Enpresaren Ekonomia: Kontzeptuak, Kostuak eta Antolaketa

Ekonomia3,41 KB

Efizientzia eta Enpresa-etekina

Teknologia efizientea: Ekoizpen-kantitate jakin bat lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzeari deritzo.

Ekonomia efizientea: Efiziente diren teknologien artean, merkeena aukeratzea da.

Enpresa-etekina: Produktuen salmentarekin lortutako guztiko sarreraren eta ekoiztu ahal izateko behar diren guztiko kostuen arteko aldea da. Formula: Ee = SG - KG

1. Ekoizpen-kostuak

  • Kostu finkoak: Ekoiztutakoa aldatu arren berdin jarraitzen duten kostuak dira (adibidez, lokala).
  • Kostu aldakorrak: Ekoiztutako unitateekiko proportzionalak diren kostuak dira (adibidez, pneumatikoak).
  • Guztiko kostuak (KG): Kostu finkoen eta aldakorren batura. Formula: KG = KF + KA

2. Sarrerak eta Merkatua

Sarrerak: Enpresek beren ondasunen edo zerbitzuen salmentarekin lortzen duten dirua da. Formula: SG = QV x PV

  • Merkatua: Saltzaileek eta erosleek ondasun edo zerbitzu jakin baten inguruan egiten duten salerosketa-jardueren multzoa.
  • Eskaria: Eskatzaileak (erosten dutenak) zer kantitate erosteko prest dauden.
  • Eskaintza: Enpresek zer kantitate ekoizteko prest dauden.
  • Gehiegizko eskaria: Produktu baten ekoizpen gutxi dagoenean eta jendeak demanda handia egiten badu produktuarekiko, gehiago produzitzen da.
  • Errentaren fluxu zirkularra: Enpresen eta familien arteko ondasunen eta errenten trukearen bereizgarri den erlazio-multzoa da.

Enpresa Motak

  • Jardueraren arabera: Lehen sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea (pribatua partikularra denean).
  • Jabetzaren arabera:
    • Publikoa: Estatua da jabea.
    • Banakakoa: Autonomoa da jabea.
  • Forma juridikoaren arabera: Sozietateak (SL, SA, S. Koop.).

Enpresa sortzeko kontuan hartu beharreko faktoreak

  • Sortzeko gutxieneko kapitala
  • Lege-erantzukizuna
  • Erabakiak hartzea
  • Jabetza-eskualdatzeak
  • Zerga-ordainketak

Enpresaren Antolaketa eta Egitura

Enpresaren sail nagusiak:

  • Hornikuntza
  • Ekoizpena
  • Giza baliabideak
  • Marketina
  • Finantzaketa eta inbertsioak
  • Zuzendaritza

Zer da organigrama bat? Enpresa baten egitura erakusten duen adierazpen grafikoa da.

Kontzeptu Ekonomiko Gehigarriak

  • Pertsona fisikoa: Irakasleak, medikuak, ikasleak...
  • Aktibo ez-korrontea: Urteetan aldatzen ez diren elementuak.
  • Aktibo korrontea: Urtean zehar aldatzen diren elementuak (adibidez, dirua).

Zerga-sistema

  • Zergak: Sektore publikoak exijitutako ordainketak dira.
  • Tasak: Zerbitzu publiko baten truke ordaintzen dira.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ): Pertsonen diru-sarrerak zergapetzen ditu, baita enpresaburu eta autonomoen etekinak ere.
  • Sozietateen gaineko Zerga (SZ): Sozietateen etekinak zergapetzen ditu.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): Kontsumoa zergapetzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML