Eztabaida" »