Ekonomiaren Oinarriak: Kontzeptuak eta Sailkapena

Ekonomia2,91 KB

1. Gaia: Zer da ekonomia?

Ekonomia gizakien beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta aprobetxatzeko modua aztertzen duen zientzia da.

Ekonomia-eskasia: Pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa da. Bi ezaugarri ditu:

  • Unibertsala da: Denoi eragiten baitigu, nahiz eta modu desberdinean izan.
  • Erlatiboa da: Eskura dauden baliabideak beharrak asetzeko adinakoak ez direlako gertatzen da.

Adam Smith ekonomialariak sortu zuela esan daiteke.

2. Aukera-kostua

Ekonomiaren definizioan bi ideia nagusi daude:

  • Ekonomia-eskasia: Ez dago behar adina baliabide, dauzkagun baliabideekin behar guztiak asetzeko.
  • Aukeratu beharra: Baliabideak urriak dira eta norberaren lehentasunetara eta diru-sarreren mailara ongien egokitzen den erabilera aukeratzen dugu.

Eskasia-aukeraketa binomioa oso garrantzitsua da ekonomia kontuetarako; ezin da lortu nahi den guztia, baina norberaren gogoen eta diru-sarreren mailaren arabera aukeratzen da. Familiek, gobernuek edo enpresek erabaki bat hartzen duten bakoitzean, uko egiten diete hautatu ez dituzten aukerei.

Erabaki bat hartzean aukeratu gabe uzten den hori da aukerako kostua. Dirutan neurtu daiteke, edo beste modu batean ere.

3. Beharrak, ondasunak eta zerbitzuak

Beharra, ez daukagun zerbait asetzeko gogoa da.

  • Lehen mailako beharrak: Ezinbestekotzat jotzen dira, giza izaerarekin estu lotuta daudelako eta eragin zuzena dutelako norberaren biziraupenean zein garapenean.
  • Bigarren mailako beharrak: Ez dira ezinbestekoak; hauek asetzeak ongizatea handitzen du, eta aldatu egiten dira garai edo kulturaren arabera (adibidez: sakelako telefonoa, interneten konektatuta egotea).

Beharrak ondasunen eta zerbitzuen bidez asetzen dira. Ondasunak materialak dira, eta zerbitzuak, ez-materialak.

Ondasunak eta zerbitzuak irizpide hauen arabera sailkatzen dira:

Eginkizuna

  1. Kontsumo-ondasuna: Zuzenean asetzen gaituzte.
  2. Kapital-ondasuna: Zeharka asetzen gaituzte.

Eskasia-maila

  1. Ondasun askeak: Kantitate mugagabea dute.
  2. Ondasun ekonomikoak: Ondasun urriak dira (neurriz erabili behar dira).

Eraldatze-maila

  1. Bitarteko ondasunak: Ase behar den beharra asetzeko gai ez diren ondasunak.
  2. Ondasun bukatuak: Erabiltzeko eta kontsumitzeko prest daude.

Ondasunen eskuragarritasuna

  1. Ondasun publikoak: Guztiontzat dira.
  2. Ondasun pribatuak: Erabiltzeko eta kontsumorako prest daude.

Deskargatu

PDF Word HTML