Finantza-adierazleen analisia eta kudeaketa
Finantza-adierazleen analisia
Kaudimena
1. Altxortegia (erab+bih/pas kor):
- <1 ordainketa etendura, MF negatiboa.
- 1-1,5 ordainketa etenduran sartzen ahal da.
- 1,5-2 Hartzekodunei kaudimen nahikoa.
- >2 Aktibo Korronte gehiegi.
2. Berehalako altx (erab/pas kor):
- <0,75 epe laburreko zorrak ordaintzeko arazoak izaten ahal ditu.
- 0,75-1 kaudimen nahikoa, likidezia arazorik ez.
- >1 bihurgarria eta erabilgarria gehiegi.
3. Berme (akt/pas gald):
- <0,1 berehalako zorrak ordaintzeko arazoak izaten ahal ditu.
- 0,1-0,3 erabilgarriarekin berehalako zorrak ordaintzeko gai.
- >0,3 erabilgarri gehiegi.
4. Zorpetz (pas gald./ond gar):
- <1 porrot egoera, zorrak ezin ditu ordaindu.
- 1-1,5 porrot egoeran sartzen ahal da.
- 1,5-2,5 hartzekodun guztien zorrak bermatuta.
- >2,5 hartzekodunei berme gehiegi eskaintzen.
5. USTIAPEN MOZKINA=IZAI/USTIAPENAREN DIRU-SAR=SALMENTAK/ EKITAL EMAITZA=ZOI:
- >2 enpresa gehiegi zorpetuta dago.
- 0,7-2 zorpetze maila egokia, egonkortasuna.
- <0,7 fondo propio gehiegi, gehiago zorpetzeko gai.
Errentagarritasun ekonomikoa
[(IZAI/AKTIBOA)*100=%X] ahalik eta handien hobe, aktiboan inbertitutako 100€tik zerga eta interes aintzinean X€ irabazita.
Osagaiak:
- Salmenten gaineko marjina: [(IZAI/SALMENTAK)*100=%S]
- Aktiboaren errotazioa: (SALMENTAK/AKTIBOA)
- 1 baino txikiagoa: Erren ekon. SGMean oinarritzen da.
- 1 baino handiagoa: Err. ekon AEn oinarritzen da.
- Egiaztapena: Erren. ekon (%X)=SGM (%S)*AE.
Finantza errentagarritasuna
[(ZOI/FONDO PROPIOAK)*100=%Z] ahalik eta handien hobe, aktiboan inbertitutako 100€tik zerga ordaindu ondoren Z€ irabazita.
Just in Time (JIT)
Unean uneko produkzioa ezaugarri hauek dituen ekoizpena eta hornikuntza kudeatzeko sistema da:
- Oinarria eskarian duenez, ondasunak eskatzen diren heinean ekoizten dira.
- Lehengaiak juxtu behar direnean erosten direnez, biltegiak ez daude.
- Kalitate handiko produktuekin erabiltzen da.
- Produktu aukera handi baten lote txikiak ekoizten dira.
- Etengabeko hobekuntza eskatzen du.
- Ekoizpen zikloaren denbora murriztea du helburu.
- Hazkunde motela duten merkatuendako da egokia.
Amortizazioa
Denboraldi batean aktiboko ibilgetuko elementu batek izaten duen depreziazio edo balioaren galeraren moneta unitatetan egindako balorazioa da. Enpresarendako amortizazioa kostu bat da eta ondorioz mozkinak gutxitzen ditu. Amortizazioak hasieran egin diren inbertsioak zehaztutako epean berreskuratzera ahalbidetzen du, betiere edozein dela balio galera horren arrazoia, hau da, fisikoa (denbora), funtzionala (erabilera) edo ekonomikoa (teknologia berriak zaharkitzea).
Erreserbak
Bazkideen artean banatzen ez dituzten irabaziekin enpresak osatzen dituen fondoak dira eta enpresan bertan ondare propioa handituz gelditzen direnak. Erreserbak enpresa hatzeko beharrezkoak diren inbertsioak egiteko erabiltzen ohi dira, hau da, barne finantzarioa. Honakoak izan daitezke:
- Legeak agindutako erreserba legala.
- Nahita sorturiko borondatezkoak.
- Enpresaren estatuetan ezarritako erreserbak.
Ustiapen kontua
1. Ustiapeneko sarrerak
- Errentamenduengatiko sarrerak (Alokairuengatik).
2. Ustiategiko gastuak
- Errentamenduak eta kanonak (Alokairuko gastuak).
- Banku-zerbitzuak eta antzekoak (Banku-komisioengatiko gastuak).
- Hornitzeak (Biltegiratu ezin diren elementuen kontsumoagatiko gastuak: elektrizitatea…).
- Enpresaren karguko Gizarte Segurantza (Gizarte Segurantzari ordaindutako kuotak).
A.1 Interesak eta zergak ordaindu aurreko irabazia (IZAI)
3. Finantza-sarrerak
- Aldeko interesak.
4. Finantza-gastuak
- Ordaindu beharreko interesak.
A.2 Emaitza finantzarioa
A.3 Zerga aurreko irabazia (ZAI)
- Mozkinen gaineko zerga (MGZ).