Politika Komertzialak: Kanpo Merkataritzaren Neurriak

Ekonomia2,87 KB

Politika Komertzialak

Herri bateko gobernuak kanpo merkataritzarekin erlazionatuta dauden helburu zehatz batzuk lortzeko erabiltzen dituen neurriak dira.

Herri baten librekanbismo edo protekzionismo maila, ezartzen duen politika komertzialaren araberakoa izango da. Politika komertzial honekin bi helburu nagusi lortu daitezke:

  • Esportazioaren sustapena: Herri jakin batean ekoizten diren produktuak atzerrian saltzen saiatzea.
  • Inportazioaren hesiak: Atzerriko konkurrentzia mugatzea, herri horretako inportazioei hesiak ezarriz.

Esportazioaren Sustapena

Esportazioa bultzatzeko erabil daitezkeen neurriak honako hauek dira:

  • Neurri fiskalak: Esportatu diren ondasunengatik ordaindu behar dituzten zergen murrizketa.
  • Neurri finantzarioak: Esportatzen duten enpresen kasuan, mailegu edo kredituen lorpena baldintza bereziekin edo abantailatsuekin.
  • Neurri arantzelarioak: Inportatzen diren lehengai edo produktuetan ez dute inolako zergarik ezartzen, baldin eta produktu edo lehengai horiekin ekoitziko diren ondasunak esportatzen badira.

Inportazioaren Hesiak

Inportazioak mugatzeko bi hesi mota nagusi daude:

Hesi Arantzelarioak (Muga-zergak)

Inportatutako ondasunei ezarritako zergak dira.

  • Arantzel espezifikoa: Inportatzen den produktuaren kantitateari zerga jakin bat ezartzen zaio. Izan daiteke unitarioa, pisua, etab.

Adibidea: Herri batek garia inportatzen du. Gariaren gaineko zerga tona bakoitzeko 148 eurokoa da. Herri horrek 4000 kg (4 tona) garia inportatzen baditu, zergetan ordainduko duen kantitatea hau izango da: 4 * 148 € = 592 €.

  • Arantzel ad valorem: Inportatzen den produktuaren baloreari zerga portzentaje bat ezartzen zaio.

Adibidea: Herri batek autoak inportatzen ditu. Autoen gaineko zerga %10ekoa da. Herri horrek inportatzen dituen autoen balorea 150.000 eurokoa bada, zergetan ordainduko duen kantitatea hau izango da: 150.000 € * 0,10 = 15.000 €.

Hesi Ez-Arantzelarioak

Ez dute inportatutako ondasunei zergarik ezartzen, baina inportatzen den merkantziari zenbait arau edo baldintza jartzen dizkiete.

  • Kontingenteak: Mugaketa kuantitatiboak dira; hau da, gehienezko kantitate fisiko jakin bat inportatuko da.
  • Kartel arantzelarioa: Bi herri edo gehiagoren arteko adostasunak dira, haien arteko konpetentzia murrizteko edo ezabatzeko.
  • Arantzelarioak ez diren beste hesiak: Baldintza batzuen eskakizunak dira, adibidez, arau sanitarioak, teknikoak, eta abar. Hesi hauen helburua produktu zehatz batzuk saihestea da (produktu toxikoak, azukre gehiegi duten produktuak, etab.).

Deskargatu

PDF Word HTML