Merkataritza Legedia eta Zerga Sistema
Merkataritza Legedia
Kontabilitate Arauak
Enpresek burutzen dituzten merkataritza-eragiketak kontabilitate-liburu batzuetan jaso behar dituzte.
Lehiaren Defentsa
Lehiaren defentsarako legeek merkatuan lehia eragotzi, murriztu edo faltsutu dezaketen jarduerak zigortzen dituzte.
Publizitatea
Publizitatearen Lege Orokorrak publizitatea eremu zintzo batean egitea bilatzen du, hirugarrenei kalterik sortu gabe, beste pertsonen aurka joan gabe eta eskubideak urratu gabe.
Industria Jabetza
Patenteen eta Marken Legeak asmakizun eta teknika berrien sortzaileak babestea bilatzen du.
Kontsumitzaileen Defentsa
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legeak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea aitortzen die ondasunak kontsumitzerakoan kalteak jasan dituztenei.
Merkataritza Erregistroa
Estatuaren erakunde bat da, bertan izena emanda dauden enpresen egoeraren berri ofizialki ematea helburu duena.
Zerga eta Tasa Publikoak
Tasak
Zerbitzu publiko baten truke egiten diren ordainketak dira.
Kontribuzio Bereziak
Estatuak egindako obra publiko baten onuradunak izan diren partikularrek ordaintzen dituzte.
Zergak
Erakunde publikoek eskatutako ordainketak dira, kontraprestaziorik ez dutenak.
Zergen Oinarrizko Kontzeptuak
- Zergapeko Egitatea: Legean aurreikusitako zirkunstantziek osatzen dute.
- Zerga-oinarria: Zerga-tasa aplikatzen den kopurua da.
- Zerga-kuota: Oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorioa da eta sartu beharreko diru kopurua izango litzateke.
- Zergapekoa: Zergak ordaindu beharreko pertsona fisiko eta juridikoa da.
Zerga Zuzenak
Pertsonak eta enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira:
- PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga): Pertsona fisikoen errenta zergapetzen duen zerga progresiboa da.
- SZ (Sozietateen gaineko Zerga): Sozietateen mozkinak zergapetzen dituen zerga proportzionala da.
- EJZ (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga): Udal-zerga, enpresa-jarduerak, jarduera artistikoak edo jarduera profesionalak burutzea zergapetzen duena.
Zeharkako Zergak
Produktu edo zerbitzu bat erostean ordaintzen diren zergak dira; kontsumoa zergapetzen dute:
- BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): Ekoiztutako ondasunaren balioaren eta ekoizpenean erabilitako baliabideen balioaren arteko aldea da.
- Zerga Bereziak: Ondasun konkretu batzuen kontsumoa zergapetzen duten zergak dira.