Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Kanten Etika: Autonomia Morala eta Inperatibo Kategoriakoa

Filosofia eta etika2,24 KB

Autonomia Morala

Kantek bere morala edo etika azaltzen du "Arrazoi Praktikoaren Kritika" idazlanean. Arrazoi hutsaren edo teorikoaren bidez, izana ezagutzen dugu; arrazoimen praktikoaren bidez, aldiz, izan behar duena. Arrazoi teorikoan ez ditugula lege naturalak objektuetan deskubritzen, eta a priori eraikitzen ditugula, arrazoi praktikoan gauza bera gertatzen da.

Kontzientzia Morala

Pentsaera kantiarraren arabera, kontzientzia moralaren existentzia dudaezinezkoa da. Gizakiak eredu batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak. Ekintza-eredu horiek ez dira esperientziaren zaggaiak, esperientziaren gidariak baizik.

Inperatibo Kategoriakoa

Kanten ustez, eginbehar unibertsala adierazten duen inperatiboak hiru ezaugarri bete behar ditu:...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Etika: Autonomia Morala eta Inperatibo Kategoriakoa" »

San Agustinen ezagutzaren teoria, argia eta gaizkia

Filosofia eta etika3,71 KB

Ezagutzaren teoria

Berarentzat, kristautzea norberaren barrurantz itzultzea da; jainkoa gizakiaren barruan bakarrik aurki daitekeelako, eta egia barneko giza baitan dagoelako. San Agustinek dio oroimenean, barneko atal batean, egia dagoela; eta egia hori jainkoa bera dela. Beste alde batetik, jainkoa zoriona dela ere dio; baina jainko hori nire barneko gauzarik barrunagoa da. Beraz, egia eta zoriontasuna jainkoaren bidez erlazionatuta daude.

San Agustinek, ezagutzaren teoria erabiliz, antropologia dualista azaldu zuen. Gizakia gorputzaz baliatzen den arimatzat hartu zuen. Gorputza printzipio materiakoa eta ustelkorra da; arima, aldiz, materia gabekoa eta ukiezina da, maila handiagokoa, eta gorputzari zenbait gaitasun ematen diona ezagutza lortzeko.

...

Jarraitu irakurtzen "San Agustinen ezagutzaren teoria, argia eta gaizkia" »

Metodo Filosofikoak eta Jakintza: Gida eta Azterketa

Filosofia eta etika3,22 KB

Metodo Filosofikoak

Metodo Enpiriko-Arrazionala

Bi ezagutza mota bereizten ditu: zentzumenak eta adimena. Horren ondorioz, errealitateak bi maila ditu:

  • 1. maila sentikorra: Zentzumenek ematen dizkigute datuak.
  • 2. maila ulergarria: Gauzak zer diren eta zerk eragiten duen direna izatea aztertzen du.

Adimenak kategoria bidez azaltzen du hori; kategoria garrantzitsuena substantzia da (gauza konkretu bakoitzaren funtsezko oinarria). Izaki guztien artean komuna, unibertsala eta beharrezkoa den ezagutza du helburu: izakia izaki den aldetik.

Metodo Enpirista

Bi ezagutza iturri ditu: esperientzia eta arrazoimena. Ezagutzaren jatorria eta balioa zentzumen-esperientziatik datorrela uste du eta, horren ondorioz, ikerketarako indukzio-bidezko metodoa baliatzen...

Jarraitu irakurtzen "Metodo Filosofikoak eta Jakintza: Gida eta Azterketa" »

Platonen morala eta arimaren teoria

Filosofia eta etika4,16 KB

1. Gizakiaren azken helburua: zoriontasuna

Gizakiaren azken helburua zoriontsu izatea da, hau da, zoriontasuna lortzea.

2. Arima hilezkorra eta morala

  1. Platonen arabera, arima hilezkorra da. Eguneroko bizitzan jokabide moralek zentzua izan dezaten, arima hilezkorra izan behar du. Horrela, bizitzan jokabide eta jarrera onak izan dituztenak hil ondoren sarituak izango dira.

  2. Komeni da pertsona ona izatea: arima iraunkorra denez, gorputza desagertzean (hiltzean) sari bat jasotzen dugu. Jokaeraren edo jarreraren araberako saria da: hil ondoren zoriontasuna lortzen dute onek, eta zigorra jasaten dute txarrek.

  3. Saririk garrantzitsuenetakoa: berriro erreinkarnatu ez izatea —zorioneko uharteetan betiko geratzea. Reenkarnatzen jarraitzen dute pertsonak filosofo

...
Jarraitu irakurtzen "Platonen morala eta arimaren teoria" »

Filosofiaren Jatorria: Mitosetik Logoserako Bidea

Filosofia eta etika2,48 KB

Miletoko merkataritza-gunean, kultura ezberdinetako jendea biltzen zen portu batean, errealitatea azaltzeko mito desberdinak zeudela ikusi zuten. Mito guztiak ezin zirenez egia izan, arrazoimenaren bidez (logos) azaltzen saiatu ziren, irudimena alde batera utzita.

Mirespena eta Jarrera Filosofikoa

Filosofoek natura miresteko denbora izan zuten, esklaboei esker. Harridura sortu zieten fenomeno berriek (trumoiak, ekaitzak, jaiotzak), eta horrek zalantza eragin zien. Beren ezjakintasuna onartzea izan zen jarrera filosofikoa. Unibertsoan (cosmos) zegoen harmonia azaldu nahi zuten, jarrera kritikoari eutsiz eta etengabe galderak eginez.

Platon eta Jakintzaren Bilaketa

Platonek maitasuna eta jakintza konparatzen zituen, biek gizakiaren hutsune bat betetzen...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Jatorria: Mitosetik Logoserako Bidea" »

Platonen Filosofia: Heziketa, Justizia eta Metafisika

Filosofia eta etika7,29 KB

Platonen Filosofiaren Oinarriak

Platonen ekintza nagusia heziketa da: morala ikasi eta irakastea. Platonek idatzitako hiru lan garrantzitsu aipa daitezke: Protagoras, Errepublikako I. liburua eta Errepublika. Lan hauek zuzentasunaz, pedagogiaz eta metafisikaz arduratzen dira.

Garai hartan, jende guztia –kanpotarrak, emakumeak eta esklaboak– txarto tratatzen baziren ere, Platonek berdintasunaren aldeko ikuspegia izan zuen. Emakumeak esklaboen gainetik kokatu zituen, nahiz eta gizonena baino heziketa txarragoa jaso eta ginezeoetan bizi.

Erlijio eta Filosofia Eraginak

Orfismoa eta Pitagorikoak

  • Orfismoa: Budismoaren eta pitagorismoaren eragina izan zuen. Arima ideien mundura pasatzeko prozesua da.
  • Pitagorikoak: Haien arimari eta zenbakiei buruzko
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Heziketa, Justizia eta Metafisika" »

Etika, Morala eta Giza Eskubideen Oinarriak

Filosofia eta etika3,03 KB

Morala eta Etika

Morala latinezko mos hitzetik dator (ohitura) eta gizakiak bere erabakien eta ekintzen bidez sortzen duen ohitura eta jokabide multzoa da. Filosofian, moralak bizitza praktikoari egiten dio erreferentzia: zer egiten dugun eta nola jokatzen dugun. Askatasunarekin lotuta dago, gure ekintzen erantzule egiten gaituelako, eta galdera hauei erantzuten die: zer egin behar dut, nolako pertsona izan nahi dut eta nolako munduan bizi nahi dut? Morala, gainera, balioek, arauek eta printzipioek osatzen dute, eta hauek kultura eta denboraren arabera alda daitezke.

Etika grezierazko êthos hitzetik dator (izaera) eta moralari buruzko hausnarketa filosofikoa da; pentsamenduaren mailan kokatzen da. Ez du zuzenean jokatzen, baizik eta moralaren...

Jarraitu irakurtzen "Etika, Morala eta Giza Eskubideen Oinarriak" »

Wittgenstein eta Txillardegi: Hizkuntzaren Filosofia

Filosofia eta etika2,26 KB

Wittgenstein eta hizkuntzaren analisia: Txillardegiren ikuspegia

Ludwig Wittgenstein XX. mendeko filosofia analitikoaren pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere lanak filosofiaren norabidea errotik aldatu zuen, hizkuntzaren azterketan oinarrituz. Vienako Zirkuluarekin eta logika modernoaren garapenarekin lotura estua izan zuen, hizkuntzaren mugak eta egiturak aztertzea filosofiaren zeregin nagusi bihurtuz.

1. Lehen etapa: Tractatus Logico-Philosophicus

Bere lehen etapako pentsamendua Tractatus Logico-Philosophicus lanean agertzen da. Bertan, hizkuntza eta munduaren arteko harreman isomorfikoa defendatzen du:

  • Esaldiak errealitateko gertakarien “irudi logikoak” dira.
  • Hizkuntzak soilik zentzua du errealitate posible bat adierazten duenean.
...
Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein eta Txillardegi: Hizkuntzaren Filosofia" »

Descartes eta Kant: Filosofiaren Oinarriak eta Etika

Filosofia eta etika3,48 KB

Descartes: Metodoa eta Ezagutzaren Oinarriak

9. "Lehena ez zen ez nuela ezer hartuko egiatzat...": Lehen araua ebidentzia da. Egia ez da froga esperimentalen bidez lortzen, ebidentzian baizik, «argia eta bereizia» denean. Hau da, gure arrazoiak berehala egiazkotzat hartzen duenean, dudarako aukerarik gabe, eta beste edozeinengandik bereizten denean. Bigarren araua analisia da (konplexutik sinplera murriztea); hirugarrena, sintesia (ezagutzen denetik ezezagunera abiatzea); eta azkena, arrazoibidea berrikustea.

13. "Nire ekintzean zalantzati ez irauteko...": Descartesek bere behin-behineko morala aurkezten du, bere sinesmen guztiak zalantzan jartzeko proiektu filosofikoa gauzatzen duen bitartean jokabidea gidatzeko.

18. "Ez dakit han egin nituen.

...
Jarraitu irakurtzen "Descartes eta Kant: Filosofiaren Oinarriak eta Etika" »

Filosofia Analitikoa, Existentzialismoa eta Feminismoa

Filosofia eta etika3,5 KB

Filosofia Analitikoa eta Hizkuntzaren Analisia

Arazo filosofikoak hizkuntzaren analisiaren bidez ulertzeko, ezinbestekoa da filosofia analitikoaren ekarpena. Korronte hau XIX. mendearen amaieran sortu zen, eta bere helburua arazo filosofikoak argitzea da, hizkuntzaren, logikaren eta argudioen analisi zorrotzaren bidez. Filosofia analitikoak jarrera antimetafisikoa du, eta defendatzen du arazo filosofiko gehienak ez direla benetako arazoak, baizik eta hizkuntzaren erabilera okerraren ondorio. Horrenbestez, filosofiaren lana ez da teoria berriak sortzea, baizik eta hizkuntzaren nahasmenduak argitzea.

Ludwig Wittgenstein eta Hizkuntzaren Filosofia

Korronte honetako filosofo nagusietako bat Ludwig Wittgenstein da, eta haren pentsamendua bi garaitan...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Analitikoa, Existentzialismoa eta Feminismoa" »