Enpresen Sailkapena eta Definizioa
Enpresaren definizioa
Enpresa: Etekin bat lortzeko helburuarekin, ondasun nahiz zerbitzuak ekoizten edota eskaintzen dituen erakundea da. Enpresa produkzioaren oinarrizko unitatea da; enpresak landu beharreko produktuak aukeratu behar ditu, baita helburuak lortzeko erabili beharreko produkzio-faktoreen konbinazioa ere.
Produkzio-jarduera egin eta, horren bitartez, lehengaiak nahiz produktu erdilanduak bukaerako produktu bihurtzen ditu, kapitala, lana, teknologia eta ezagutza erabiliz.
Enpresen sailkapena (7 irizpide)
- Enpresa ekoizten denaren arabera: Ondasunak eta zerbitzuak.
- Sektore ekonomikoa: Enpresa zein sektore ekonomikoari dagokion begiratuz.
- Azpisektorearen arabera: Enpresaren jarduera zehaztuz.
- Izaera juridikoaren arabera:
- Banakako enpresa: Enpresa pribatuak (txikiak).
- Sozietate anonimoak (S.A.): Jabe askotako enpresak dira eta batzar orokorrean hartzen dira erabakiak. Gutxieneko kapitala 60.101 eurokoa da. Akzioak burtsan sartu eta nahi duenak erosteko aukera du.
- Sozietate mugatuak (S.L.): Gutxieneko kapitala behar da. Partizipazioak erosteko lehentasuna bazkideek edo familiek dute.
- Kooperatiba: Langile guztiak enpresaren jabeak dira eta etekinak guztien artean banatzen dira.
- Enpresa publikoa: Estatuak kudeatzen du. Oposizioen bidez hautatzen dira funtzionarioak eta hauek kudeatzen dute enpresa.
- Enpresa multinazionala: Nazio ezberdinetan enpresa berdina dagoenean.
- Langile kopurua edo fakturazioaren arabera (tamainaren arabera):
- Mikroenpresak: 10 langile baino gutxiago eta urtean 2 milioi euro gehienez fakturatuta.
- Enpresa txikiak: 10-50 langile eta urtean 2-10 milioi euro fakturatuta.
- Enpresa ertainak: 50-250 langile eta urtean 50 milioi euroraino fakturatuta.
- Enpresa handiak: 250 langile baino gehiago eta urtean 50 milioi baino gehiago fakturatuta.
- Fase produktiboen arabera:
- Integrazio bertikaleko enpresa: Prozesu osoa egiten du, fase produktibo guztiak bere menpe hartuz.
- Integrazio horizontaleko enpresa: Enpresa bakoitzak prozesuaren zati bat egiten du.
- Faktoreen arabera (lurra, lana eta kapitala):
- Kapital intentsiboko enpresak: Kostu osoaren zatirik handiena kapitalean inbertitzen dute; produkzio-prozesua robotizatua duten enpresak dira.
- Lehengai intentsiboko enpresak: Irabaziaren zatirik handiena lehengaiek ematen dute.
- Lanesku intentsiboko enpresak: Produkzioa eskulanean oinarritzen dute; ekoiztutakoaren zatirik handiena soldatena da.