Simone de Beauvoir eta Generoaren Eraikuntza

Filosofia eta etika2,66 KB

Simone de Beauvoir, XX. mendeko pentsalari eta idazle frantses ospetsua, feminismoaren historiako irudi gakoetako bat da. Bere lanik ospetsuena, "Bigarren sexua", emakumeen egoera soziala eta kulturala aztertzen du modu zorrotz eta sakonean. Lan honetan agertzen den teoria bat oso ezaguna egin da: "Ez da emakume jaiotzen, bilakatu egiten da". Esaldi honek feminismoan oinarri teoriko garrantzitsu bat markatu zuen.

De Beauvoirren Tesi Nagusia

De Beauvoir-ek adierazten du genero-identitatea, kasu honetan emakume izatea, ez dela biologikoki zehaztua jaiotzean, baizik eta gizarteak, hezkuntzak eta kultura zehatzek forma ematen dutela pertsona baten bizitzan zehar.

Feminismoaren Oinarriak eta Aurrekariak

  • Simone de Beauvoirren tesiaren aldeko argudio nagusia hezkuntzaren bidezko eraldaketa da.
  • Mary Wollstonecraft, XVIII. mendean bizi izan zen feminista britainiarrak, dagoeneko adierazi zuen hezkuntzak duen garrantzia emakumearen egoeran. Wollstonecraftek hezkuntza bereizketarik gabeko eskubidea defendatu zuen, pentsatzeko askatasuna eta emakumeek beren burua garatzeko aukerak aldarrikatuz.

Simonek planteatutako tesiak gaur egungo feminismoaren ideiekin bat egiten du, berdintasunezko hezkuntza bat behar dela sustatuz, tikitatik gizonezkoak eta emakumezkoak berdinak garela adierazten duena eta bi sexuen arteko mendekotasunik egon gabe.

Kontrako Ikuspegiak eta Eragin Historikoa

Aldiz, Jean-Jacques Rousseauk uste zuen emakumeak menpekotasun natural bat zutela eta horren eginkizuna zaintzaile eta etxekoandre izatea zela, hezkuntza ardatz gisa hartuta. Ideia hau, denboran oso urrun joan gabe, XX. mendean, Pilar Primo de Riverak sortutako "Sección Femenina" deituriko eskoletan ikusi daiteke. Emakumearen rola zaintzaile eta amaren irudian mugatu zuen, hezkuntza tradizionala eta mugatua eskainiz.

Eragin Iraunkorrak Gaur Egun

Hori guztia gutxi balitz, gaur egungo eskuineko alderdi politiko batzuek oraindik ere emakumearen irudia modu estereotipatuan aurkezten dute. Gainera, lanpostuen segregazioa, soldata arrakala eta edertasun kanonak mantentzen dira gaur egungo gizartean.

Ondorioa eta Etorkizuna

Nire ustez, Simone de Beauvoirren tesia oso baliagarria izan daiteke gizarte bidezkoago eta parekideago bat lortzeko. Hala ere, estereotipoek eta sozializazio desberdinek oraindik eragin handia dute gure gizartean zoritxarrez. Beraz, gizartean hezkuntza parekidea sustatzeko eta estereotipoak dekonstruktzeko ahalegin handiagoak egiten jarraitu behar dugu.

Deskargatu

PDF Word HTML