Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Merkatu Mota Ezberdinak: Lehia Osoa, Oligopolioa, Monopolioa eta Lehia Monopolistikoa

Ekonomia3,01 KB

Lehia Osoa

Lehia osoko merkatuetan saltzaile asko daude, eta horrek esan nahi du merkatuko ekoizpen guztia, hau da, eskaintza guztia, saltzaile askoren artean egiten dela. Beraz, saltzaile bakoitzari eskaintzea tokatuko zaion ondasun unitate kopurua oso txikia izango da merkatuko eskaintza osoarekin alderatuta. Ondorioz, saltzaile bakar batek erabakiko balu, urrunegi joanda ere, bere ekoizpena hirukoiztea edo, kontrako alderantz jota, ekoizteari uztea, merkatuak ez luke eskaintza igoerarik ez jaitsierarik nabarituko. Hori dela eta, eskaintzaren igoera horrek ez luke merkatuko parte-hartzaileen jarreretan eragingo. Horregatik hain zuzen, merkatuko prezioa ez litzateke aldatuko.

Oligopolioa

Oligopolioan, aldiz, saltzaile gutxi daudenez, merkatuko...

Jarraitu irakurtzen "Merkatu Mota Ezberdinak: Lehia Osoa, Oligopolioa, Monopolioa eta Lehia Monopolistikoa" »

Finantza Ratioak: Likidezia, Bermeak eta Zorpetzea

Ekonomia2,59 KB

Finantza Ratioak: Analisia eta Interpretazioa

Aitxortegi edo Diruzaintza

Definizioa: Epe laburreko finantza inbertsioak + zordun komertzialak + bankua + kutxa / pasibo korronteko kontuen batura.

Interpretazioa:

  • Balio optimoa > 1: Epe laburreko likidezia du aktibo likidoekin.
  • Balioa < 1: Ez du epe laburreko likideziarik aktibo likidoekin.
  • Balioa > 2: Gehiegizko likidezia egon daiteke, etekinik gabeko aktiboekin.

Likidezia

Definizioa: Aktibo korrontea / pasibo korrontea.

Interpretazioa:

  • Balio optimoak > 1 (1.5-1.8): Enpresak epe laburreko likidezia du, ordainketei aurre egiteko gaitasunarekin.
  • Balioa < 1: MF negatiboa, kaudimen eza epe laburrera, ordainketa etendura arriskuan.
  • Balioa > 1.8: Finantza egoera lasaia epe laburrera, baina errentagarritasun
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Ratioak: Likidezia, Bermeak eta Zorpetzea" »

Merkatu Ikerketa eta Merkatu-segmentazioa: Gako Konzeptuak

Ekonomia4,44 KB

Merkatu ikerketa: Merkatu baten ezaugarriak aztertzeko, enpresarentzat esanguratsuak diren taldeetan zatitzeko, merkatu-helburua egoki aukeratzeko eta, azken batean, marketin-plan arrakastatsu bat gauzatzeko, ezinbestekoa da enpresak informazio egokia erabiltzea. Beraz, merkatu bateko produktu, bezero, lehiakide eta kontsumitzaileei buruzko informazioa biltzeko eta aztertzeko erabiltzen den tresna da. Beraz, landa-lana funtsezkoa da merkatu ikerketan.

Merkatu-segmentazioa: Produktu baten merkatua kontsumitzaile heterogeneoz osatua dago. Merkatu-segmentazioa, irizpide bati jarraituz merkatua multzo homogeneotan banatzeari deritzogu. Horrek lagundu egingo dio enpresari bere merkatu-helburuak identifikatzen, eta horietako bakoitzari bere merkataritza-...

Jarraitu irakurtzen "Merkatu Ikerketa eta Merkatu-segmentazioa: Gako Konzeptuak" »

Enpresa Finantzaketa eta Kontabilitate Kontzeptuak

Ekonomia3,75 KB

Enpresa munduan ezinbestekoak diren finantza eta kontabilitate kontzeptu nagusiak azaltzen ditugu jarraian, haien esanahia eta garrantzia ulertzen laguntzeko.

Merkataritza-deskontua

Epe laburreko finantza-eragiketa bat da, zeinaren bidez enpresek likidezia behar dutenean, kanbio-letretan formalizatuta dituzten kobratzeko eskubideak epemuga iritsi baino lehen dirutan bihur ditzaketen. Enpresek finantza-entitate bati kanbio-letrak epemuga itxaron gabe eman diezazkiokete, kanbio-letren zenbatekoak kobratzeko. Hala ere, enpresak ez du letran agertzen den kopurua kobratuko, kopuru txikiago bat baizik. Behin epemuga iritsita, finantza-entitateak enpresaren bezeroengana joko du, finantza-entitateak kobratu arte enpresaren arriskua edo erantzukizuna...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa Finantzaketa eta Kontabilitate Kontzeptuak" »

Finantza-adierazleen analisia eta kudeaketa

Ekonomia4,32 KB

Finantza-adierazleen analisia

Kaudimena

1. Altxortegia (erab+bih/pas kor):

  • <1 ordainketa etendura, MF negatiboa.
  • 1-1,5 ordainketa etenduran sartzen ahal da.
  • 1,5-2 Hartzekodunei kaudimen nahikoa.
  • >2 Aktibo Korronte gehiegi.

2. Berehalako altx (erab/pas kor):

  • <0,75 epe laburreko zorrak ordaintzeko arazoak izaten ahal ditu.
  • 0,75-1 kaudimen nahikoa, likidezia arazorik ez.
  • >1 bihurgarria eta erabilgarria gehiegi.

3. Berme (akt/pas gald):

  • <0,1 berehalako zorrak ordaintzeko arazoak izaten ahal ditu.
  • 0,1-0,3 erabilgarriarekin berehalako zorrak ordaintzeko gai.
  • >0,3 erabilgarri gehiegi.

4. Zorpetz (pas gald./ond gar):

  • <1 porrot egoera, zorrak ezin ditu ordaindu.
  • 1-1,5 porrot egoeran sartzen ahal da.
  • 1,5-2,5 hartzekodun guztien zorrak bermatuta.
  • >
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza-adierazleen analisia eta kudeaketa" »

BPGd-aren Mugak eta Enplegu Politika Espainian

Ekonomia2,27 KB

BPGd-aren Mugak

BPGd-ak ez ditu kontuan hartzen ekonomia batek ekoitzitako azken ondasun eta zerbitzu guztiak. Jarduera asko ez dira aitortzen, sektore publikoak ez duelako haien berri, eta, beraz, ez dira agertzen. Ezkutuko ekonomia deritze estatuaren begietatik egiten diren jarduerei.

BPGd-ak ez du neurtzen ondasunen eta zerbitzuen trukean dirurik erabiltzen ez den jarduerarik.

BPGd-ak, beste ekonomia-adierazle batzuek bezala, ez ditu kanpo-eraginak adierazten; alegia, ez ditu islatzen ekonomia-jardueraren ondoriozko onurak eta kostuak, teknologia-aurrerapena eta kutsadura eragitea.

BPGd-ak ez du neurtzen ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen kalitatea. BPGd-aren zifrak zenbaki hutsak dira, ez besterik. Ez dute kontuan hartzen ekoizten dena elikagaiak...

Jarraitu irakurtzen "BPGd-aren Mugak eta Enplegu Politika Espainian" »

Finantza Aktibo, Bitartekari eta Merkatuen Gida Osoa

Ekonomia4,21 KB

Aktiboak

Kontzeptua eta Funtzioak

Unitate ekonomikoek jaulkitzen dituzten eta aurrezkia inbertsiorantz bideratzeko tresna gisa balio duten tituluak dira. Aktibo eskubideak eta pasibo obligazioak sortzen dituzte.

Ezaugarriak

  • Likidezia: Dirua modu azkarrean lortzeko edo bihurtzeko gaitasuna, epe laburrean balioa galdu gabe.
  • Arriskua: Ordaintzerakoan arazoak izateko aukera da (kreditu-arriskua, inbertsioa galtzeko arriskua, interes-tasaren arriskua, merkatu-arriskua - adibidez, elektrizitatea erortzea edo petrolioa igotzea -, herrialde-arriskua - araudia aldatzea -, kanbio-tasaren arriskua).
  • Errentagarritasuna: Eroslearentzat interesak sortzeko gaitasuna da, funtsak lagatzearen eta arriskua hartzearen truke.

Sailkapena

Jaulkipenaren arabera
  • Lehen mailakoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Aktibo, Bitartekari eta Merkatuen Gida Osoa" »

Lan Merkatua eta Enplegua: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,84 KB

Soldata eta Lan Merkatuaren Oinarriak

Soldata: Besteen kontura egindako lanaren ordainsaria da. Familien sarrera-iturri da, eta hauen bizi-maila eta langileen errealizazio pertsonala eta profesionala baldintzatzen ditu.

Oreka-Soldata: Eskaintzaren eta eskariaren joko askearen bidez lan-merkatuaren oreka lortzen duen diru-soldatari deritzo.

Lan-Eskaintza

Familiek eskaintzen duten lan-kantitatea da. Faktore hauen araberakoa da:

  • Biztanleriaren ezaugarriak
  • Soldata-maila

Lan-Eskaria

Enpresek eskatzen duten lan-kantitatea da. Faktoreak:

  • Ekoizteko ondasunaren prezioa
  • Langileen produktibitatea
  • Soldata-maila

Lan Merkatua eta Produktibitatea

Lan Merkatua: Lehia Ez-Perfektua

Lan-merkatua lehia ez-perfektuko merkatua da, bi arrazoi nagusirengatik:

  1. Lan-merkatuan egiten
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Merkatua eta Enplegua: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Ekonomia Terminoen Azalpena

Ekonomia3,23 KB

Merkatua eta Enpresak

KARTELAK: enpresen elkarketa informalak dira, merkatuko lehiakideak gutxitzeko edo paretik kentzeko sortutakoak, baina enpresa bakoitzak bere independentziari eusten dio.

KOLUSIOA: merkatu oligopolisten arloan, enpresen arteko lehia askearen kalterako hitzarmen oro da.

IRTETEKO HESIAK: enpresa batek merkatu jakin batean sartzea eragozten edo zailtzen duten faktoreak dira.

SARTZEKO HESIAK: enpresa berriak merkatu batean sartzea eragozten edo zailtzen duten faktoreak dira.

KOSTUETAN LIDER: lehiakideak baino kostu txikiagoak izatea eta posizio horri eustea da. Hori lortzeak aukera ematen du sektoreko batez besteko mozkinak handiagoak lortzeko.

Lana eta Enplegua

SOLDATA: Besteen kontura egindako lanaren ordainsaria.

Langabeziaren

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Terminoen Azalpena" »

Merkaturatzea: Funtzioak, Merkatua eta Marketin Mixa

Ekonomia5,95 KB

Merkaturatze-funtzioa

Merkaturatze-funtzioa: enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileengana heltzeko egin behar diren jarduera guztiak sartzen dira. Funtzio hori merkaturatze-arloak betetzen du.

Funtzio Nagusiak

  • Merkatu-azterketa: informazio baliagarria ematen du enpresaren zuzendaritzak bere politika finkatu dezan eta erabakiak oinarri sendo baten gainean har ditzan.
  • Marketina: enpresaren politika komertziala diseinatzen du. Marketina filosofia bat eta funtzio bat da, aldi berean. Alde batetik, filosofia modura, merkatuan hautemandako premiak betetzen saiatzen da, eta bestetik, funtzio gisa, marketinaren filosofia errealitatea bihurtzeko jardueren multzoa garatzen du.
  • Salmentak: zuzeneko salmenta eta banaketa-kanalekin (
...
Jarraitu irakurtzen "Merkaturatzea: Funtzioak, Merkatua eta Marketin Mixa" »