Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Merkataritza Legedia eta Zerga Sistema

Ekonomia2,67 KB

Merkataritza Legedia

Kontabilitate Arauak

Enpresek burutzen dituzten merkataritza-eragiketak kontabilitate-liburu batzuetan jaso behar dituzte.

Lehiaren Defentsa

Lehiaren defentsarako legeek merkatuan lehia eragotzi, murriztu edo faltsutu dezaketen jarduerak zigortzen dituzte.

Publizitatea

Publizitatearen Lege Orokorrak publizitatea eremu zintzo batean egitea bilatzen du, hirugarrenei kalterik sortu gabe, beste pertsonen aurka joan gabe eta eskubideak urratu gabe.

Industria Jabetza

Patenteen eta Marken Legeak asmakizun eta teknika berrien sortzaileak babestea bilatzen du.

Kontsumitzaileen Defentsa

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legeak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea aitortzen die ondasunak kontsumitzerakoan kalteak jasan dituztenei....

Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Legedia eta Zerga Sistema" »

Merkataritza Legedia eta Enpresen Sailkapena

Ekonomia7,44 KB

Merkataritza Legedia

- Merkataritza Zuzenbidea: Enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra.

- Merkataritza Kodea: Espainian egiten diren merkataritza-eragiketen lege-esparru nagusia.

Merkataritza Erregistroa

- Merkataritza Erregistroa: Estatuaren erakunde bat da, haren eginkizunetako bat enpresa bat sortzen dugunenean, gure enpresaren izenarekin joan eta erregistroak izen hori gordetzea da.

Enpresaren Sailkapena

- Neurriaren Arabera: Handiak, ertainak, txikiak.

  • Irizpide Ekonomikoa: Fakturazioaren bolumena, hau da, salmentetatik lortutako diru-sarrerak.
  • Irizpide Teknikoak: Maila teknologikoa; kapitalaren berrikuntza.
  • Ondare-Irizpidea: Enpresak duen ondarea, hau da, enpresaren ondasunak, eskubideak eta obligazioak.
  • Antolaketa-Irizpidea:
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Legedia eta Enpresen Sailkapena" »

Ekonomiaren Oinarriak: Kontzeptuak eta Sailkapena

Ekonomia2,91 KB

1. Gaia: Zer da ekonomia?

Ekonomia gizakien beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta aprobetxatzeko modua aztertzen duen zientzia da.

Ekonomia-eskasia: Pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa da. Bi ezaugarri ditu:

  • Unibertsala da: Denoi eragiten baitigu, nahiz eta modu desberdinean izan.
  • Erlatiboa da: Eskura dauden baliabideak beharrak asetzeko adinakoak ez direlako gertatzen da.

Adam Smith ekonomialariak sortu zuela esan daiteke.

2. Aukera-kostua

Ekonomiaren definizioan bi ideia nagusi daude:

  • Ekonomia-eskasia: Ez dago behar adina baliabide, dauzkagun baliabideekin behar guztiak asetzeko.
  • Aukeratu beharra: Baliabideak urriak dira eta norberaren lehentasunetara eta diru-sarreren mailara ongien
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarriak: Kontzeptuak eta Sailkapena" »

Politika Komertzialak: Kanpo Merkataritzaren Neurriak

Ekonomia2,87 KB

Politika Komertzialak

Herri bateko gobernuak kanpo merkataritzarekin erlazionatuta dauden helburu zehatz batzuk lortzeko erabiltzen dituen neurriak dira.

Herri baten librekanbismo edo protekzionismo maila, ezartzen duen politika komertzialaren araberakoa izango da. Politika komertzial honekin bi helburu nagusi lortu daitezke:

  • Esportazioaren sustapena: Herri jakin batean ekoizten diren produktuak atzerrian saltzen saiatzea.
  • Inportazioaren hesiak: Atzerriko konkurrentzia mugatzea, herri horretako inportazioei hesiak ezarriz.

Esportazioaren Sustapena

Esportazioa bultzatzeko erabil daitezkeen neurriak honako hauek dira:

  • Neurri fiskalak: Esportatu diren ondasunengatik ordaindu behar dituzten zergen murrizketa.
  • Neurri finantzarioak: Esportatzen duten enpresen
...
Jarraitu irakurtzen "Politika Komertzialak: Kanpo Merkataritzaren Neurriak" »

Merkataritza eta Zerga Zuzenbidea: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,34 KB

Merkataritza Zuzenbidea

Enpresaren jarduera ekonomikoa arautzen duen zuzenbidearen atala da.

Zer arautzen du?

  • Enpresa eta enpresaburua
  • Enpresaren forma juridikoa
  • Kontabilitatea eta publizitatea
  • Enpresa-jardueraren babesa

Non arautzen da?

Merkataritza Kodean eta lege berezietan.

Lege Bereziak

  • Patenteen eta Marken Legea
  • Publizitatearen Lege Orokorra
  • Lehia Defentsarako Legea

Obligazioak eta Eskubideak

Kontabilitate Arauak

  • Kontabilitate ordenatua (jarraipen kronologikoa). Formula: Ondasunak + Eskubideak - Zorrak.
  • Kontabilitatea egiteko erantzukizuna enpresaburuak edo baimendutako batek du.
  • Akta-liburu bat egin behar da.

Lehia eta Publizitatea

  • Lehia defendatzeko arauak.
  • Publizitatearen Lege Orokorraren araberako publizitate motak:
    • Publizitate desleiala
    • Publizitate subliminala
    • Publizitate
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza eta Zerga Zuzenbidea: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Ekoizpenaren Ikuspegiak eta Kostuak: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia2,55 KB

Ekoizpenaren Oinarrizko Kontzeptuak

1. Enpresa: Ondasun eta zerbitzuen ekoizpena edo banaketa koordinatzen dituen erakundea.

2. Ekoizpena: Enpresa bat sortu. Efizientzia teknologikoa behar da.

3. Ekoizpenaren Ikuspegi Ekonomikoa: Enpresaren helburua mozkina lortzea da. iPhone batek 700€ balio duela jartzen du, baina berez 70€ balio ditu eta mozkina 630€ dira, hau da, irabazten duten diru guztia iPhone bat saltzen denean.

4. Ekoizpenaren Ikuspegi Funtzional-Utilitarioa: Ikuspegi praktikotik, ekoizpena:

  • a. Objetuei erabilgarritasuna gehitzen dien prozesua da. Ekoizpenak, gauzei (burnia, papera…) eransten dien erabilgarritasuna.
  • b. Ekoizpenaren Ikuspegi Teknikoa: Ekoizpen baliabideak (eskulana, lehengaiak, energia edo zuzendaritza teknikoa)
...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpenaren Ikuspegiak eta Kostuak: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Enpresaren Ekonomia: Kontzeptuak, Kostuak eta Antolaketa

Ekonomia3,41 KB

Efizientzia eta Enpresa-etekina

Teknologia efizientea: Ekoizpen-kantitate jakin bat lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzeari deritzo.

Ekonomia efizientea: Efiziente diren teknologien artean, merkeena aukeratzea da.

Enpresa-etekina: Produktuen salmentarekin lortutako guztiko sarreraren eta ekoiztu ahal izateko behar diren guztiko kostuen arteko aldea da. Formula: Ee = SG - KG

1. Ekoizpen-kostuak

  • Kostu finkoak: Ekoiztutakoa aldatu arren berdin jarraitzen duten kostuak dira (adibidez, lokala).
  • Kostu aldakorrak: Ekoiztutako unitateekiko proportzionalak diren kostuak dira (adibidez, pneumatikoak).
  • Guztiko kostuak (KG): Kostu finkoen eta aldakorren batura. Formula: KG = KF + KA

2. Sarrerak eta Merkatua

Sarrerak: Enpresek beren ondasunen edo zerbitzuen...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Ekonomia: Kontzeptuak, Kostuak eta Antolaketa" »

Ekoizpen eta Finantza Kudeaketako Oinarrizko Formulak

Ekonomia5,01 KB

Ekoizpen eta Finantza Kudeaketako Oinarrizko Kontzeptuak

1. Produktibitatea

Produktibitatea (PL):

PL = Ekoizpen Osoa / Orduak

Produktibitate handiagoa edo txikiagoa neurtzeko: (Produktibitate Berria / Produktibitate Zaharra) * 100

2. Heltze Aroa (HA)

Heltze Aroak enpresaren ziklo ekonomikoa neurtzen du, lehengaiak erosten direnetik dirua kobratu arte.

2.1. Ekonomia Heltze Aroa (HAE)

Erostetik dirua jaso arte:

HAE = HAa + HAf + HAv + HAc

  • HAa (Lehengaien Batez Besteko Egonaldia): 365 / (Lehengaien Urteko Kontsumoa / Lehengaien Batez Besteko Stocka)
  • HAf (Produktu Erdilanduaren Batez Besteko Egonaldia): 365 / (Urteko Ekoizpen Balioa / Produktu Erdilanduaren Batez Besteko Stocka)
  • HAv (Amaitutako Produktuaren Batez Besteko Egonaldia): 365 / (Urteko Salmenten
...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen eta Finantza Kudeaketako Oinarrizko Formulak" »

Dirua: funtzioak, eskariak eta bankuen papera

Ekonomia2,82 KB

1. Diruaren funtzioak

Truke bitartekoa: Dirurik ez bagenu, ondasunak ondasunekin trukatu beharko genituzke. Dirua mundu guztian onartzen denez, trukea errazten du.

Balio gordailua: Ondasun iraunkorra da, beraz bankuetan gorde daiteke nahi edo behar denean erabiltzeko. Arazoa: inflazioa.

Kontu unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Ondorioz, gauzen arteko alderaketak eta multzokatzeak egiteko balio du.

2. Diruaren eskariak

Prezioen bataz besteko maila: Prezioak aldatzean likidezia-nahiak aldatzen dira. Adibidez, prezioak igotzen badira, soldata-igoera eskatu ohi da, erosahalmena mantentzeko.

Errenta edo aberastasun erreala: Errenta edo aberastasuna handitzeak erosketahalmena handitzea dakar (luxu gehiago).

Diruaren prezioa: Interes...

Jarraitu irakurtzen "Dirua: funtzioak, eskariak eta bankuen papera" »

Finantza Oinarriak: Inbertsioak, Zorrak eta Aseguruak

Ekonomia4,72 KB

Inbertsioak

Inbertsioa etorkizunean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da.

Inbertsio sailkapena:

  1. Likidezia

    Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna.

  2. Segurtasuna

    Zenbat eta arrisku txikiagoa izan, orduan eta seguruagoa da produktua, eta alderantziz.

  3. Errentagarritasuna

    Hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarriak lortzeko gaitasuna.

Inbertsio motak eta kontzeptuak:

  • Errenta Aldakorra

    Ez dizute errentagarritasuna aurretik ematen eta ez duzu dirua berreskuratzeko eperik. Inbertsio arriskutsuagoak dira eta horregatik errentagarritasun gehiago ateratzen dute. (Dirua oso beharrezkoa ez denean gomendagarria)

  • Errenta Finkoa

    Aldez aurretik emango dizuten errentagarritasuna dakizu eta dirua berreskuratzeko epe bat dute. Inbertsio

...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Oinarriak: Inbertsioak, Zorrak eta Aseguruak" »