Nazioarteko Merkataritza, Protekzionismoa eta Balantza
Nazioarteko Merkataritza
Nazioarteko merkataritza herrialdeen arteko merkatua da, non ondasunak, zerbitzuak eta kapitalak trukatzen diren.
Nazioarteko merkataritza eta espezializazioa
Nazioarteko merkataritzak espezializazioa errazten du. Herrialde guztiek ez dituzte ekoizten behar dituzten ondasun guztiak; beste herrialdeek baino merkeago ekoizteko gai badira (abantaila konparatiboa badute), ekoizpen horretan espezializatuko dira, hau da, duten abantaila konparatiboa aprobetxatzen dute.
Zergatik sortzen da abantaila konparatiboa?
- Ekoizpen-baliabideen ezaugarriak desberdinak direlako.
- Kostuak ezberdinak direlako (klima, soldatak).
- Ekoizteko ahalmena handiagoa delako (ahalmen teknologikoa, langileen prestakuntza).
Protekzionismoa
Merkataritza askea murriztean datza, atzerriko ondasunen sarrera mugatuz.
Arrazoiak
- Industrializazioa eta enplegua sustatzea: Barruko industria garatzeko inportazioak murriztu behar dira eta barruko ondasunekin ordezkatu.
- Industria hasiberrien garapena bultzatzeko: Industria hasiberriek denbora behar dute lehiakorrak izateko; hasieran kostuak altuagoak dira eta produktibitatea txikiagoa.
- Esportazioen eta inportazioen arteko defizitari aurre egiteko: Barruko hazkundea babesteko eta beste herrialdeekiko zorrak murrizteko.
Neurri protekzionistak
Estatuak nazioarteko merkataritzan transakzioak murrizteko, ondasunen sarrera mugatzeko eta barruko hazkundea bultzatzeko hartzen dituen neurriak dira:
- Arantzelak jarri: Inportazioen gaineko zergak dira. Asmoa da ondasun hauen prezioa garestiagoa izatea eta horrela barruko ondasunak babestea.
- Inportazioen gaineko kuotak: Estatuak inporta daitekeen gehienezko kantitatea finkatzen du.
- Esportazioei emandako dirulaguntzak: Ekoizleei dirulaguntzak ematen zaizkie prezioa merkeagoa izan dadin eta horrela ondasun hauek lehiakorrak izan daitezen.
- Beste batzuk: Inportazioei oztopoak jartzean datza (kalitateari buruzko arauak).
Ordainketa-balantza
Herrialde batek beste herrialdeekin epe jakin batean egiten dituen transakzio ekonomikoen erregistroa da.
Dirusarrerak
- Esportazioen bidez (ondasun eta zerbitzuen irteerak).
- Kapitalen inportazioen bidez (kapitalen sarrerak).
Ordainketak
- Inportazioen bidez (ondasun eta zerbitzuen sarrerak).
- Kapitalen esportazioen bidez (kapitalen irteerak).