Ekoizpenaren Ikuspegiak eta Kostuak: Oinarrizko Kontzeptuak
Ekoizpenaren Oinarrizko Kontzeptuak
1. Enpresa: Ondasun eta zerbitzuen ekoizpena edo banaketa koordinatzen dituen erakundea.
2. Ekoizpena: Enpresa bat sortu. Efizientzia teknologikoa behar da.
3. Ekoizpenaren Ikuspegi Ekonomikoa: Enpresaren helburua mozkina lortzea da. iPhone batek 700€ balio duela jartzen du, baina berez 70€ balio ditu eta mozkina 630€ dira, hau da, irabazten duten diru guztia iPhone bat saltzen denean.
4. Ekoizpenaren Ikuspegi Funtzional-Utilitarioa: Ikuspegi praktikotik, ekoizpena:
- a. Objetuei erabilgarritasuna gehitzen dien prozesua da. Ekoizpenak, gauzei (burnia, papera…) eransten dien erabilgarritasuna.
- b. Ekoizpenaren Ikuspegi Teknikoa: Ekoizpen baliabideak (eskulana, lehengaiak, energia edo zuzendaritza teknikoa) uztartzea teknologia jakin bat erabiliz, produktu bat lortzeko.
- c. Teknologia: Prozeduren, ekipamenduen eta makinen multzoa.
5. Teknologia: Prozeduren, ekoizpen-ekipamenduen eta makinen multzoa da, une jakin batean baliabide materialak, giza baliabideak eta antolaketa uztartzen dituena, ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko.
6. I+G+b (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza)
7. Ekonomia Efizientzia: Ekoizpen elementu guztien konbinazio egokia bilatu efizientea izateko eta ahal den diru gehiena irabazteko.
8. Ekoizpen Kostua: Ondasun bat edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen balioa da.
9. Ekoizpen Kostu Finkoa (KF): Ez da aldatzen betiko kostua (alkilerra, soldata).
10. Ekoizpen Kostu Aldakorra (KA): Ekoizpenaren ondorioz aldatzen diren kostuak (lehengaiak, energia kontsumoa).
11. Ekoizpen Guztizko Kostua (KG): KF + KA.
12. Guztizko Sarrerak (SG): Irabazitako diru kantitate osoa.
13. Guztizko Enpresaren Mozkinak (MG): Guztizko sarrerak - Guztizko kostuak.
14. Errendimendu Beherakorraren Legearen: Arabera, ekoizpen-baliabide baten kantitatea handituta ere, gainerakoak aldatzen ez badira, guztizko ekoizpenaren hazkundea gero eta geldoagoa izango da, eta une batean egiteari utziko dio eta behera ere egin dezake.
15. Banaketa: Denborak eta efizientziak bultzatuta, langileen espezializazioa ezarri da eta espezializazio horrek koordinazioa eta elkarlana behar ditu.