Merkataritza Legedia eta Enpresen Sailkapena

Ekonomia7,44 KB

Merkataritza Legedia

- Merkataritza Zuzenbidea: Enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra.

- Merkataritza Kodea: Espainian egiten diren merkataritza-eragiketen lege-esparru nagusia.

Merkataritza Erregistroa

- Merkataritza Erregistroa: Estatuaren erakunde bat da, haren eginkizunetako bat enpresa bat sortzen dugunenean, gure enpresaren izenarekin joan eta erregistroak izen hori gordetzea da.

Enpresaren Sailkapena

- Neurriaren Arabera: Handiak, ertainak, txikiak.

  • Irizpide Ekonomikoa: Fakturazioaren bolumena, hau da, salmentetatik lortutako diru-sarrerak.
  • Irizpide Teknikoak: Maila teknologikoa; kapitalaren berrikuntza.
  • Ondare-Irizpidea: Enpresak duen ondarea, hau da, enpresaren ondasunak, eskubideak eta obligazioak.
  • Antolaketa-Irizpidea: Enpresaren langile-kopurua eta haren antolaketa.

Jardueraren Arabera

  • Lehen Sektorea: Natura-baliabideekin jarduten duten enpresak biltzen ditu.
  • Bigarren Sektorea: Transformazioa-jardueretan edo industria-jardueretan lan egiten duten enpresak biltzen ditu, ekoizpen-prozesu bat dutenak.
  • Hirugarren Sektorea: Zerbitzuak, merkaturatze-enpresak, salgaiak transformatu eta eraldatu gabe saltzen dituztenak.

Enpresak Jarduten Duten Eremu Geografikoaren Arabera

  • Tokiko Enpresak: Herri jakin batean jarduten dute, adibidez, herri bateko jostailu denda bat.
  • Eskualdeko Enpresak: Jarduera eskualde edo autonomia-erkidego bereko zenbait herri edo probintziatan egiten dute, adibidez, autobus-konpainia batzuk.
  • Enpresa Nazionalak: Herrialde batean jarduten dute, adibidez, Mercadona.
  • Nazioarteko Enpresak: Herrialde batean jarduten dute berez, baina ekoizpena beste herrialde batzuetara esportatzen dute, adibidez, Bodegas Remelluri eta Indra.
  • Enpresa Multinazionalak: Egoitza nagusia herrialde batean dute eta filialak beste herrialde batzuetan, adibidez, L'Oréal, Repsol.

Etekinen Helburuaren Arabera

  • Irabazi Asmoak Ditzuten Enpresak: Enpresaren helburua irabaziak lortzea da, eta ondarea handitzeko dira (enpresa mota ohikoena).
  • Irabazi Asmorik Ez Duten Enpresak: Enpresaren estatutuetan jasotzen da irabaziak helburu sozialetarako erabiliko direla edo enpresa bera hazteko, eta ez jabeei ordaintzeko.

Kapitalaren Jabetzaren Arabera

  • Enpresa Pribatua: Beraien aurrezkiak erabili dituzte enpresa aurrera ateratzeko, adibidez, Petronor.
  • Enpresa Publikoa: Diru publikotik datoz, adibidez, Correos.
  • Enpresa Mistoa: Jabetza estatuaren eta partikularren artean banatuta duen enpresa da, adibidez, AENA.

Merkataritza Sozietate

  • Pertsonalista: Sozietate kolektiboa eta komanditako sozietate hutsa.
  • Kapitalista: Komanditako sozietate akzioduna, erantzunkizun mugatuko sozietatea, enpresa berria sozietate mugatua, sozietate anonimoa.

Merkataritza Sozietate Bereziak

- Lan Sozietateak eta Partaidetzako Sozietateak (Ezaurgarriak):

  • Bazkide batek ezin du kapitalaren herena baino gehiago osatzen duen akziorik eduki.
  • Gutxienez 3 bazkide izan behar ditu, baina badago aukera kontatu mugagabea duten bi langilerekin eratzeko.
  • Bazkideen erantzunkizuna mugatua da.
  • Sozietatearen kapitala akzio izendunetan banatuta dago. Akzioen %25 harpidetu eta ordaindu beharko dira. Sozietatearen gutxieneko kapitala 60.000€koa da.
  • Lan-sozietate anonimoen akzioak titulu bidez adierazita egongo dira.
  • Lan-sozietateek bazkide ez diren langileak kontrata ditzazke, baina badituzte mugak.
  • Sozietatearen laneko akzioak eta partaidetzak askatasunez eskualdatu ahal izango zaizkie bazkide langileei eta bazkide ez diren lan-kontratu mugagabeko langileei.
  • Sozietate horiek erreserba-funts berezi bat osatu behar dute.

Kooperatiba-Sozietateak

Interes eta premia berdinak dituzten eta enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoen eta juridikoen elkarte bat da kooperatiba-sozietatea. Emaitza ekonomikoak bazkideei banatzen zaizkie. Kooperatibek ondare erkide bat sortzen dute.

Sozietatearen Organoak

  • Batzar Nagusia: Bazkideen bilkura da, bai eta kideena ere. Gaiak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko organo gorena da. Batzar nagusiaren helburua; sozietatearen kudeaketa aztertu, urteko kontuak onartu, soberakinaren esleipena baimendu eta kooperatibaren politika orokorra ezartzea da.
  • Kontseilu Errektorea: Kooperatibaren gobernu, kudeaketa eta ordezkaritza-organoa da. Gutxienez hiru kide izan behar ditu eta zuzendari bat ere izenda daitezke.
  • Errekurtso Batzordea: Bazkideei ezarritako zehapenak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartzen ditu.
  • Kontu-Hartzaileak: Urteko kontuak ikuskatzen dituzte. Bazkide batetik hirura bitartean izaten dira.

Akzioak, Partaidetzak, Obligazioak

Akzioak

  • Sozietate anonimo baten sozietatearen kapitalaren zati alikuota dira (zati ezberdinak).
  • Errenta aldakorreko tituluak dira.
  • Akzioduna enpresaren jabea da.
  • Finantziazio propioa da; ez da interesik ordaindu behar haien truke eta ez dago haiek itzultzeko obligaziorik eta eperik.
  • Askatasunez eskualda daitezke; saltzeko, ez da gainerako bazkideen baimenik behar.

Partaidetza

  • Sozietate mugatuek jaulkitzen dituzte.
  • Enpresa baten sozietatearen kapitalaren zati alikuota dira (zati proportzionala).
  • Errenta aldakorreko tituluak dira.
  • Partaidetzaduna enpresaren jabea da.
  • Finantziazio propioa da: ez da interesik ordaindu behar haien truke eta ez dira itzuli behar.
  • Ezin dira askatasunez eskualdatu: saltzeko, gainerako jabeen baimena behar da.

Obligazioak

  • Enpresa baten jesapen baten zati alikuota da (partikularrek emandako mailegua da jesapena).
  • Errenta finkoko tituluak dira.
  • Obligazioduna ez da enpresaren jabea, enpresaren hartzekoduna baizik. Eskubide ekonomikoak ditu eta ez politikoak.
  • Kanpoko finantziazioa da; hitzartutako interesa ordaindu behar da.

HE = VC - VT HE = (VC - VN).n/V + n Taulkipen Balioa = VN + jaulkipen prima

VN = Sozietatearen kapitala / akzio kopurua VA = (Kapitala + Reserbak) / akzio kopurua

Kontabilitateko Balio Teorikoa = Ondare Garbia (Aktiboa - Pasiboa) / akzio kopurua

Zabalkuntza Proportzioa = Akzio Zaharren Kopurua / Akzio Berri Kopurua

Errentagarritasun Tasa = (Etekina / inbertitutako kapitala) x 100

HE = Harpidetza Eskubidea, VT = Kapital Zabalkuntzaren Ondorengo Balioa

VC = Kotizazio Balioa Kapital Zabalkuntzaren Aurretik VN = Balio Nominala, Akzio bakoitzak duen balioa

V = Akzio Zaharrak n = Akzio Berriak Va = Akzioen Balioa Zabalkuntza Aurretik

Deskargatu

PDF Word HTML