Zoriontasuna eta Jainkoa: Ikuspegi Filosofikoak
Zoriontasunaren inguruko hausnarketa filosofikoa
Mendebaldeko filosofian, zoriontasuna barne-egoera harmonioso gisa ulertzen da; iraunkortasun tenporala duen ongizate-sentimendu gisa, izaera iragankorra duten plazer-sentimenduez haratago. Datozen lerroetan, zoriontasunaren posibilitateari buruz jardungo dut. Nire tesia indartzeko, filosofiako bi figura handiren argudioak erabiliko ditut: San Agustin Hiponakoarenak eta Aristotelesenak.
San Agustin: Nahi dena eta infinitutasuna
Alde batetik, Agustinek dio zoriontasunak bi baldintza dituela: aurrena da "nahi duzuna edukitzea". Hori zoriontasunerako beharrezko baldintza da. Nahi duguna ez badaukagu, ez gara zoriontsu izango. Baldintza hori betetzea zaila, ia ezinezkoa bada ere (izan ere, nork dauka...