Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Merkatuen Ezaugarriak eta Lehia Perfectua

Ekonomia2,62 KB

Merkatuen Ezaugarriak

Hauek dira kontuan hartzeko ezaugarri nagusiak:

1. Enpresa-kopurua

Faktorerik garrantzitsuena da, prezio-ezarpena baldintzatzen duen ezaugarria baita.

2. Eragina Prezioan

Ezaugarri horrek lotura zuzena du enpresa-kopuruarekin. Enpresa-kopurua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da enpresen eragina prezioan, eta alderantziz.

3. Desberdintzea

Produktu baten kontsumitzaileak bereizteko moduko ezaugarrien bat baldin badu, produktu berezitua edo desberdindua dela esaten da; bestela, berriz, produktua homogeneoa izango da.

4. Lehiaren Intentsitatea

Enpresek merkatuan aritzeko erabiltzen dituzten tentsio-mailak nahiz merkataritza-politikoek osatzen dute, hain zuzen, lehiaren intentsitatea.

5. Gardentasun-maila

Saltzaileek...

Jarraitu irakurtzen "Merkatuen Ezaugarriak eta Lehia Perfectua" »

Lehen hezkuntza bigarren zikloa ezaugarri ebolutiboak

Ekonomia2,5 KB

Lehentasunen ezaugarriak

1) Betetasun

Ezaugarri honek suposatzen du bi ondasun saskiren aurrean kontsumitzailea beti izango dela gai

lehentasun orden bat ezartzeko. Horren ondorioz, zalantzetan dauden kontsumitzaileak ez dira

kontuan hartuko.

2) Iragankortasuna (trantsitibitatea)

Ezaugarri honek suposatzen du kontsumitzaileak haien lehentasun ordenarekin koherenteak direla.

3) Ez-saturazioa

Ezaugarri honek suposatzen du kontsumitzaileak ez da inoiz asetzen, alegia, kontsumitzaile honek

beti nahiago duela ondasun kantitate batetik gehiago izatea gutxiago baino.

• Kapital fisikoa: gizakien beharrizanak asetzeko kapital ondasunak dira.

• Giza kapitala: lanaren etekina areagotzen duten heziketa eta lan esperientzia dira.

• Finantza kapitala: kapital...

Jarraitu irakurtzen "Lehen hezkuntza bigarren zikloa ezaugarri ebolutiboak" »

Merkatu Motak eta Lehia Egiturak

Ekonomia2,45 KB

MERKATU MOTAK

Lehia Perfektuko Merkatuak

Merkatu-ekonomia ideal edo perfektuan, ondasunak eta zerbitzuak borondatez trukatzen dira merkatuak finkatutako prezioan, eskaintza-eskarien legeen funtzionamendu askearen ondorioz. Egoera horretan, enpresa bakar batek ere ez du prezioan eragina izateko adinako ahalmena; beraz, enpresa guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzen dira lehian.

Horrela funtzionatzen dute, esaterako, asteroko azokek, arraina saltzeko lonjek eta tomateen merkatuak.

Lehia Perfektuaren Ezaugarriak

Lehia perfektuko merkatuan sartzea oso erraza da. Hona hemen merkatu horren ezaugarri nagusiak:

  • Sartzeko eta irteteko erraztasuna. Ez dago lege-mugarik jarduera egin ahal izateko, eta ekoizpen-ondasunetan (makinak, ordenagailuak, lur sailak,
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu Motak eta Lehia Egiturak" »

Ekoizpen-prozesu motak eta haien ezaugarriak

Ekonomia2,57 KB

Ekoizpen-prozesu motak

1. Banakako produkzioa

Produktu berezien edo pertsonalizatuen ekoizpenean erabiltzen da gehienetan. Mota honetako produkzio-prozesuaren adibideak dira zenbait ezkontza-eraztun edo marka batzuetako autoak (adibidez, Aston Martin etxeko auto guztiak eskuz egiten dira). Normalean, ekoizpen-prozesu hauek eskulan-intentsiboak dira eta trebetasun handiko langileak behar dituzte.

Produkzio-metodo honen alde txarrak dira ez dela erraza izaten hain langile trebatuak aurkitzea, unitateko kostu aldakorrak altuak izatea eta ekoizpenak denbora luzea behar izatea. Alde onen artean, balio erantsi handiko produktuak sortzen direla eta langileen motibazioa altua izan ohi dela nabarmendu behar da.

2. Produkzioa sortan

Talde desberdinetan multzokatzen...

Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen-prozesu motak eta haien ezaugarriak" »

Stocken Kudeaketa eta Biltegien Kontrola: Gida Osoa

Ekonomia3,83 KB

Stocka eta Izakinen Kudeaketa

Stocka: Erabilia izateko zain dagoen material pilatua da. Helburua bezeroen beharrei aurre egitea da, atzerapenik sortu gabe.

Izakinen edo stockaren kudeaketa: Enpresaren eta bezeroen beharrei aurre egiteko beharrezkoak diren stock-maila egokiak ezartzeko erabiltzen diren teknika ezberdinak dira.

Zergatik da garrantzitsua stocka kudeatzea?

Stocka beharrezkoa da bezeroen beharrei erantzuteko. Izakin-gabeziak arazo teknikoak eta ekonomikoak eragiten ditu.

Zergatik optimizatu? Stock-maila bat mantentzeak kostu handia dakar enpresarentzat; beraz, ezinbestekoa da optimizazioa.

Biltegi motak

  • Lehengaiena
  • Bukaturiko produktuena
  • Azpimultzona
  • Bufferra
  • Erremintena
  • Aldagaiena

Kudeaketa egokia ez egitearen ondorioak

Izakin-kudeaketa egokia...

Jarraitu irakurtzen "Stocken Kudeaketa eta Biltegien Kontrola: Gida Osoa" »

Lan-merkatua, Soldata eta Produktibitatea: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,09 KB

1. Lan-merkatua

Soldata
  • Besteen kontura egindako lanaren ordainsaria.
  • Ekonomiaren ikuspegitik, lanaren prezioa da.
  • Familien sarrera-iturri nagusia.

Soldatak zirkunstantzia hauek baldintzatzen ditu:

  • Langileen errealizazio pertsonala eta profesionala.
  • Familien bizi-maila (eta, ondorioz, herrialdearen bizi-maila ere bai).

1.1. Lan eskaintza eta eskaria

Orekako soldata

Eskaintzaren eta eskariaren joko askearen bidez lan-merkatuaren oreka lortzen duen soldata da.

Langileak eskainitako eta enpresek eskatutako lan-kantitateari dagokion soldata da.

Lan eskaintza

Familiek eskainitako lan-kantitatea da.

Faktore hauen araberakoa da:

  • Biztanleriaren ezaugarriak: Zahartzea, lan egiten duten edo egin nahi duten pertsonen kopurua, prestakuntza, etab.
  • Soldata maila: Zenbat
...
Jarraitu irakurtzen "Lan-merkatua, Soldata eta Produktibitatea: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Produktuen Sailkapena: Kontsumo eta Industria Produktuak

Ekonomia2,38 KB

Produktu eta Zerbitzuen Sailkapena

Produktuak eta zerbitzuak funtsezko bi kategoriatan sailkatzen dira, zein kontsumitzaile-motak erabiltzen dituen kontuan hartuta:

  • Kontsumo-produktuak
  • Industria-produktuak

Kontsumo-produktuak

Azken kontsumitzaileak bere kontsumorako erosten dituen produktuak dira.

Kontsumo-produktuen artean daude:

  • Komenentziazko produktuak
  • Alderapeneko produktuak
  • Espezialitateko produktuak
  • Bilatzen ez diren produktuak

Komenentziazko produktuak

Kontsumitzaileek sarritan, berehala eta alderatzeko edo erosteko ahaleginik txikienarekin erosten dituzten kontsumo-produktuak.

Prezio merkeak izan ohi dituzte eta salmenta-toki askotan egoten dira presente, kontsumitzaileek behar dituztenean eskuragarri izan ditzaten.

Alderapeneko produktuak

Kontsumo-...

Jarraitu irakurtzen "Produktuen Sailkapena: Kontsumo eta Industria Produktuak" »

Europar Batasuna: Abantailak, Desabantailak eta Eragina

Ekonomia3,04 KB

Europar Batasunaren Abantailak

Europar Batasuneko kide izateak honako abantailak ditu:

Herrialdeentzat

  1. Aurreko aurrekontu-diziplina handiagoa, banan-banan baino: Europar Batasuneko erkideek herrialde bakoitzaren aurrekontuen gainean egiten dute ikuskaritza eta kontrola, eta horri esker, herrialde kideek gastua eta zorra zorroztasun handiagoz kontrolatzen dituzte.
  2. Lege aurreratuagoak, bateratu eta adostu beharrekoak: Europar Batasuneko herrialde guztiek ingurumen arloko legeak adostu behar izan dituzte, eta herrialde bakoitzeko legedia adostutako lege horietara egokitu behar izan dute.
  3. Beste herrialdeekiko negoziazio-ahalmen handiagoa, batera jardunda: Europar Batasunak batera negoziatzen ditu beste herrialde batzuekiko merkataritza-hitzarmenak.
  4. Bakarka
...
Jarraitu irakurtzen "Europar Batasuna: Abantailak, Desabantailak eta Eragina" »

Ekonomia Adierazleak eta BPG: Kontzeptuak eta Neurketa

Ekonomia3,34 KB

Ekonomia Adierazleak eta BPG

Ekonomiaren Ikuspegi Orokorra

Ekonomia errealitatearen azterketa da.

  • Mikroekonomia: Eremu indibidualean aztertzen du (adibidez, teknologia berri bat enpresa zehatz batean aplikatuta).
  • Makroekonomia: Eremu globalean aztertzen du (ekonomia orokorrean duen eragina aztertzea).

Arazo Makroekonomikoak

Ekonomia aztertzen da arazoen zergatia ulertzeko, hauei aurre egiteko eta politika ekonomiko ona diseinatu ahal izateko.

Gobernu guztien lehentasuna arazo ekonomikoak konpontzea da. Gobernuak konpondu beharreko arazoak eta bete beharreko helburuak:

  • Hazkundea lortzea: Produkzioa handitzea, enplegua sortzea, zergak igotzea eta estatuak zerbitzu hobeak eskaintzea.
  • Enplegua sortzea: Langabezia arazo larrienetako bat da.
  • Prezioen egonkortasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Adierazleak eta BPG: Kontzeptuak eta Neurketa" »

Merkatu Motak: Lehia Monopolista, Oligopolioa eta Monopolioa

Ekonomia4,73 KB

Lehia Monopolista

Ezaugarri nagusiak:

  • Enpresa asko
  • Produktu-desberdintzea. Produktuek behar berberak asetzen dituzte, baina ez dira guztiz ordezkoak elkarren artean.

Produktu-desberdintzea: Produktua homogeneoa ez denean eta beste produktuetatik bereizten duen ezaugarriren bat duenean.

Lehia Monopolistako Merkatuen Funtzionamendua

Publizitatearen bitartez, enpresak produktuak desberdintzen saiatzen dira, kontsumitzailea beste produktu batzuen truke ordainduko lukeena baino gehiago ordaintzeko prest egon dadin.

Baina badira publizitaterik egin beharrik ez dutenak ere: tokiko eremuan jarduten duten lehia monopolistako enpresak dira horren adibide (dentistak, gasolina-zerbitzuguneak). Hauetan, ahoz ahoko transmisioa da garrantzitsuena.

Oligopolioa

Ezaugarri

...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu Motak: Lehia Monopolista, Oligopolioa eta Monopolioa" »