Gizakiaren Filosofia: Askatasuna eta Gogo-Gorputz Eztabaida

Filosofia eta etika2,67 KB

Aske al gara?

José Ortegak gogorarazten du gizakia izateak bizitza etengabeko zeregina dela jakitea inplikatzen duela; ez du balio izatea soilik, baizik eta izate horrek zer esan nahi duen ulertzea. Izaki tenporalak gara, bizirik gaudela ohartzean hilko garela ikusten dugulako. Denbora mugatua dugu, eta gure ekintzek eragina dute. Horrek laguntzen digu heriotzari nola aurre egin jakiten eta bizitzak zentzurik duen ala ez erabakitzen.

Gogoa eta gorputzaren arteko eztabaida

Dideroten gizakiaren definizioak gorputza eta arima bereizten ditu: materialtasuna (gorputza, desioak...) eta arimari lotutako arrazionaltasuna. Hiru jarrera nagusi hartu daitezke kasu honetan:

  • Dualismoa: Arima gorputzari kontrajartzen zaio eta benetako identitatea da; desioak eta askatasuna kontrolatzen ditu, eta heriotzaren ondoren hilezkortasunean dirau.
  • Monismoa: Identitatea alderdi fisikoan bildu daiteke. Zientziaren arabera, egoera mentalak prozesu fisiko-kimikoak dira.
  • Beste ikuspegi batzuk:
    • Substantzialismoa: Gizakia batasun banaezina da, gorputzak eta arimak osatua.
    • Funtzionalismoa: Gogoa funtzio konplexuen multzoa da.
    • Emergentismoa: Gogoa gorputzetik jaiotzen den dimentsio bat da.
    • Substantzialismoa: Gizakia batasun substantzial eta banaezintzat hartzen du, gorputzak eta arimak sortua.

Dualismoa eta Platonen pentsamendua

Dualismoaren arabera, gizakia bitan banatuta dago: batetik arima (zatirik garrantzitsuena) eta, bestetik, gorputza.

Platonen arabera, ideien munduko arima hilezkorra da. Arimaren objektiboa ideietatik ahalik eta gertuen egotea da, eta hori hegodun gurdiaren mitoaren bidez azaltzen du.

Hegodun gurdiaren mitoa

Platonen arabera, arima hegodun gurdi baten modukoa da. Gurdia gidatzen duen auriga bat dago (arrazoia), eta bi zaldi ditu:

  1. Zaldi zuria: Noble eta diziplinatua da. Arimaren alde irrazional baina onuratsua ordezkatzen du: adorea, ausardia eta zintzotasuna.
  2. Zaldi beltza: Basatia eta desobedientea da. Arimaren zati honek plazera, desira eta grinak irudikatzen ditu.

Aurigak (arrazoiak) bi zaldi horiek kontrolatu behar ditu zerurantz igotzeko, egiaren eta ideia perfektuen mundura iristeko. Baina zaldi beltzak sarritan beherantz egiten du tira; horregatik, arima ez da beti igotzeko gai. Hau metafora bat da: gizakiak bere grinak eta desioak kontrolatzen ez baditu, ezingo du jakinduria edo benetako zoriontasuna lortu.

0

Deskargatu

PDF Word HTML