Nietzsche: Bizitzaren Filosofia
Bitalismoa
Nietzschek badu susmo argi bat: Mendebaldeko kultura galbidea eta okerbidea izan da azken bi mila urtez geroztik. Mendebaldean eta bereziki Europan, etsipena, ahultasuna, onginahia... moduko balio moralak goresten dira bizitzaren kalterako. Nietzscheren ustez, bizitza eta mundua bere horretan onartzeko ezintasunak, mendebaldeko zibilizazioa mundu metafisikoak irudikatzera eraman duela eta haraindiko bizitzaren asmakizun horrek, bizitzatik bertatik urrundu du. Pentsalariaren ustez, Europaren norabide horren sorburua Greziako ilustrazioaren garaian gertatu zen, Sokrates eta Platonen garaian, hain zuzen ere. Aurretik, filosofiaren aro tragikoa deritzon garaian, bizitzaren pultsioaren araberako balioak goretsi ziren, baina Platonen dualismoak...