Dirua: funtzioak, eskariak eta bankuen papera
1. Diruaren funtzioak
Truke bitartekoa: Dirurik ez bagenu, ondasunak ondasunekin trukatu beharko genituzke. Dirua mundu guztian onartzen denez, trukea errazten du.
Balio gordailua: Ondasun iraunkorra da, beraz bankuetan gorde daiteke nahi edo behar denean erabiltzeko. Arazoa: inflazioa.
Kontu unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Ondorioz, gauzen arteko alderaketak eta multzokatzeak egiteko balio du.
2. Diruaren eskariak
Prezioen bataz besteko maila: Prezioak aldatzean likidezia-nahiak aldatzen dira. Adibidez, prezioak igotzen badira, soldata-igoera eskatu ohi da, erosahalmena mantentzeko.
Errenta edo aberastasun erreala: Errenta edo aberastasuna handitzeak erosketahalmena handitzea dakar (luxu gehiago).
Diruaren prezioa: Interes tasa eta diru-eskaria alderantziz proportzionalak dira. Interes txikia bada, hobe dirua eskura izatea bankuan gordetzea baino.
Arriskua: Diruaren aktiboen ordezkoengatik, zenbat eta arrisku gehiago, ordainetan eskatutako diru-kantitatea handiagoa izan daiteke.
3. Diruaren prezioa
Eragiketaren arriskua: Ez itzultzeko arriskua dago. Zenbat eta kaudimen gehiago, errezago.
Likidezia: Aktiboak ere kontuan hartu behar dira. Zenbat eta likidezia handiagoko aktiboa izan, orduan interes-tasa txikiagoa izan ohi da.
Maileguaren iraupena: Zenbat eta iraupen luzeagoa, interes-tasa luzeagoa izan ohi da.
4. Diru motak
- Legezko dirua: Billeteak eta txanponak. Eurogunean Europar Banku Zentralak jaulkitzen eta kontrolatzen ditu.
- Banku dirua: Bankuetan eta aurrezki-kutxetan idazpenetan jasota dagoen dirua da, modu birtualean. Legezko dirua bankura eramaten denean bihurtzen da banku-dirua modura. Diru hau bankuek beste helburu batzutarako erabiltzen dute.
5. Bankuak
Bankuetaz hitz egiten dugunean modu generikoan hitz egiten dugu banku sistemaren erakunde-multzoa adierazteko. Bankuak, aurrezki-kutxak eta kreditu-kooperatibak daude.
Bankuen jarduera behar duten pertsonen eta aurrezten dutenen arteko bitartekari-lanak egitea da.
6. Banku diruaren sorkuntza
Nahiz eta edozein bankuk ezin duen bere ahalmena gainditzen duen kopururik maileguan eman, banku sistemak bere osotasunean egin dezake hori.
Banku bezeroek, legezko diruaz gain (bileteak eta txanponak), beste baliabide batzuk erabiltzen dituzte ordainketak egiteko (txekeak, txartelak eta transferentziak).
7. Moneta politika
Zirkulazioan dagoen diru-kantitatea: jendearen eskuetan dagoen legezko diruz eta hauek bankuetan egindako gordailuz osatua dago.