Finantza Oinarriak: Inbertsioak, Zorrak eta Aseguruak

Ekonomia4,72 KB

Inbertsioak

Inbertsioa etorkizunean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da.

Inbertsio sailkapena:

  1. Likidezia

    Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna.

  2. Segurtasuna

    Zenbat eta arrisku txikiagoa izan, orduan eta seguruagoa da produktua, eta alderantziz.

  3. Errentagarritasuna

    Hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarriak lortzeko gaitasuna.

Inbertsio motak eta kontzeptuak:

  • Errenta Aldakorra

    Ez dizute errentagarritasuna aurretik ematen eta ez duzu dirua berreskuratzeko eperik. Inbertsio arriskutsuagoak dira eta horregatik errentagarritasun gehiago ateratzen dute. (Dirua oso beharrezkoa ez denean gomendagarria)

  • Errenta Finkoa

    Aldez aurretik emango dizuten errentagarritasuna dakizu eta dirua berreskuratzeko epe bat dute. Inbertsio seguruak dira. Horregatik, errentagarritasun gutxiago ematen du. (Arrisku gutxi hartu nahi duten pertsonentzat eta dirua epe horretan beharko ez dutela pentsatzen dutenentzat)

  • Akzioak

    Enpresa baten jabetza-ehunekoa adierazten duten tituluak dira, eta jabeei eskubide ekonomikoak eta kudeaketarako eskubideak ematen dizkiete.

  • Inbertsio-funtsa

    Arriskua txikiagotzen saiatzen direnak, dirua errenta finkoko eta aldakorreko inbertsioetan konbinatuz.

  • Errentagarritasunaren kalkulua

    Formula: Lortutakoa / Inbertsioa x 100

Zorrak

Zorra oraingo kontsumoari etorkizuneko sarrerei esker aurre egiteko asmoz hartzen den ordainketa-obligazioa da.

Zorrarekin lotutako kontzeptuak:

  • Interesak

    Besteren dirua alokatzearen kostua.

  • Mailegu-kontratua

    Mailegu-emaileak diru kantitate bat jartzen du mailegu-hartzaile baten esku, eta hitzartutako baldintza batzuk jarraituz itzuliko du hark dirua.

Mailegu-kontratuaren funtsezko elementuak:

PrintzipalaMailegatu den diru kantitatea.
Interes nominalaDirua alokatzearen kostua (%).
EpeaMailegua ordaintzeko epea.
Mailegu-emaileaDirua uzten duena.
Mailegu-hartzaileaMaileguko dirua jasotzen duen pertsona.
UTB (Urteko Tasa Baliokidea)Maileguaren interesa, komisioak eta gastuak adierazle bakar batean biltzen dituen tasa.
KomisioaAparteko gastuak. Adibidez: azterketa-gastuak.
Bestelako gastuakAdibidez: notario-gastuak.

Zorrarekin lotutako beste kontzeptu batzuk:

  • Euriborra

    Europako banku garrantzitsuenek elkarri mailegatzen dieten diruaren interes-tasa.

  • Diferentziala

    Erreferentzia-indizeari batzen zaion zati finkoa.

  • Puntua

    Finantza-hizkeran, puntu bat esaten zaio interesaren ehuneko puntu bati.

Zor mota ohikoenak:

  1. Hipoteka-maileguak

    Etxearen erosketari lotutako mailegua da. Kontsumo txikia.

  2. Mailegu pertsonalak eta kontsumorakoak

    Hipotekarekin batera mailegu-kontratu ohikoenak dira. Kontsumo ertaina.

Aseguru Kontratua

Asegurua kontratu bat da, eta haren bidez, aseguru-etxeak hirugarren bati kalte-ordainak emateko konpromisoa hartzen du kontingentzia edo ezbeharren bat gertatzen bada, eta trukean, prima bat jasotzen du.

Aseguruarekin lotutako kontzeptuak:

  • Prima

    Aseguruaren prezioa.

  • Poliza

    Aseguru-etxearekin sinatzen duzun kontratua.

Deskargatu

PDF Word HTML