Enpresaren ondare-egoerak eta finantza-oreka
Ondare-egoerak
1. Erabateko finantza-oreka
Egoera hau aktibo ez-korrontea eta aktibo korrontea erabat baliabide propioen bidez finantzatuta daudenean ematen da. Ez dago itzuli beharreko galdagarririk. Normalean, egoera hau enpresa batek bere jarduera hasten duenean ematen da. Balantzeak finantza-oreka totala erakusten du: aktibo totala baliabide propioekin finantzatuta dago, ez zorrekin, eta horrek segurtasun handia ematen du.
2. Finantza-oreka arrunta
Egoera ideala da. Hau aktibo ez-korrontea erabat ondare garbiaren eta pasibo ez-korrontearen bidez finantzatuta dagoenean ematen da. Aldi berean, aktibo korrontearen zati bat (maniobra-funtsa) pasibo ez-korrontearen zati batek finantzatu behar du, eta gainontzekoa pasibo korronteak.