Filosofia Modernoaren Gakoak: Kontratua, Dualismoa eta Kant

Filosofia eta etika2,49 KB

1. Kontraktualismoa

Kontraktualismoak dio Estatua pertsonen arteko akordio baten ondorio dela. Hasieran gizakiak natura-egoeran bizi ziren, estaturik eta legerik gabe. Egoera hori hobetzeko, gizarte-kontratua egin zuten.

Autore nagusien pentsamendua

  • Thomas Hobbes: Natura-egoeran gizakia berekoia da eta gatazkak sortzen dira. Horregatik, jendeak botere handia ematen dio agintari bati segurtasuna lortzeko. Estatua absolutua da, eta ezin da matxinatu.
  • John Locke: Gizakia askea dela eta eskubide naturalak dituela dio (bizitza, askatasuna, jabetza). Estatua eskubide horiek babesteko sortzen da, baina boterea mugatua izan behar da. Gobernuak ez baditu errespetatzen, herriak matxinatzeko eskubidea du.
  • Jean-Jacques Rousseau: Gizakia berez ona da, baina gizarteak desberdintasuna sortzen du. Boterea herriarena da, eta legeek herriaren borondatea adierazi behar dute.

Ondorioz, hiru autoreek kontratua aipatzen dute, baina ondorio desberdinak ateratzen dituzte: Hobbesek botere absolutua defendatzen du; Lockek botere mugatua eta eskubide naturalen babesa; eta Rousseauk herri-subiranotasuna eta berdintasuna.

4. Antropologia: Dualismo antropologikoa

Descartesek dualismo antropologikoa mantendu zuen (gorputza + arima):

  • Res extensa: Giza gorputzarekin identifikatzen da, hilkorra. Gorputza atal ezberdinen batura bezala ulertzen da.
  • Res cogitans: Adimenarekin identifikatzen da, hilezkorra. Bakarra eta zatiezina. Adimenak borondatea du (askatasuna ematen dio gizakiari).
  • Komunikazioa bien artean: Ustekabean eragiten diote elkarri, garunean gertatzen da. Descartesek beste azalpen batzuk eman zituen, baina garai hartan gure jakintza oraindik ez zutenez, erabat oker zegoen.

Bira Kopernikarra

Lehen uste zen subjektua pasiboa zela, eta objektuak bere horretan ezagutzen genituela. Kantek dio subjektua aktiboa dela: guk jartzen ditugu ezagutza posible egiten duten baldintzak. Ez dugu errealitatea "den bezala" ezagutzen, baizik eta gure adimenaren egiturek ahalbidetzen duten moduan.

Horregatik konparatzen da Nicolaus Copernicusekin: hark Eguzkia jarri zuen erdigunean; Kantek, berriz, subjektua jarri zuen ezagutzaren erdigunean.

Deskargatu

PDF Word HTML