Enpresaren kokapena, dimentsioa eta hazkundea

Ekonomia3,22 KB

Enpresaren kokapena eta dimentsioa

Eraketan hartutako erabakiak denboran zehar egokitu behar dira: dimentsioa handitu edo txikitu eta lokalizazioa.

A. Kokapena: Aldagai nagusiak

Kokapena erabakitzeko bi aldagai multzo nagusi daude:

1. Salmentarekin loturiko aldagaiak

  • Merkatuaren eskaera: Merkatuaren azterketa (errentagarria den ala ez).
  • Komunikazioa eta garraioa: Ondo kokatuta egotea garrantzitsua da.
  • Legegintza: Bete beharreko baldintzak (ordutegia, etab.).
  • Eskualdearen ekonomia garapena: Gizarte maila, biztanleria, auzune aberatsak...

2. Kostuekin loturiko aldagaiak

  • Lehengaien hornikuntza: Ekoizlea bazara, garrantzitsua da lehengaitik hurbil egotea.
  • Lan merkatua: Langile kalifikatuak dauden lekuan kokatzea.
  • Horniketa: Beharrezko baldintzak erraztu (ura, elektrizitatea...).
  • Eraikuntzaren kostua eta orubearena: Kokapena zein den garrantzitsua da.
  • Inbertsioa eta finantzazioa: Bankua gertu izatea komeni da.

B. Dimentsioa eta enpresa hazkundea

Salmenta eta ekoizpen ahalmenarekin lotuta dago. Dimentsioa erabakitzeko, kokapena eta merkatu azterketa hartu behar dira kontuan.

Enpresa hazkundea

  • Barne hazkundea: Inbertsioak eginez.
  • Kanpo hazkundea:
    • Bategitea (beste enpresa batekin).
    • Erosketa.
    • Kolaborazioak:
      • Kartelak: Jarduera bereko enpresarekin.
      • Trustak: Hornitzaile eta bezeroen artean.
      • UTE: Proiektu baterako enpresak batu.
      • Cluster/Holding: Enpresa taldeak; jabetza bakarra duenak besteak kudeatzen ditu.

B.1. Enpresa multinazionalak eta ETEak

Globalizazioa: Herrialde desberdinen arteko harremanak zabaltzearen fenomenoa (ekonomikoa, kulturala, etab.). Zergatik eman da? Komunikabideak hedatu direlako (internet), garraio aukera asko daudelako eta ideologia bat indarrean dagoelako (neoliberalismoa).

Multinazionala: Herrialde askotan kokatuta dagoen enpresa:

  • Matrize enpresa: Jatorrizko herrian.
  • Enpresa filialak: Mundu osoko enpresak.

Arrazoiak: Merkatuak eta salmentak handitzeko, langileei aurre egiteko, kostu abantailak aprobetxatzeko eta teknologia edo produktu zaharkitua aprobetxatzeko.

Enpresa txiki eta ertainak (ETE)

250 langile baino gutxiago dituzte eta Espainiako enpresen %90 dira.

  • Abantailak: Antolakuntza malgua, langileen integrazioa (motibazioa handitu), zirritu merkatua (negozio aukera), bezeroen tratamendu pertsonalagoa eta zorren kobrantza eraginkorragoa.
  • Desabantailak: Enpresa hezkuntza eskasa (kudeatzaile ez profesionalak), finantza gaitasun gutxi, giza baliabideak (ez hain espezializatuak), baliabide materialak zaharkituta, hornitzaileekin negoziatzeko ahalmen gutxi eta jubilazioan jabearen jarraipena zaila.

Deskargatu

PDF Word HTML