Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Grezia Klasikoa: Kultura, Filosofia eta Pentsalariak

Filosofia eta etika2,86 KB

Grezia Klasikoa: Urrezko Mendea eta Gerrak

K.a. V. mendea kultura klasikoaren goreneko unea izan zen Atenasen. Garai hartan bi gerra nagusi gertatu ziren: Gerra Medikoak eta Peloponesoko Gerra. Gatazka horiek ondorio politiko eta sozial sakonak ekarri zituzten, baita aurrerapen ekonomiko eta kultural garrantzitsuak ere.

Kultura Klasikoa eta Tragedia

Kultura klasikoaren goren unean, tragedia grekoek gizarte-kontzientzia islatzen zuten. Egile nagusien artean Eskilo, Sofokles eta Euripides nabarmendu ziren. Tragediako pertsonaiak gizaki ideal gisa aurkezten ziren; Platonek ere ideala eta perfektua bilatzen zuen, errealitate iraunkor eta unibertsal gisa ulertzen zituen ideien bidez.

Artea eta Humanismoaren Loraldia

Artean eta literaturan adierazpen...

Jarraitu irakurtzen "Grezia Klasikoa: Kultura, Filosofia eta Pentsalariak" »

Marxismoaren eragina filosofian, artean eta kulturan

Filosofia eta etika2,4 KB

Marxismoaren eragina filosofian

Gaur egungo pentsamendu garaikidean Lukács, Gramsci eta L. Althusser bezalako egileek eragin handia izan dute, humanismoa, estrukturalismoa eta eurokomunismoa bezalako korronteak garatuz.

Marxismo humanista eta estrukturalista

Marxismo humanista (Lukács eta Bloch)

  • Gizakia ardatz: Askatasunaren eta duintasunaren jabe.
  • Ekonomia garrantzitsua izan arren, gizakien tresna da eta haren zerbitzuan dago.

Marxismo estrukturalista (Althusser)

  • Marxismo humanista Marx gaztearen ideologia baino ez dela dio.
  • Marxismoa errealitatea ezagutzeko metodo zientifikoa da.

Frankfurteko Eskola edo Teoria Kritikoa

1930eko hamarkadan sortutako ikertzaile taldea (Horkheimer, Marcuse, Adorno...), Marx eta Freuden teorietan oinarrituta.

  • Helburuak:
...
Jarraitu irakurtzen "Marxismoaren eragina filosofian, artean eta kulturan" »

San Agustin: bizitza, testuinguru eta pentsamendua

Filosofia eta etika2,55 KB

Bizitza eta testuinguru historikoa

Erromatar Inperioaren krisia. III. mendean Inperioaren gainbehera hasi zen.

Kristautasunaren nagusitasuna. Teodosiok Inperioaren erlijio ofizialtzat hartu zuen, 380. urtean.

Bizitza

  • 354. urtean jaio zen Agustin, Tagasten. Lehenengo ikasketak Tagasten egin ondoren, Madaurara joan zen.

  • Arazo filosofiko-teologikoez kezkaturik, bere bilaketa espiritualari eman zion hasiera.

  • Jarrera arrazionalistak hartu zituen, eta ondoren, manikeo bihurtu zen.

  • 383an Erromara joan zen eta erretorika-eskola bat ireki zuen.

  • 387an kristau-doktrinak bereganatu zituen eta Ambrosiok bataiatu zuen.

  • 396an Hiponako apezpiku izendatu zuten.

  • Agustin 430ean hil zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zuten garaian, eta, Erroma jadanik erorita, Erromatar

...
Jarraitu irakurtzen "San Agustin: bizitza, testuinguru eta pentsamendua" »

Descartes: Zalantza Metodikoa eta Egiaren Bilaketa

Filosofia eta etika3,18 KB

René Descartesen filosofiaren funtsezko zutabeetako bat da zalantza metodikoa, egiaren bilaketan abiapuntu gisa erabiltzen duena. Haren ustez, gure ezagutzaren oinarriak zalantzan jartzea ezinbestekoa da ziurtasun irmoak eraikitzeko.

Zalantza: Haurtzaroko Usteak eta Arrazoimena

Haurtzarotik ohituraz ontzat emandako munduari buruzko usteak ez-ziurrak dira, haurtzaroan arrazoimena garatu gabe dagoelako eta zentzumenen mende dagoelako. Haurtzarotik onartutakoa kritikoki aztertu behar dugu, gogamena zentzumenetatik bereiztuz. Ziurtasunak eraikitzeko tresna nagusia pentsamenduaren lehen printzipioen nabaritasuna da, erroreak baztertu ondoren egia ziurtatzen laguntzen diguna.

Zalantza Metodikoaren Hiru Urratsak

Descartesek zalantza metodikoa hiru urratsekin...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Zalantza Metodikoa eta Egiaren Bilaketa" »

José Ortega y Gasset: Bizitzari buruzko ikuspegia

Filosofia eta etika2,38 KB

Ortegaren ikuspuntutik, bizitza bi zentzutan uler daiteke: biologikoa eta biografikoa.

Bizitzaren kategoriak

Bizitzea egiten duguna eta gertatzen zaiguna da. Gure buruarekin eta beste gauzekin topo egitea da.

  • Ustekabekoa da: ez dago idatzita, guk egiten dugu probabilitate desberdinen artean landatuz.
  • Halabeharra askatasuna eta askatasuna halabeharra dira.
  • Testuinguru zehatz batean garatzen da (aukeraketak).
  • Denborazkotasuna: momentu bakoitzean hurrengoan egingo duguna erabaki behar. Inguratzen gaituzten baldintzak baldintzatu eta, aldi berean, guri aukerak eskaini.
  • Zirkustantzia: inguratzen nauena nire partea da: ``Ni naiz ni eta nire zirkustantziak´´

Razionalismoaren eta erlatibismoaren gainetik (EGIA)

Ez batarekin ez bestearekin ados. Egia ez da...

Jarraitu irakurtzen "José Ortega y Gasset: Bizitzari buruzko ikuspegia" »

Kanten Etika: Autonomia Morala eta Inperatibo Kategoriakoa

Filosofia eta etika2,24 KB

Autonomia Morala

Kantek bere morala edo etika azaltzen du "Arrazoi Praktikoaren Kritika" idazlanean. Arrazoi hutsaren edo teorikoaren bidez, izana ezagutzen dugu; arrazoimen praktikoaren bidez, aldiz, izan behar duena. Arrazoi teorikoan ez ditugula lege naturalak objektuetan deskubritzen, eta a priori eraikitzen ditugula, arrazoi praktikoan gauza bera gertatzen da.

Kontzientzia Morala

Pentsaera kantiarraren arabera, kontzientzia moralaren existentzia dudaezinezkoa da. Gizakiak eredu batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak. Ekintza-eredu horiek ez dira esperientziaren zaggaiak, esperientziaren gidariak baizik.

Inperatibo Kategoriakoa

Kanten ustez, eginbehar unibertsala adierazten duen inperatiboak hiru ezaugarri bete behar ditu:...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Etika: Autonomia Morala eta Inperatibo Kategoriakoa" »

San Agustinen ezagutzaren teoria, argia eta gaizkia

Filosofia eta etika3,71 KB

Ezagutzaren teoria

Berarentzat, kristautzea norberaren barrurantz itzultzea da; jainkoa gizakiaren barruan bakarrik aurki daitekeelako, eta egia barneko giza baitan dagoelako. San Agustinek dio oroimenean, barneko atal batean, egia dagoela; eta egia hori jainkoa bera dela. Beste alde batetik, jainkoa zoriona dela ere dio; baina jainko hori nire barneko gauzarik barrunagoa da. Beraz, egia eta zoriontasuna jainkoaren bidez erlazionatuta daude.

San Agustinek, ezagutzaren teoria erabiliz, antropologia dualista azaldu zuen. Gizakia gorputzaz baliatzen den arimatzat hartu zuen. Gorputza printzipio materiakoa eta ustelkorra da; arima, aldiz, materia gabekoa eta ukiezina da, maila handiagokoa, eta gorputzari zenbait gaitasun ematen diona ezagutza lortzeko.

...

Jarraitu irakurtzen "San Agustinen ezagutzaren teoria, argia eta gaizkia" »

Metodo Filosofikoak eta Jakintza: Gida eta Azterketa

Filosofia eta etika3,22 KB

Metodo Filosofikoak

Metodo Enpiriko-Arrazionala

Bi ezagutza mota bereizten ditu: zentzumenak eta adimena. Horren ondorioz, errealitateak bi maila ditu:

  • 1. maila sentikorra: Zentzumenek ematen dizkigute datuak.
  • 2. maila ulergarria: Gauzak zer diren eta zerk eragiten duen direna izatea aztertzen du.

Adimenak kategoria bidez azaltzen du hori; kategoria garrantzitsuena substantzia da (gauza konkretu bakoitzaren funtsezko oinarria). Izaki guztien artean komuna, unibertsala eta beharrezkoa den ezagutza du helburu: izakia izaki den aldetik.

Metodo Enpirista

Bi ezagutza iturri ditu: esperientzia eta arrazoimena. Ezagutzaren jatorria eta balioa zentzumen-esperientziatik datorrela uste du eta, horren ondorioz, ikerketarako indukzio-bidezko metodoa baliatzen...

Jarraitu irakurtzen "Metodo Filosofikoak eta Jakintza: Gida eta Azterketa" »

Platonen morala eta arimaren teoria

Filosofia eta etika4,16 KB

1. Gizakiaren azken helburua: zoriontasuna

Gizakiaren azken helburua zoriontsu izatea da, hau da, zoriontasuna lortzea.

2. Arima hilezkorra eta morala

  1. Platonen arabera, arima hilezkorra da. Eguneroko bizitzan jokabide moralek zentzua izan dezaten, arima hilezkorra izan behar du. Horrela, bizitzan jokabide eta jarrera onak izan dituztenak hil ondoren sarituak izango dira.

  2. Komeni da pertsona ona izatea: arima iraunkorra denez, gorputza desagertzean (hiltzean) sari bat jasotzen dugu. Jokaeraren edo jarreraren araberako saria da: hil ondoren zoriontasuna lortzen dute onek, eta zigorra jasaten dute txarrek.

  3. Saririk garrantzitsuenetakoa: berriro erreinkarnatu ez izatea —zorioneko uharteetan betiko geratzea. Reenkarnatzen jarraitzen dute pertsonak filosofo

...
Jarraitu irakurtzen "Platonen morala eta arimaren teoria" »

Filosofiaren Jatorria: Mitosetik Logoserako Bidea

Filosofia eta etika2,48 KB

Miletoko merkataritza-gunean, kultura ezberdinetako jendea biltzen zen portu batean, errealitatea azaltzeko mito desberdinak zeudela ikusi zuten. Mito guztiak ezin zirenez egia izan, arrazoimenaren bidez (logos) azaltzen saiatu ziren, irudimena alde batera utzita.

Mirespena eta Jarrera Filosofikoa

Filosofoek natura miresteko denbora izan zuten, esklaboei esker. Harridura sortu zieten fenomeno berriek (trumoiak, ekaitzak, jaiotzak), eta horrek zalantza eragin zien. Beren ezjakintasuna onartzea izan zen jarrera filosofikoa. Unibertsoan (cosmos) zegoen harmonia azaldu nahi zuten, jarrera kritikoari eutsiz eta etengabe galderak eginez.

Platon eta Jakintzaren Bilaketa

Platonek maitasuna eta jakintza konparatzen zituen, biek gizakiaren hutsune bat betetzen...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Jatorria: Mitosetik Logoserako Bidea" »