BPGd-aren Mugak eta Enplegu Politika Espainian

Ekonomia2,27 KB

BPGd-aren Mugak

BPGd-ak ez ditu kontuan hartzen ekonomia batek ekoitzitako azken ondasun eta zerbitzu guztiak. Jarduera asko ez dira aitortzen, sektore publikoak ez duelako haien berri, eta, beraz, ez dira agertzen. Ezkutuko ekonomia deritze estatuaren begietatik egiten diren jarduerei.

BPGd-ak ez du neurtzen ondasunen eta zerbitzuen trukean dirurik erabiltzen ez den jarduerarik.

BPGd-ak, beste ekonomia-adierazle batzuek bezala, ez ditu kanpo-eraginak adierazten; alegia, ez ditu islatzen ekonomia-jardueraren ondoriozko onurak eta kostuak, teknologia-aurrerapena eta kutsadura eragitea.

BPGd-ak ez du neurtzen ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen kalitatea. BPGd-aren zifrak zenbaki hutsak dira, ez besterik. Ez dute kontuan hartzen ekoizten dena elikagaiak diren, liburuak, armak, pozoiak edo beste edozer. Horrek zenbait alditako ekoizpenaren kalitatea neurtzea eragozten du.

BPGd-ak ez du neurtzen nola banatzen den aberastasuna biztanleen artean. Hau da, herrialde bateko BPGd edo NPGa zati biztanle kopurua da, eta biztanleriaren ongizatearen neurriren bat izateko, ez dugu jakingo benetan nola banatuta dagoen, adierazle horiek batez bestekoa hutsala egiten baitute.

Enplegu Politika

BPGd-az gain, ekonomiaren bilakaeraren beste adierazle nagusiak enplegu-tasa eta KPI dira.

Lanik ez izatea gizarte garatuek duten arazo larrienetako bat da. Gobernu oroen lehentasunezko helburua izaten da langabeak babestea eta enplegua sortzea.

Espainian, enplegu-politikoaren bidez lortzen da hori. Plan eta prozedura multzo batek osatzen du enplegu-politika. Espainiako ekonomiak langabe kopuru handi-handia murriztea helburu duten esku-hartzeak. Izan ere, hirurogeita hamarreko hamarkadatik dugu langabeziaren arazo larria Espainian, eta Europan langabezia gehien duen herrialdetako bat bihurtu da.

Enplegu-politikaren helburu nagusia ekonomia bateko langabezia murriztea duten planak eta prozedurak dira.

Baina esku hartu aurretik, jakin egin behar da zer egin behar zaion aurre. Enplegu politika egokia eta eraginkorra izan dadin, gobernua lan-merkatuaren egoera aztertzen du, merkatu hori osatzen duen populazioaren ezaugarriak deskribatzen dituzten adierazleak aztertuz; alegia, lan indarra, biztanleria aktiboa, jarduera-tasa, langabezia-tasa...

Deskargatu

PDF Word HTML