Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Finantza Ratioen Gida: Formulak eta Interpretazioa

Ekonomia4,92 KB

Akzioen Zabalkuntzako Oinarrizko Formulak

  • Akzio zaharrak (Akz. zah.): ks/BN
  • Akzio berriak (Akz. ber.): ks/BN
  • Konpentsazio Zenbatekoa (KZ): Akz. zah. · BN berria (zabalkuntza honetan handitua)
  • Balio Nominala (BN): Kapital Soziala / Akzio kopurua (€ akzio bakoitzak burtsan egon aurretik duen balioa)
  • Balio Teorikoa (BT): ((Akz. zah. · Kotizazio Balioa) + (Akz. ber. · BN)) / (Akz. zah. + Akz. ber.) (Akzio bakoitzaren balio teorikoa zabalkuntzaren ondoren)
  • Proportzioa: Akz. ber. / Akz. zah. = x/1 (x akzio zahar bakoitzeko akzio berri bat erosteko ahalmena)
  • Harpidetzeko Ahalmena (Paz): Dituen akzioak / x = y (harpidetu ditzakeen akzio kopurua)
  • Akzioen balio osoa: y · BN € (akzio guztiek duten balioa)
  • Harpidetza Eskubidearen Balioa (HE): Kotizazio
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Ratioen Gida: Formulak eta Interpretazioa" »

Dirua eta Moneta Politika: Oinarriak eta Eraginak

Ekonomia3,14 KB

Diru-motak

  • Legezko dirua

    Legezko billeteak eta txanponak dira, Eurogunean Europako Banku Zentralak jaulki ditzakeen bakarrak.

  • Banku-dirua

    Bankuan dagoen "diru birtuala" da. Legezko dirua banku edo aurrezki-kutxan sartzen dugunean sortzen da.

  • Beste aktibo likido batzuk (BAL)

    Gordailu ez-bankarioak dira, epe laburrean berreskuratu daitezkeenak. Bere aktibo nagusiak bonu publikoak dira.

Interes-tasa

Kapitala mailegatu ondoren, hasierako kantitatea eta interes batzuk itzuli behar dira. Interesa dirua alokatzearen kostua da, edo diruaren prezioa ere esaten zaio.

Interes-tasan eragina duten faktoreak:

  • Eragiketaren arriskua

    Ez itzultzeko arriskuaren arabera, zenbat eta kaudimen handiagoa izan, orduan eta interes-tasa txikiagoa izango da.

  • Likidezia

    Aktiboa ia baliorik

...

Jarraitu irakurtzen "Dirua eta Moneta Politika: Oinarriak eta Eraginak" »

Zergak eta Zergapenak: Zerga Sistema Publikoa

Ekonomia2,95 KB

Tasak: erakunde publiko bati emandako diru-prestazioak zerbitzu publiko baten truke (unibertsitate publiko bateko matrikula…) Kontribuzio bereziak: obra publikoei esker ondasunek izandako balio- handitzea zergapetzen du (argiztapen-sistema, urbanizazio-lanak…)Zergak: kontraprestazio zuzenik gabe administrazio publikoei ordainketak. Zergak diru-sarrera publikoen zenbateko handiena dira. Bi mota bereiziko ditugu: Zuzenak: pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzte, bai etekina lortu dutelako bai beren jabetzako ondasun bat erabiltzeagatik.Zeharkakoak: pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, bai eta ondasunen eta eskubideen eskualdatzeak ere.Zergen elementuak: Zergapeko egitatea: ordainduko dugun zirkunstantzia...

Jarraitu irakurtzen "Zergak eta Zergapenak: Zerga Sistema Publikoa" »

Inflazioa, Dirua eta Finantza Aktiboak: Azterketa Ekonomikoa

Ekonomia3,95 KB

Inflazioaren Kausak eta Ondorioak

Inflazioaren Kausak

Eskariak eragindako inflazioa: Eskariak gainditzen duenean, prezioak gora egiten dute. Bi ikuspegi:

Ikuspegi Keynesiarra

Eskariaren igoerak ekonomiaren ekoizpen-gaitasuna gainditzen duenean sortzen da inflazioa.

Ikuspegi Monetarista

Diru-kantitatea ekoizpena baino gehiago handitzean sortzen da inflazioa (gauza berdinak erosteko diru gehiago badago, garestitu egingo dira).

Kostuek eragindako inflazioa: Enpresen ekoizpen-kostuak igotzen badira, produktuak garestiago saldu behar dira mozkinak mantentzeko.

Egitura ekonomikoak sortutako inflazioa: Merkatuetan lehiarik ez dagoenean, prezioak garestiagoak dira.

Inflazioaren Ondorioak

Erosteko ahalmenaren murrizpena: Prezioek gora eginez gero, diru berarekin...

Jarraitu irakurtzen "Inflazioa, Dirua eta Finantza Aktiboak: Azterketa Ekonomikoa" »

Finantza eta Enpresa Glosarioa

Ekonomia2,71 KB

Definizioak

Estrategia:
Helburu jakin batzuk lortzeko ekintza-plan orokorra.
Enpresa:
Ekoizpen-faktoreak konbinatzen dituen ekoizpen-unitate ekonomikoa.
Marketina:
Etekina lortzeko helburuarekin, enpresa batek kontsumitzailearen beharrak eta nahiak betetzeko garatzen duen jarduera multzoa.
Errenta:
Bazkide batek akzioak edukitzeagatik, bai salmentagatik bai dibidenduengatik, lortzen dituen irabaziak.
Merkatu-kuota:
Enpresa baten salmentak eurotan sektorekiko konparatuta eta ehunekotan neurtuta.
Bazkide:
Sozietate batean eskubideak eta betebeharrak hartu dituen pertsona fisiko edo juridikoa, kapital ekarpenak eginez, etorkizunean etekin ekonomikoak lortzeko helburuarekin.
Fakturazioa:
Sektoreko diru-sarrerak.
Errentagarritasuna:
Interesak sortzeko duen ahalmena
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza eta Enpresa Glosarioa" »

Monopolioa eta Lan Merkatua: Funtsezko Kontzeptuak

Ekonomia2,93 KB

Monopolioa

Enpresa batek eskari osoa kontrolatzen duenean, berak erabakitzen ditu prezioa eta kantitatea.

Monopolioa Sortzeko Arrazoiak

  • Baliabide bat eskuratzeko esklusibotasuna izatea: Zerbitzu edo ondasun bat ekoizteko ekoizpen-faktore bat kontrolatzea, eta, ondorioz, soilik enpresa horrek eskaini ahal izatea.
  • Lege-eskubideak izatea: Pribatuak edo publikoak izan daitezke.
    • Patenteak: Lege-babesa lortzen da. Asmakizuna egin duenarentzat dira, berari probetxua ematen diote eta berak erabakitzen du zer egin: saldu, eman, utzi, etab.
    • Administrazio-emakidak: Askotan, sektore publikoak ondasun jakin bat ekoizteko edo zerbitzu jakin bat emateko eskubidearen esklusibotasuna du. Administrazio-emakiden bidez, sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide
...
Jarraitu irakurtzen "Monopolioa eta Lan Merkatua: Funtsezko Kontzeptuak" »

Merkatu Egitura: Lehia Perfektua, Monopolioa, Oligopolioa eta Monopolio Lehia

Ekonomia5,86 KB

MERKATUAREN EGITURA

Merkatuetan enpresen artean dagoen lehia-mailaren arabera 4 merkatu mota bereiz daitezke:

  • Lehia Perfektua: Oso antzekoak diren ondasunak saltzen dituzten enpresa ugari.
  • Monopolioa: Enpresa bakarra dago merkatuan.
  • Oligopolioa: Enpresa gutxi batzuk bakarrik daude.
  • Monopolio Lehia: Enpresa asko, baina produktu bereiztuak saltzen.

LEHIA PERFEKTUA

Eredu hau merkatuen funtzionamenduaren adierazpen teoriko ideala da, baina errealitatean oso gutxitan ematen da.

EZAUGARRIAK

  • Saltzaile kopuru handia: enpresek banak ez dute merkatu botererik eta ezin dute merkatu-prezioan eragin, prezio onartzaileak dira.
  • Produktu homogeneoa: enpresek saldutako produktuak oso antzekoak dira.
  • Merkatu irekia: ekoizleentzat ez dago merkatuan sartzeko ez irteteko
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu Egitura: Lehia Perfektua, Monopolioa, Oligopolioa eta Monopolio Lehia" »

Enpresa Formak, Izaera Juridikoa eta Maslowen Beharrak

Ekonomia4,95 KB

Enpresa Formak eta Ezaugarriak

Hona hemen enpresa-forma ohikoenak eta haien ezaugarri nagusiak:

Pertsona Fisikoak

  • Banakako Enpresa

    Pertsona fisikoa, bazkide 1, kapital sozialik ez, fiskalitatea PFEZ, erantzukizun mugagabea. Siglak: izena + abizena.

  • Ondasun Erkidegoa

    Pertsona fisikoa, 2 bazkide edo gehiago, kapital sozialik ez, fiskalitatea PFEZ, erantzukizun mugagabea. Siglak: edozein izen + CB.

Pertsona Juridikoak

  • Sozietate Zibil Pribatua

    Pertsona juridikoa, bi bazkide edo gehiago, kapital sozialik ez, fiskalitatea Sozietateen Gaineko Zerga (SGZ), erantzukizun mugagabea eta pertsonala. Siglak: edozein izen + SCP.

  • Sozietate Zibil Publikoa

    Pertsona juridikoa, 2 bazkide edo gehiago, kapital sozialik ez, fiskalitatea Sozietateen Gaineko Zerga (SGZ), erantzukizun

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Formak, Izaera Juridikoa eta Maslowen Beharrak" »

Enpresen Hazkundea eta Antolaketa

Ekonomia2,47 KB

Hazkundea: Enpresa Handitzea

Enpresa Zuzenean

Bategitea

Zenbait sozietate integratzea, biak desagertu eta berri bat sortzeko.

Xurgapen Bategitea

Sozietate batek beste bat "jaten" edo hartzen du.

Holding

Enpresa batek beste enpresetako partaideak hartzen ditu akzioak erosiz, kontrola lortzeko.

Trust

Ekoizpen prozesuaren fase desberdinetan aritzen diren enpresa batzuk, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusitasuna lortzeko.

Kartela

Ekoizpen sektore bereko enpresa elkarteak dira eta merkatuen ia erabateko kontrola dute.

Joint Venture

Bi enpresa edo gehiagoren artean beste "berri" bat sortzen dute, jarduera komuna aurrera eramateko. Kanpo eragilea.

Klusterra

Negozio bereko enpresa taldeak dira, antzeko erronka eta estrategiak dituztenak.

Produktu/Merkatuei

Merkatu

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Hazkundea eta Antolaketa" »

Ekonomiaren Gakoak: Kontzeptu eta Ariketa Praktikoak

Ekonomia4,33 KB

Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak

1. Ondasun ez-errentagarriak

Inbertitzaile partikular batentzat errentagarriak ez, baina herrialdearentzat beharrezkoak diren ondasunei ondasun ez-errentagarriak esaten zaie.

2. Ekonomiaren adierazle nagusiak

Ekonomiaren egoera neurtzeko erabiltzen diren adierazle nagusiak honako hauek dira:

  • Ekoizpena
  • Prezioak
  • Diruaren prezioak
  • Enplegu-maila
  • BPG (Barne Produktu Gordina)
  • KPI (Kontsumo Prezioen Indizea)
  • Interes-tasak
  • Jarduera-tasak
  • Langabezia-tasak
  • Okupazio-tasak

3. BPG Erreala eta BPG Nominala

BPG erreala urte jakin batzuetako ondasun eta zerbitzuen kantitatea erabiliz kalkulatzen da. Hori ere, BPG nominalean ez bezala, oinarri edo erreferentzia moduan erabiltzen den urteko prezioez biderkatzen da.

4. Zergatik kontsumitzen

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Gakoak: Kontzeptu eta Ariketa Praktikoak" »