Ekonomia Terminoen Azalpena

Ekonomia3,23 KB

Merkatua eta Enpresak

KARTELAK: enpresen elkarketa informalak dira, merkatuko lehiakideak gutxitzeko edo paretik kentzeko sortutakoak, baina enpresa bakoitzak bere independentziari eusten dio.

KOLUSIOA: merkatu oligopolisten arloan, enpresen arteko lehia askearen kalterako hitzarmen oro da.

IRTETEKO HESIAK: enpresa batek merkatu jakin batean sartzea eragozten edo zailtzen duten faktoreak dira.

SARTZEKO HESIAK: enpresa berriak merkatu batean sartzea eragozten edo zailtzen duten faktoreak dira.

KOSTUETAN LIDER: lehiakideak baino kostu txikiagoak izatea eta posizio horri eustea da. Hori lortzeak aukera ematen du sektoreko batez besteko mozkinak handiagoak lortzeko.

Lana eta Enplegua

SOLDATA: Besteen kontura egindako lanaren ordainsaria.

Langabeziaren Kausak:

  • NEOKLASIKOA: langabeziarik ez litzateke egongo, eskarien legeak askatasunez funtzionatuko balu. Gomendioa: Lan merkatua malgutzea.
  • KEYNESIARRA: arazoaren oinarria da gizarteek ez dutela eskatzen eskuragarri dauden langile guztiak okupatuta egoteko adina ondasun eta zerbitzu. Gomendioa: Sektore publikoak ekonomian esku hartzea, enplegua sortzeko.

ENPLEGU POLITIKA: ekonomian jakin bateko langabezia murriztea helburu nagusi duten neurrien multzoari.

Merkatuaren Hutsegiteak eta Ondorioak

MERKATUAREN HUTSEGITEA: merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da, eta merkatuak eskura dituen baliabideak efizientziaz esleitzen ez dituenean gertatzen da.

ONDASUN EZ-ERRENTAGARRIAK: inbertitzaile partikular batentzat errentagarriak ez baina herrialdearentzat beharrezkoak diren ondasunei esaten zaie.

KANPO ERAGINAK: ekonomia-jardueren eraginez sortutako ondorioak dira, jarduera egiten dutenez bestelakoei eragiten dietenak, eta ez dira islatzen ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen prezioan.

BARNE-KOSTUAK: enpresak bere ekonomia jarduera egitean dituen kostuak dira. Baina, ekoizpen-jarduerak baditu enpresak berak ordaintzen ez dituen ondorio kaltegarriak ere.

KANPO KOSTUA: ekonomia-jarduera batek hura egiten duen pertsonari ez besteei eragiten dien kostuari esaten zaio.

KANPO ONURA: Ekonomia-jarduera bat egiten duten pertsonek ez besteek jardueraren ondorioz jasotzen dituzten onurak dira.

Ekonomiaren Bilakaera

ZIKLO EKONOMIKOAK: ekonomia jardueren izaten diren gora-beherak dira, txandaka atzeraldiak eta hedaldiak dakartzatenak.

Estatuaren Esanahartzea

POLITIKA MAKROEKONOMIKOA: estatuak ekonomia gidatzeko, merkatuaren hutsegiteak zuzentzeko eta ekonomia-hazkundea sustatzeko hartzen dituen neurriei eta egiten esku hartzeen multzoari deritze.

POLITIKA MAKROEKONOMIKOA KOIUNTURALA: estatuak ekonomian epe laburrean esku hartzeko baliatzen dituen moduak dira, ekoizpenarekin, enpleguarekin eta prezioarekin lotutako ekonomia helburuak lortzeko.

  • zerga politika
  • moneta politika
  • kanpo politika
  • errenta politika

Deskargatu

PDF Word HTML